2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

EKAINAK 4, OSTEGUNA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

4B

MATEMATIKA:

Joan zen asteko lanak zuzendu gabe badituzue, eskatu gurasoei zuzenketak eta zuzendu boligrafoz.

Orain, zabaldu liburua 162-163. orrialdeetan. Gaur zenbaki nahasiekin arituko gara. Batzuetan derrigorra dugu zenbaki osoekin batera zatikiak erabiltzea; adibidez, ordu eta laurden, bi ogi eta erdi, bi metro eta hiru laurder... Zenbaki horiei nahasiak deitzen diegu; hau da, zati osoa (bateko osoak adierazten duena) eta zati zatikiarra (batekoaren zatia adierazten duena) dituzten zenbakiak dira.

162. orrialdean margotu eskatzen zaizkizuen gazta zatiak.

163. orrialdean egin bertako 3 ariketak eta PLUS-a zenbaki nahasiak erabiliz.

Guztia amaitutakoan, errepasatu.


EUSKARA + TXANELA:

Gaur, argibide-testu bat idatzi beharko duzue. Gogoratu Lengua Castellana-n ere genero honetako testuak landu ditugula (textos instructivos); beraz, ondo dakizue mota honetako testuek zein helburu duten.

Argibide-testuaren helburua hau da: irakurlearen edo entzulearen jokaera gidatzea edo agintzea. Zuek errezeta bat egin duzue ahoz gaztelaniaz; gaur euskaraz eta idatziz esperimentu bat idatzi beharko duzue. Horregatik, lehenik eta behin, lan-koadernoa 42. orrialdean zabalduko dugu. Bertako galderak irakurri eta erantzun egingo ditugu, baina erantzunak EZ idatzi.

Galderak ondo pentsatu eta erantzun ondoren, pasa 43. orrialdera. Bertan, eskatzen dizuen bezala, Txanelako liburuko 20. orrialdeko esperimentua idatzi beharko duzue. Materiala liburutik kopiatu beharko duzue; "Nola egin" atalean berriz, adi!

"Nola egin" lehenengo atalean zenbakiak erabili behar dituzue eman beharreko pausoak zerrendatzeko. Bigarrenean berriz, denbora-antolatzaileak erabili beharko dituzue. Gogoratzen al dituzue zeintzuk diren antolatzaile horiek? Hemen duzue zerrenda bat: lehenik, lehenengo, bigarren, ondoren, gero, bitartean, jarraian, azkenik, bukatzeko... Horiek erabili azken zatia idazteko.

Amaitutakoan errepasatu, txukundu eta bidali Larraitzi eta Amaiari emailez. Mezua idazterakoan, hau idatzi beharko duzue: Argibide-testua - Zenbakia eta izen-abizenak.


LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.


INGELESEA:

We hope you have review the new vocabulary during this days. Now it is the time to show us how much you have learned!

Enter to your class Google Forms and complete the activity. Remember that the spelling is very important. This activity is an individual activity, so you have to do it without any help or book.

(Espero dugu ingeleseko hiztegia errepasatu izana. Orain ikasitakoa erakutsi beharko diguzue. Horretarako, sartu zuen gelako Google Forms-ean eta bete ariketa. Gogoratu garrantzitsua dela zer eta NOLA idazten duzuen. Lan hau banakakoa da; hau da, laguntza eta liburu gabe egin behar duzue.)



When you have finished the activity, listen to the song and practice it.

(Amaitutakoan, entzun eta praktikatu abestia.)

Enjoy your day!


XAKEA:

Today we are going to play different games in Educaplay to review things we've learn in chess. Try and enjoy! (Xakean ikasitakoak errepasatzeko hainbat Educaplay-ko jolasetan arituko gara. Ondo pasa!)




If you want to try to play against a friend from your class, click in the following link. (Gelako lagun batekin jolastu nahi baduzu, sakatu ondorengo loturan).

IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina