2020(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

EKAINAK 12, OSTIRALA

MUSIKA: 

Hemen duzue gaurko Musika saiorako esteka:


BERTSOLARITZA:

Mirarik kontatu zigun moduan, ikasturte amaiera bertsolariren bat etorr behar zen guri bertso saio bat eskaintzera. Gauden egoera honetan ez da posible izan gelan egitea, baina lasai! Mirarik eta bere lankideek onlineko bertso saio bat prestatzen ibili dira Bertsozale Elkartetik.  

Hemengo loturan ikusi ahalko duzue saioa: 


Saioa ikusi ondoren, emailez erantzun galdera honi Larraitzi eta Amaiari: Zeintzuk dira gai-jartzaileak bertsolariei jartzen dizkien gaiak? Esan gutxienez (gai gehiago entzuten badituzue, idatzi baita), lehenengoa zein den.

Zuen erantzuna bidaltzerakoan hau idatzi: Bertso saioa - Zuen zenbakia eta izan-abizenak. 

TUTORETZA:

Gaur ere elkartuko gara. Errepasatu astean egindako lanak eta pentsatu ea zalantzarik duzuen eta guri zerbait zehatza galdetu nahi diguzuen.

Gainontzeko denboran aprobetxatu astean zehar atzeratutako lanak egiteko.

LH4A

Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://hangouts.google.com/
  1. taldea (Mikel, Ander, Irene C. eta Malen E.): 10:00
  2. taldea (Aitor, Andoni, Nora eta Iraia): 10:30
  3. taldea (Ane, Maialen eta Gorka): 11:00
  4. taldea (Maddi, Julen, Irene S. eta Eki): 11:30
  5. taldea (Enaitz, Malen G., Uxue eta Irati): 12:00

LH 4B

Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://hangouts.google.com/
  1. taldea (Henar, Unai, Haizea eta Alejandro): 10:00
  2. taldea (Enara, Ainhoa, Gorka eta Oier): 10:30
  3. taldea (Aitor, Goiuri, Julen eta Ariane): 11:00
  4. taldea (Elene, Malen, Ander eta Noa): 11:30
  5. taldea (Aitana, Azhar, Paula eta Peru): 12:00
ADI! Gaur 12:30etan guztiok elkartuko gara, bertso-kate osrik nola geratuko den ikusteko. Beraz, ahal duzuenak behintzat, konektatu. 

Astebururako lanak:

Asteburu honetan zehar, zuen bertso-kateko zatia entsaiatu eta grabatu beharko duzue. Grabaketa egiteko alderdi hauek izan kontutan: 
  1. Grabaketa hasten duzuenean hau egin behar duzue: Tokatutako lehen puntua (bi lerro) abestu. Ondoren, kataiko hurrengo pertsonari puntua bota horrelako zerbait esanda: "orain, nik Larraitzi (zerrendako hurrengoaren izena) puntua botako diot". Amaitzeko, bigarren puntua abestu. 
  2. Bertsoa abesterakoan zaindu zuen entonazioa, ahozkera, doinua ondo jarraitzea... Grabatu ondoren ikusi bideoa, ea ondo ulertzen eta ikusten den.
  3. Etxetik kanpo, espazio desberdinetan grabatu. Bergaran leku oso politak daude: jauregiak, parkeak, mendi tontorrak... Zuen esku non grabatu!
  4. Nahi izanez gero, arropa bereziren bat jantzi dezakezue. Adibidez, bertsoan abestuko duzuen animaliarekin edo tokiarekin zerikusia duen arropa edo objeturen bat jantzi dezakezue.
  5. Horizontalean grabatu behar duzue. Ikusi iruidiak nola grabatu behar den ondo ulertzeko: 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina