2020(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

EKAINAK 11, OSTEGUNA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:


Gaur, garrantzitsua da bideodeian sartzea; gaur ere, asteartean bezala, aldaketa txiki batzuk egin ditugulako. Bideodeia pixka bat luzatuko da berriz, bertsolaritza egiten ibiliko garelako.

TXANELA + EUSKARA:

Atzo egin genuen aurkezpenekin, 4. atala ere amaitu dugu. Beraz, Genially-ra joan eta 4. zenbakia eskuratzeko aukera duzue. ANIMO!

5. atala ere hasiko dugu gaur, "Uraren erabilera" hain zuzen ere.

Argi dago, gizakiok, animaliek eta landareek behar-beharrezkoa dugula ura bizi ahal izateko. Ondorengo loturan dagoen informazioa irakurriko dugu hori hobeto ulertzeko. Ondorengo linkean zabaltzen zaizuen blogean beheruntz joan eta irakurri "Ura Gizakietan", "Ura animalietan" eta "Ura landareetan" atalak. Gaiaren laburpena ikustea ere oso interesgarria da:


Aurrekoa irakurri ondoren, atal bakoitzean harriagarriena iruditu zaizuen datu bat koadernoan idatzi.

Ura gizakietan: esaldi edo datu interesgarri bat.
Ura animalietan: esaldi edo datu interesgarri bat.
Ura landareetan: esaldi edo datu interesgarri bat.

GAZTELANIA: 

Hoy trabajaremos con el libro de Lengua Castellana y el cuaderno de actividades; por lo tanto, coged los dos. 

Abrid el libro de Lengua Castellana en la página 10, donde encontraréis el Documento 3. Leed y releed el texto. Después, abrid el cuaderno de actividades en la página 29 y haced los tres ejercicios que encontraréis en ella. 

Al terminar, podéis hacer los ejercicios de la página 28. Como veréis, son canciones y poemas para jugar. Seguro que alguno os suena... ¡Y a mochXs de vuestrXs padres y madres seguro que también!

¡A ver si conseguís descifrar los poemas y las canciones!


LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean Malen Erdabidek proposatutako abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.


CHESS:

Today you are going to have time to play chess in chess.com. Try to play against a friend from your class. (Gaur chess.com-en jolasteko denbora izango duzue. Saiatu gelako lagun baten aurka jolasten).


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina