Globalizatua

Txanelategian eguneratutako material ugari dago

5. GAIA



4. GAIA


2020ko apirilaren 21a

Musulmanak islamaren izenean mundua konkistatzera abiatu ziren;baina nolakoa izan zen konkista hori? Txanelako 22, 23 eta 28. orrialdeetan horren berri ematen digute; baina gu pixkanaka joango gara hori dena hemen azaltzen. 

1. Nola hasi zen musulmanen konkista? 

Mahomak gauero Meka ondoko kobazulo batean otoitz egiten zuen. 610. urtean, Mahomak otoitz egiten zuen bitartean, Gabriel aingerua agertu zitzaion eta horrela esan zion:

EL MISTERIO DE LA REVELACIÓN DEL ÁNGEL GABRIEL - YouTube
-Ala da Jainko bakarra eta zu, Mahoma, bere igertzailea.


Hortik aurrera, Mahoma Mekan aingeruak esandakoa zabaltzen hasi zen, baina oso gutxik sinesten zioten. Orduan ondoko herrietara joan zen mezua zabaltzera.

Pixkanaka-pixkanaka, pertsona gehiago musulman bihurtu ziren eta Islama  indarra hartzen joan zen. 

Horrela, Mahomak Arabiar Penintsula osoa Islamera bihurtzea lortu zuen. 

Mahomak Arabiar Penintsula konkistatu zuen baina berak mundu osoa musulman izatea nahi zuen. Orduan, Gerra Santua edo Yihad-a hasi zuten. Gerra Santu horretan herrialdez herrialde joaten ziren musulmanak Islama zabaltzen eta herrialderen batek ez bazuen sinesten, borrokatzen hasten ziren.

ERREPASORAKO LABURPENA ETA KAHOOT-A: 


Kahoot - 1. atala


2. Konkistarekin jarraituz: Gerra Santua edo Yihad-a

Orain, zabaldu zuen liburuak 22. orrialdeetan. Bertan mapa hau ikusiko duzue (zuen liburutan zenbakiak ez dira ageri):


Ezaguna al dira bertan dauden lurraldeak? Kolore urdinez Arabiar Penintsula ikus dezakegu; berdez berriz, Europa. Europan gainera, Iberiar Penintsula ikus dezakegu. Gogoratu Iberiar Penintsulan Portugal eta Espainia daudela, baita Hego Euskal Herria ere. 
Baina goaz gezi eta zenbaki horiek zer esan nahi duten ikustera!
Geziek eta zenbakiek bitartez, musulmanak Gerra Santuan munduan zehar nola zabaldu ziren azaltzen digute:
1. gezia: Asia alderantz hasi zuten lehenengo konkista eta Indiara arte iritsi ziren. Gaur egun Indian gehiengoa hinduista bada ere, oraindik musulman asko daude herrialdearen ipar-mendebaldean.
2. gezia: Ondoren, mendebalderantz joan ziren: Ipar Afrikarantz. Gaur egun herrialde horietan gehiengoa musulmana izaten jarraitzen du.
3. gezia: Mediterraneo Itsasoa zeharkatu zuten Gibraltarreko itsasertzetik eta Iberiar Penintsulan sartu ziren. 

ERREPASORAKO LABURPENA ETA KAHOOT-A: 



Kahoot - 2. atala


3. Iberiar Penintsularen konkista

Aurretik ikusi dugun bezala, musulmanak Iberiar Penintsulara Gibraltarreko itsasertzetik sartu ziren. Garai hartan, Iberiar Penintsulan hiru herri nagusitzen ziren: 

Asturrak: penintsularen ipar-mendebaldean bizi zen tribu zeltiar bat. 

Baskoiak: penintsularen ipar-ekialdean bizi zen antzinako tribu bat. Gaur egungo euskaldunen arbasoak direla diote.

Bisigodoak: tribu germaniar bat; hauek ugarienak ziren. 

Garai haietan bisigodoak etengabe zeuden asturren eta baskoien  kontra borrokatzen.


Mapa honetan hiru herriak penintsulan nola zeuden banatuta ikus dezakezue.

Musulmanak Iberiar Penintsulan sartu zirenean bisigodoen aurka borrokatu zuten eta 714. urterako borroka hori irabazi egin zuten. Hala ere, asturren eta baskoien lurranldeetan konkista ez zen erabatekoa izan.



ERREPASORAKO LABURPENA ETA KAHOOT-A: 



4. Musulmanak Iberiar Penintsulan

Musulmanek Iberiar Penintsulako agintea izan zuten VIII. mendetik XV. mendera arte. Beraien inperioari Al-Andalus deitu zioten eta bere hiriburua Kordoban finkatu zuten.


Mende horietan, aurretik penintsulan bizi ziren juduak eta kristauak, eta musulmanak elkarrekin bizi izan ziren. Beraz, garai horretan, sinesmen eta pentsaera desberdinetako jendea elkarrekin bizi izan zela esan genezake. 

Horregatik, gaur egun oraindik, arabiarrek egindako ekarpen pila bat aurkitu ditzakegu, arkitekturan eta hizkuntzetan besteak beste. 
- Arkitektura: Sevillan, Kordoban, Malagan, Toledon eta beste probintza batzutan musulmanek eraikitako izugarri politak diren eraikuntzak bisitatu daitezke. 
- Hizkuntza: euskaraz eta gaztelaniaz al- hasiera duten hitz asko arabieratik datoz; adibidez: alkate, alkandora, algebra, alfonbra, alkohola, almohada, alcantarilla...
Kuriositate bat... Ba al dakizu nondik datorren gaztelaniako "ojalá " esamoldea?
Arabieratik noski. Arabierazko "law šá lláh" esaldiak 'Alak nahi badu' esan nahi du; eta zerbait gertatzea gustatuko litzaigukenean esaten dugu.


ERREPASORAKO LABURPENA ETA KAHOOT-A: 


Kahoot - 4. atala


5. Musulmanak Euskal Herrian: 

Aurreko egunetan ikasi dugun bezala, musulmanak Gibraltarreko itsasertzetik sartu ziren eta bisigodoen lurraldea konkistatu zuten 714. urterako. Urte horren inguruan, musulmanak gaur egungo Iruñera ere heldu ziren.
Orain begiratu mapa: bertan, urdinez, Ebro ibaia ikus genezake. Ibai horren ibarra konkistatu zuten musulmanek; beraz, Nafarroako hegoaldea Al Andalusen menpe egon zen.

Mapan, Tutera izeneko herri bat ere ikusten da, Iruñea eta Tafalla egoaldean. Herri hori musulmanek 800. urtean sortu zuten eta gaur egun oraindik ikus daitezkeen arrastoak utzi zituzten bertan.

Musulmanen okupazioan zehar, musulmanen eta euskaldunen arteko harremanetan gorabehera handiak egon ziren: interes berdinak bazituzten, elkartu egiten zire; beste batzutan aldiz, aurka egiten zuten.

ERREPASORAKO LABURPENA ETA KAHOOT-A: 



Kahoot - 5. atala



Hau guztia hurrengo estekan klikatuz argazkiz osatutako diapositiba batean ikusi dezakezue. Bertan sartu eta errepasatu orain arte ikasitakoa. 



2020ko apirilaren 21a

Gaurko eta asteazkeneko lana burutu ahal izateko ondorengo testuak irakurri behar dituzue. Ikusten duzuen bezala, bost erlijio desberdin ezagutuko ditugu. Hala ere, jakin munduan erlijio gehiago badaudela. 




* Testuak ezin badituzue bertatik irakurri HEMEN dituzue irakurgai guztiak PDF batean.


3. GAIA


2020ko martxoaren 3a

Ariketa fisikoa bizitza osasuntsuaren oinarri da eta gure bizi-kalitatea hobetzen du. Baina zertan laguntzen digu? Hemen ariketa fisikoaren zenbait onura: 

1) Ariketa fisikoak lesioak saihesten ditu, ariketa fisikoak giharrak, lotailuak eta zurdak indartzen dituelako.
2) Ariketa fisikoak arnasketa-sistemari laguntzen dio, birikek oxigenoa hobeto aprobetxatzen dute.
3) Ariketa fisikoak hezurrak sendotzen laguntzen digu, hezurrak eta giharrak indartzen dituelako.
4) Ariketa fisikoak inmunologia-sistema indartzen digu, gaixotasunen aurka globulu zuriak indartzen dituelako. 
5) Ariketa fisikoak oharkabeko muskuluak indartzen ditu. Adibidez, asnar-aparatukoak, digestio-aparatukoak, zirkulazio-aparatukoak...
6) Ariketa fisikoak lo ondo egiten laguntzen digu, ariketa fisikoak nekea eragiten duelako eta tentsioak txikitzen laguntzen duelako.
7) Ariketa fisikoak odol-zirkulazioa hobetzen du, odol gehiago mugitzen delako, giharrek oxigeno gehiago jasotzen dutelako eta esfortzuan nekatu gabe denbora gehiago iraun ahal dugulako.


2020ko otsailaren 26a 

Ariketa fisikoak osasunari nola laguntzen dio ere ikasi dugu. Hemen gelan egin ditugun lanak:














2020ko otsailaren 13a 

Lokomozio aparatuaren inguruan ikasi ditugunak errepasatzeko, ondorengo bideoa ikusi. Gazteleraz dago, baina oso bideo interesgarria da:


2020ko otsailaren 6a 

Gaur giharrak lantzen aritu gara. Hauen izenak ikasten joateko, hemen jolas bat:


Giharrak zein hezurrak modu dibertigarri baten bitartez errepasatzeko, hona hemen, Txanelategian aurkitzen den "Hizki salto jolasa"


2020ko otsailaren 4a 

Aspaldi hasi genuen hirugarren gaia, eta honezkero ikasi ditugu hainbat kontzeptu. Adibidez, lokomozio-aparatua, eskeletoa, giltzadura...


Giza eskeletoan ditugun hezurren izenak ere ikasi ditugu. Hau errepasatzeko, hemen jolas bat:




2. GAIA






2019ko abenduaren 13a 

Gaiaren errepasorako ondo etorriko zaizue maia, inka eta azteken inguruan egin genituen aurkezpenak ikustea. Hemen bideoak:



Kahoot-ean jolastuz ere, ikasiko duzue:








2019ko abenduaren 9a 

Konturatu ere egin gabe, iritsi gara bigarren gai amaierara. Ondoren aurkituko dituzun dokumentuetan, ikasi ditugu tribu eta zibilizazioen azalpen-testuak aurkituko dituzu, irudiez (piktogramez) lagunduta:










1. GAIA


2019ko urriaren 17a

Hemen, 1. gaiko errepasorako Kahoota:



2019ko urriaren 15a

Eguraldiarekin lotuta dauden alderdiak (haizearen norabidea eta indarra, tenperatura eta prezipitazioak) neurtzeko hainbat gailu ditugula ikasi dugu. Ondorengo jolasean, errepasatzeko aukera duzue:


Euskal Herriko klimak zeintzuk diren ere ikasi dugu. Hona hemen beste jolas bat errepasatzeko:


2019ko urriaren 8a


Euskal Herriko probintzia eta hiriburuak:


Mapa fisikoa eta polikioaren arteko ezberdintasuna:


Puntu kardinalak:



Gipuzkoako 7 eskualdeak mapan kokatzeko jolasa, hemen:




Ekainak 14

Hona hemen azken azterketarako errepasorako materiala:

Ekosistema, bizidunez eta bizigabez osatutako sistema bat dela ikasi dugu. 


Ekosistemetan agertzen diren izakiak sailkatzen ikasi dugu.





Elika-kate bat, bizidunek duten jan harremana dela ere ikasi dugu:


Landareak elikatu ahal izateko, ondorengo prozesua gertatzen dela ikasi dugu:

  1. Sustraietatik, lurrean dauden ur eta gatz mineralak hartzen ditu.
  2. Zurtoinean zehar, hostoetaraino garraiatzen ditu sustraiak xurgatzen dituen ura eta gatz mineralak.
  3. Hostoetan, eguzkiaren energia hartzen du, sustraietatik hartutako ura eta gatz mineralak berarentzat elikagai bihurtzeko.


Erleari buruz ere gauza asko ikasi ditugu:



Ekainak 6

Azken aldian ez dugu blogean ezer jartzeko aztirik izan. Hemen gaia hasi dugunetik landu ditugunak errepasatzeko materiala.

Bizidunek beraien artean duten jan harremana, ELIKA-KATEA da:




Bizidun eta bizigabeen arteko ezberdintasuna hobeto ulertzeko, hona hemen bideo eta jolas bat:





Beheko irudian, bizidunak eta bizigabeak zer diren azaltzen dira. Baita bi hauek EKOSISTEMA osatzen dutela ere.







Apirilak 4

Gai honetako froga Aste Santu ondoren egingo dugunez, hemen jartzen dizuegu errepasorako materiala. Lehenengo loturan, atmosferari, aireari eta arnas-aparatuari buruzko informazioa aurkituko duzue. Bideoa aldiz, atmosferaren kutsaduraren ingurukoa da. Bideoko guztia oso interesgarria den arren, 7:27tik aurrera dagoen errepasatu beharko duzue: 




Martxoak 28

Gizakiok nola arnasten dugun ikasi dugu egun hauetan. Aurkezpenak egin ditugu, kartelak sortu ditugu... Errepasatzeko, hemen bi jolas:




Eta hemen gelako artistak egindako kartelak:

3A







3B







Martxoak 26

Hasi dugu 5. gaia. Amazoniako deforestazioaren inguruko bideo bat ikusi dugu eta atmosfera zer den eta ze gasez osatuta dagoen ere ikasi dugu. Errepasorako materiala ondorengo loturetan aurkituko duzue:





URTE ASKOAN, TXAPELA KASKOAN!



Otsailak 28

Gaian zehar, zentzumenak lantzen aritu gara. Baina, pentsatu al dugu 5 zentzumenetako bat galduz gero, nola aldatuko litzatekeen gure bizitza? Aspacekoak etorri zaizkigu eta egoera honetan dauden pertsonek (Gorka, Jon, Ainhoa eta Nerea) beraien egunerokoa nolakoa den azaldu diguten. Hona hemen argazkiak:


Otsailak 13

Praktiketan dugun Tamarari esker, loaren inguruko ikerketa txiki bat egin dugu eta ondo lo egiteko hainbat aholku ikasi ditugu. Aholkuak gogoratzeko, kartelak ere egin ditugu. Lan bikaina egin dugu!












Urtarrilak 21

Hasi dugu gai berria! Hona hemen, garunarekin lotutako jolasa:


5 zentzumenak lantzkeo, ondorengo Genilly-a erabiliko dugu:


EGIPTO, NILO IBAIAREN OPARIA!


Urtarrilak 30

Hemen dituzue ikusgai, gurasoei egin genien Txanelako 2. gaiaren inguruko aurkezpenak. Arazo teknikoak direla eta 3Akoen aurkezpenari ezin izan diogu sarrera eta amaiera gehitu, baina ikasleen lana ondo ikusten da:


Aurkezpena 3A


Aurkezpena 3B




Urtarrilak 7

Ikasitako guztia errepasatzeko, hemen Kahoot! jolasa. Ondo pasa!



Azaroak 16

Aste honetan, Nilo ibaian gertatzen diren uholdeen inguruko testua lantzen aritu gara. Baita, egiptoarren eguneroko bizitzari buruzkoa ere. Hona hemen, gai haukin lotutako jolasak:


Azaroak 8

Lehenengo gaia amaituta, bigarrenari heltzeko irrikaz gaude! Eta gaia hastearekin batera, Egipto munduan kokatu dugu. Hona hemen google maps-eko lotura, Egipto non dagoen ikusi ahal izateko:


Egiptoko eraikuntza, herri, oasi... garrantzitsuenak non kokatuta dauden ikasteko, ondorengo jolasa proba dezakezue:



GURE TXOKO KUTTUNA


Urriak 22


Ostiral honetan egingo dugun froga lantzeko, hemen Educaplay programarekin sortutako galdetegia. Galdera hauez gain, Euskal Herriko mapa mutu bat ere izango dute ikasleek frogan (hau lantzeko irailaren 26ko lotura daukazue). Guztia oso ondo dakite, baina errepasatu nahi izanez gero, hemen lotura:




Aurreko ostiralean 1. gaiarekin lotutako irteera egin genuen Bergarako kaleetan zehar. Ibilbidean, aurkitzen genituen zerbitzu ezberdinen zerrenda egin genuen: arropa-dendak, kultura, kirola...

Ondorengo loturetan egin genuen ibilbidea eta ibilbidean zehar ateratako argazkiak ikusteko aukera duzue:




Urriak 9

Zergatik galderak egoki erantzuten ere ikasi dugu, baita sinonimo eta antonimoak zer diren ere. Hemen ariketa batzuk etxean errepasatzeko:






Urriak 1

Aurreko astean, data idazten ikasteko ariketa bat egin genuen gelan. Aste honetan berriz, ideia nagusiaren arabera hainbat kontzeptu sailkatzeko ariketa bat. Hona hemen, errepasorako ariketa batzuk:




Irailak 28

Gelan Euskal abezea landu dugu. Ondorengo loturan, abezeari buruzko abestia entzuteko aukera izango duzue. Baita hitzak alfabetikoki ordenatzeko jolasa ere (jolasa erdaraz izan arren, abezea berdin lantzen da):

Euskal abezea_kanta

Alfabetikoki antolatu_jolasa 1

Alfabetikoki antolatu_jolasa 2


Irailak 26

Euskal Herriko mapa ere landu dugu, bere probintzia eta hiriburuak ikasiz. Hemen beheko jolasean, mapa mutua osatzeko aukera izango duzue.

Letra haundiz idatzita daudenak PROBINTZIAK dira eta lauki urdinetan kokatu behar dira. Letra txikiz idatzita daudenak berriz HIRIBURUAK dira eta puntuaren ondoan kokatu behar dira.

ANIMO!

Euskal Herriko mapa mutua_jolasa

Euska Herriko hiriburu eta probintziak errepasatzeko Kahoot bat ere sortu dugu. Hona hemen lotura:

Euskal Herriko probintzia eta hiriburuak_Kahoot


Irailak 19

Txanelako lehenengo gai honekin lotuta, planoak lantzen ari gara. Beheko loturan, Bergarako plano eta mapak ikusteko aukera izango duzue:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina