2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

EKAINAK 15, ASTELEHENA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

4B

Gaur ere Mireia eta Nereakin azken Meet bat egingo duzue. Aurreko astelehenetan bezala, hau da ordutegia eta sartzeko beharko duzuen esteka:

4A: 11:15-11:30
4B: 11:30-11:45


MATEMATIKA:

Azkenengo astean gaudenez, aste honetako Matematikako saioak errepasoa egiteko baliatuko ditugu. Beraz, zoazte liburuko 184. orrialdera.

184. orrialdean 8 ariketa dituzue, egin guztiak 5.a kenduta. Hau da, egin 1, 2, 3, 4, 6, 7 eta 8. ariketak. Guztia liburuan egin behar duzue.

Amaitutakoan errepasatu.


EUSKARA + TXANELA:

Azken atal honetan aurrera jarraitzeko, ariketa bat egingo dugu. Egin koadernoan jarraian ageri den taularen antzerako bat eta idatzi:
  • Ura erabiliz egiten dituzun 4 lan.
  • Urik gabe egiten dituzun 4 lan.



Behin taula osatu dugunean, eguneroko bizitzan erabiltzen dugun ur kopuruaren inguruko informazioa irakurriko dugu. 

Ba al dakizue zenbat ur erabiltzen dugun, batazbeste, egunero pertsona bakoitzak? Irakurri beheko irudian agertzen den informazioa, harrituta geldituko zara!

Jarraian dagoen ziklograman, etxebizitza batean erabiltzen den ura, zertan erabiltzen dugun agertzen da (ehunekotan). Zertan erabiltzen dugu ur gehien?

Aurreko informazio bera, bideo bidez aurkituko dugu jarraian:


Etxeko uraren erabilera aztertu ondoren gaiarekin amaitzeko test bat egingo dugu, zenbat ikasi dugun jakiteko. Klikatu HEMEN eta ekin lanari!

LASAIUNEA:

Gaurko lasaiunerako sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean prest egongo zarete lanean jarraitzeko.

GAZTELANIA:

Hoy vamos a aprender unos juegos nuevos de agua, ¿preparadXs para mojarnos?

Abrid el libro en la página 22. Leed los 5 juegos que se os explican en la parte de abajo. Una vez hayáis leído los cinco textos, en el cuaderno, clasificad los juegos en estos grupos: "Juegos en el agua", "Juegos con el agua" y "Otros juegos".

Después pasad a la página 23. En los cuadros naranjas tenéis seis títulos o nombres posibles para los juegos. En el cuaderno, escribid el número de cada uno y al lado el nombre que habéis decidido. 

¿Qué os han parecido los juegos? ¿Conocíais alguno de ellos? ¡A ver si tenemos suerte este verano y podemos probarlos en familia o con lXs amigXs!

ERLIJIOA:

Gaur, azken eguna denez, etxekoei edo lagun bati, eskutitz, olerki edo bertso bat idatzi ahal diozue, baita marrazki batez apaindu ere.

Eta honekin batera oporraldi on bat opa dizuet. Ondo ibili oporretan!


GORPUTZ HEZKUNTZA:

Gaur,Eguzkiaren agurra-ren errepasoa egiten has zaitezkete…ea noraino gogoratzen duzueen!

Ondoren, “zirkuito” antzeko bat antolatu ahal duzue 4 ariketa jarraian egiteko; hau da, lehenengo,hartu tapiza edo koltxoneta, bertan etzan eta punta batetik bestera jira-biraka zeharkatu koltxonetatik irten gabe; ondoren, zutitu eta etxeko horma bat ikutzera joan; gero lurrean dagoen soka baten gainetik pasau punta batetik bestera eta azkenik , koltxonetara bueltatu eta itzulipurdia (txiribuelta) aurreruntz egin ahal duzue laguntzaz , burua ondo sartzen eta poliki …Gero, berriro hastera! 4-6 aldiz egin dezakezue zirkuito hau.

Poliki egin eta zuen guraso edo zaintzailearen laguntzaz edo begiadapean egiten baduzue hobe.

Bukatzerakoan, eserita edo etzanda, posura eroso bat hartu eta erlaxtu pixkat ezagunak dituzun yoga posturak egiten; esatebaterako:kandela. Katua, sugea, tximeleta…


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina