2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

GABONAK

Atzo, abenduak 18, LH 4Bko ikasleek Gabonetako jaialdia eskaini ziguten.  Ondorengo loturan, argazkiak ikusteko aukera duzue. Hurrengo egunetan jaialdiko bideoa eskuratzea espero dugu... 

Ondo pasa oporrak!


Jaialdiko argazkiak

2019(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

GABONAK

4Ako ikasleek atzo, abenduak 17 izan zuten Gabonetako jaialdia. Ondorengo loturan, argazkiak eta jaialdia bera ikusteko aukera duzue (etortzerik ez zutenek ere ikusi dezaten, batez ere).



2019(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

GABONETAKO FESTIBALA

Hona hemen Gabonetako festibalerako ikasi beharreko abestia eta bertsoa abesteko erabiliko dugun abestia.






2019(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNEKO FLASHMOOBA

Datorren asteartean, abendauren 3an, Euskararen eguna ospatuko dugu. Egun horretan, beste hainbat ekintzez gain, flashmoob bat ere egingo dugu. Horretarako, En Tol Sarmiento taldearen Aukera Berriak abestia aukeratu dugu. Hona hemen dantza:

2019(e)ko azaroaren 11(a), astelehena

STEAM PROIEKTUA

Gaur goizean, ordubeteko saioa izan dugu Oihana Garmendiarekin. Ohiana, Miguel Altuna Institututik etorri da STEAM proiektuarekin lotuta dinamika bat egitera.

Dinamika honen bitartez, ikasle zein irakasleoi, lanbideekin lotuta ditugun aurreiritziei buruz pentsarazi digu. Zergatik lotzen ditugu hainbat lanbide batzuk neskekin? Eta beste batzuk mutilekin?

Hemen, saioan zehar atera ditugun argazki batzuk:

2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea

OÑATIRA IRTEERA

Txanelako lehenengo gaiarekin lotuta, eskualdeko herri batera irteera egitea erabaki dugu: Oñatira hain zuzen ere. Bertan, gainera, Lengua Castellanan landu ditugun eraikuntza batzuek ezagutzeko bisita turistiko bat antolatu dute ikasleek beraiek.



2019(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

KURTSO HASIERA

Udaran deskantsatu eta indarrak hartu ostean, hasi dugu ikasturte berria. Eta hasiera on bat emateko, ortuan ibili gara. Hemen argazki batzuk:

2019(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

URDAIBAIRA IRTEERA

Aurreko ostiralean kurtso amaierako irteera egin genuen Urdaibaira. Goizean hondartzan gustura ibili ondoren, Urdaibai Ekoetxera joan ginen. Bertan bisita gidatu bat izan genuen, non biodibertsitatearen inguruko gauza asko ikasi genituen. Irteeran ondo pasatzeaz gain, asko ikasi genuen.

ORTUA

Aurreko asteazkenean ortuan ibili ginen. Alde batetik artoa eta babak landatu genituen eta bestetik, genituen baba beltz guztiak atera. Eguraldi zoragarria izan genuen eta oso gustura ibili ginen!

2019(e)ko maiatzaren 9(a), osteguna

2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea

ORTUA

Gaur, eguraldi ona aprobetxatuz, ortura joan gara eta tipulak, letxugak eta kalabazinak landatu ditugu. Ondorengo loturan argazkiak:

2019(e)ko maiatzaren 3(a), ostirala

IPUIN KONTALARIA

Astelehen goizean, Udal Liburutegira joan ginen ipuin kontalaria entzutera. Oso ondo pasatu genuen ipuinak entzuten, baita kanpoko parkean jolasean ere. Ondorengo loturan egun horretako argazki batzuk:


2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

2019(e)ko otsailaren 27(a), asteazkena

AGENDA 21 IRTEERA

Aurtengo Agenda 21-ean lantzen ari garen gaia energia da. Honekin lotuta, Bergarako kaleetan erabiltzen den energia kopurua kalkulatu behar izan dugu. Horretarako, kalera atera gara eta bertan aurkitu ditugun ibilgailu motordunak (kotxeak...), kaleko argiak (farolak...), dendak, tabernak...

2019(e)ko otsailaren 20(a), asteazkena

TAMARAREN AGUR EGUNA

Gure gelan azken asteetan praktiketan aritu den Tamararen azken eguna izan zen ostiralean. Pena handia hartu genuen bere azken eguna zelako. Asko lagundu digu eta oso ondo egon gara berarekin.

Eskerrik asko Tamara eta nahi duzunean bisitan etorri, hemen izango gara zure zain!

Ondorengo loturan eguneko argazki eta bideoak ikusteko aukera daukazue:



2019(e)ko urtarrilaren 15(a), asteartea

EMOZIOAK LANTZEN

Gaur Goi Mailako Heziketa Zikloetako lau ikasle; Bea, Leire, Iraide eta Izar etorri dira gelara emozioak lantzera. 45 minutuko saio atsegin eta dibertigarria izan dugu beraiekin. Eskerrik asko eta hurrengo batean ere etorri gure gelara laukote!