2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

EKAINAK 17, ASTEAZKENA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

4B


MATEMATIKA: 

Betikolez, lanean hasi aurreik atzoko lanak zuzendu.

Aurreko egunetan bezala, gaur ere errepasoarekin jarraituko dugu. Beraz, zabaldu zuen liburuak 187. orrialdean. Bertako 1, 2, 3, 5, 6 eta 7. ariketak egin. Adi! 5. ariketa kalkulagailua erabili gabe egin, koadernoan; eta 4. ariketa EZ duzue egin behar.

Errepasatu guztia bukatzen duzuenean.

TXANELA + EUSKARA: 

Orain zuen txanda da!

Azken gai honetan, ura zein garrantzitsua den ikasi dugu, gizaki, animalia zein landareentzat. 

Gizakiok, ur geza soilik edan dezakegu. Arazoa ondorengoa da: lur planetaren %75 dago urez estalita, baina %6 solik da geza (beraz ur asko dago edan eta erabili ezin duguna).

Ondoren ageri diren uraren inguruko datuak irakurriko ditugu:

BA AL ZENEKIEN…
  • Munduan 7 mila milioi pertsona bizi gara, baina uraren %0,007 soilik da edangarria.
  • Munduan 780 milioi pertsonak ez daukatela ur edangarririk, eta gehiengoa herrialde txiroetan bizi dira.
  • Pertsona batek jan gabe hilabete oso bat biziraun dezake; baina ur gabe, nekez astebete baino gehiago.
  • Egarria igartzen dugunean, gure gorputzak deshidratazioaren aurrean erantzun bat eratzen duelako da. Momentu horretan, gorputzean dugun uraren %1a galdu dugula esaten digu garunak. Hala ere, ur asko edateak hiperhidratazioa ere eragin dezake.

ARIKETA

Hortaz, argi dago ura ez dela guztiz agortezina, guk erabiltzen duguna behintzat. Horregatik, etxekoekin biltzea proposatzen dizuegu, eta bertan ura gure egunerokotasunean nola murriztu dezakegun eztabaidatzea.

Ondorengo galdera hauek erabili ditzazkezue horretarako; hala ere, galdera hauek laguntza gisa eskaintzen dizkizuegu soilik:
  • Ura erabiltzen duzuen bakoitzean, ahalik eta gehien aurrezten saiatzen al zarete? 
  • Dutxatu edo bainatu egiten zarete? Aldea egongo da bata edo bestea egitean? Zenbatekoa? 
  • Etxean ura aurrezteko zein praktika on egiten dituzue? Eta txar edo hobetu daitezkeenak? 
  • ... 

Hauek dira, besteak beste, guk proposatzen dizkiezuegun praktika on batzuk. Klikatu bideoan eta ea zer hobetu dezakezuen zuen etxeetan! 

Idatzi koadernoan etxean hobetu ditzakezuela iruditzen zaizkizuen 4 gauza.




LASAIUNEA:

Gaur, betiko legez, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

GAZTELANIA: 

Hoy vamos a hacer un gran salto en el cuaderno de actividades y lo abriremos en la página 48 y 49. Haced los ejercicios de las dos páginas. 
  • En el ejercicio con el número 3 deberéis de completar el cuadro con 4 ejemplos en cada uno de los casos. 
  • En el cuarto completad el texto teniendo en cuenta las reglas de ortografía del ejercicio anterior. 
  • En el quinto ejercicio deberéis de colocar las tildes en las palabras subrayadas. 
  • En el último colocad las tildes que se os indican en cada enunciado. 
Repasadlo todo al terminar. 

Como hoy será la última clase de Lengua Castellana, deberéis de corregir los ejercicios hoy mismo, cuando vuestrXs madres y padres reciban las correcciones. 


GORPUTZ HEZKUNTZA:

Gaur, beroketa egiteko, lekuz aldatu gabe, trostan suabe hasi, eta aldiko lurra ikutu eta goraka saltoa! (6 aldiz)

Gero, batean eskuma eta bestean ezkerrerantz alboratuz “bolo” esaten duguna ere egin dezakezue beste 6 aldiz.

“Albora” ere besoak goruntz altxatuz etxean espazio edo leku aproposa izan ezkero.

4 pauso alde batera eta 4 pauso bestera.

Jarraian, 10 aldiz gora eta behera oin puntak ikutzera. Ondoren, lurrean etzanda hankak altxatu eta bizikletarena egin 10 jira-birako 3 segida.

Ondoren, “herri-kirolak” gogora ekarrita,zuek aukeratutako 2 jolas praktikatu ahal dituzue:
  • Lokotsak: jarri pasiloaan makiltxxo edo egurrezko margoak ilaran eta 3 pausotara bata bestearengandik aldenduta. Halako 2 ilara egin zeren eta etxekoekin jolasteko bait da.
  • Saku-lasterketa egin nahi izanez gero, sakuen ordez, oinak soka batez lotuta…
  • Sokatira; soka lodi bat eduki ezkero…
Bukaeran, eseri lurrean lasai, eta etxeko norbaitekin binaka paseka jarraitu ahal duzue 5 minutuz pelota bat bata besteari “arrasean” bidaltzen…ondo izan!


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen dituzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi zuen irakurketarekin!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina