2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

EKAINAK 8, ASTELEHENA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

4B

Gogoratu, gaur 4Bkoak Hangouts erabiltzen hasiko garela. Beraz, prest izan.

Gaur ez zarete Mireia eta Nereakin konektatuko.




MATEMATIKA:

Joan zen astean ikasi genituen zenbaki nahasiekin lotuta, gaur bi buruketa egingo ditugu. Horretarako, zabaldu zuen liburua 182. orrialdean eta egin 5., 6. eta 7. buruketak. Erabili zatikiak datuak idazterakoan!

Amaitutakoan, errepasatu.


EUSKARA + TXANELA:

Gaurkoan, 4. atalarekin hasiko gara: "Uraren zikloa"

Liburua 22. orrialdean zabalduko dugu eta bertan ageri den irudia begiratu eta beheko testua irakurrita, uraren zikloa ulertzen saiatuko gara.

Zuen adineko ikasleek egindako ondorengo bideoak ere zikloa ulertzen lagunduko digu:


Jarraian, uraren zikloarekin amaitzeko ariketa praktiko bat proposatzen dizuegu. Egin klik HEMEN eta ekin lanari!

Asteazkenean, zuen buruak grabatu beharko dituzue uraren zikloa azaltzen; beraz, gaurtik hasita, emango duzuen azalpena prestatzen hasi zaitezkete, baita erabiliko duzuen materiala gertatzen ere (kartela, irudiak, material ezberdinak...)


LASAIUNEA:

Gaurko lasaiunerako sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean prest egongo zarete lanean jarraitzeko.

GAZTELANIA:

Hoy vamos a enriquecer nuestro vocabulario navegante, ¿estáis preparados para hablar como los piratas? Pues abrid el cuaderno de actividades en las páginas 26 y 27. (Cuidado, no os despistéis, en la mitad de las dos páginas está el dosier, de color naranja.)

En la página 26, deberéis de colocar las palabras de debajo en el dibujo. Como veréis algunas palabras son muy conocidas, pero otras no. Por lo tanto, utilizad internet como ayuda.

Al acabar, pasad a la página 27. Para empezar, leed las tres definiciones (tripulación, tripulante y tripular) y el cuadro sujetado con el clip familias de familia. Como veis, muchas palabras tienen origen en otra palabra; es decir, son de la misma familia. Una vez entendido eso, organizad las palabras de la página 27 en las familias de mar, agua, nave y barco.

Repasad todo al terminar.


ERLIJIOA:

Gaur orrialde hontako lehen zatian, “ adiskidetze”-ari buruzko jarrerak irakurri eta ondoren “Eskolako egunerokoa” atalaren 3. 4.eta 5. ariketak egin ditzakezue koadernoan.




GORPUTZ HEZKUNTZA:

Gaur, gorputza prestatuko dugu eguzkiaren agurra egiten poliki.

Arnasa armonian hartu eta notaz egingo dugu sekuentzia osoa.

Segidan, etzanda, luzaketak eta yoga posturak egiten jarraitu ahal duzue:

Kandela, katua,kameilua,…tximeleta.

Eta azkenik , orekarako, arranoa, pinua…


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina