2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

EKAINAK 10, ASTEAZKENA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

4B

MATEMATIKA: 

Gaurko lanak egiten hasi auretik, zuzendu astelehenean egindako buruketak.

Ondoren, zabaldu liburua 164-165. orrialdeetan. Lehenik, irakurri 164. orrialde goian dagoen testua. Ikusi al duzue inoiz tolesten diren zurezko erregelak?

Gogoan izan koadroa ere irakurri. Ehunekoa, batekoa baino 100 aldiz HANDIAGOA da; ehunena batekoa baino zenbat aldiz TXIKIAGOA da? Edo, handiagoa da?

Dena ondo ulertu ondoren, hasi 164-165. orrialdeetako 4 ariketak egiten.

1. ariketan, margotu eskatzen zaizkizuen distantziak.
2. ariketan, kontuz! Ez duzue eskatutako distantzia margotu behar, kasu bakoitzean metrora heltzeko FALTA den zatia baizik. Gainera, erantzuna dm-tan eta cm-tan eman behar duzue.
3. ariketan, gogoratu, ariketa ondo egiteko errazena guztiak unitate berera pasatzea dela.
4. ariketan, ariketa honetan ez da zehazten diferentzia zein unitatetan eman behar den; beraz, zuek erabaki.
* Beheko galdera ere saiatu erantzuten.

Errepasatu dena amaitzean.

TXANELA + EUSKARA: 

Gaur, gure burua grabatu beharko dugu uraren zikloa azaltzen. Esan beharrekoa antolatzeko, Lan Koadernoko 45. orrialdean osatutako azalpen-testua eta astelehenean ikusi genuen bideoa oso lagungarri izango zaizkigu.

Bideoa grabatzen hasi aurretik, ondorengo puntuak izango ditugu kontuan:

  1. Sarrera bat egin: gure burua aurkeztu eta zer egin behar dugun azalduko dugu.
  2. Azalpena antolatu: uraren zikloa osatzen duten fase guztiak ordenan azalduko ditugu eta fase bakoitza lotzeko, denbora antolatzaileak erabiliko ditugu. Esaldi zentzuzkoak eta osoak egingo ditugu.
  3. Hiztegia: Lan Koadernoko 44 eta 45. orrialdeetan dauden hitzak erabiliko ditugu.
  4. Ahozkera: garbi, entonazio eta abiadura egokiarekin eta ahalik eta naturalen hitz egiten saiatuko gara.
  5. Euskarriak: azalpena ematen laguntzeko material osagarria erabiliko dugu (irudiak, kartelak...)
Grabaketa amaitzean, errepasatu eta ondoren, Amaia edo Larraitzi bidali: uraren ziloa - zenbakia eta izen-abizenak.


LASAIUNEA:

Gaur, betiko legez, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

INGELESA: 

We are going to start with the new storybook, the tittle is "Lost at sea", what do you think it is about? About the sea, of course!

To start we are going to make a sailing boat. Open the book on page 128, follow the instructions and make your own sailing boat. Let's see if it works!

(Gai berriarekin hasiko gara "Lost at sea", zeri buruz izango dela uste duzu? Itsasoari buruz, noski! Hasteko, zabaldu liburua 128. orrialdean eta bertako argibideak jarraituz gure bela ontzia sortuko dugu, ea funtzionatzen duen!)

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Gaur, bideo hontako lehen 6 minutuak egin ahal duzue berotzeko. 


Ondoren bideoko ariketekin jarraitu bakoitza 4-6 aldiz errepikatzen. Ahal diuzuenak egin. Ariketa hauek binaka egitekoak dira…ea zein animatzen den etxean!

Bukatzerakoan erlaxatu zuen tapiz-aren gainean etzanda lasai lasai.

IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen dituzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gaurkoan, Ingeleseko liburu berria irakurriko dugu. Eleanitz-en sartu eta liburua irakurri eta entzuteko aukera ere baduzue, nahi izanez gero. Gustora bazaudete, segi zuen irakurketarekin!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina