2019(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNEKO FLASHMOOBA

Datorren asteartean, abendauren 3an, Euskararen eguna ospatuko dugu. Egun horretan, beste hainbat ekintzez gain, flashmoob bat ere egingo dugu. Horretarako, En Tol Sarmiento taldearen Aukera Berriak abestia aukeratu dugu. Hona hemen dantza:

2019(e)ko azaroaren 11(a), astelehena

STEAM PROIEKTUA

Gaur goizean, ordubeteko saioa izan dugu Oihana Garmendiarekin. Ohiana, Miguel Altuna Institututik etorri da STEAM proiektuarekin lotuta dinamika bat egitera.

Dinamika honen bitartez, ikasle zein irakasleoi, lanbideekin lotuta ditugun aurreiritziei buruz pentsarazi digu. Zergatik lotzen ditugu hainbat lanbide batzuk neskekin? Eta beste batzuk mutilekin?

Hemen, saioan zehar atera ditugun argazki batzuk: