Bertsolaritza

Bertso-katea

Hemen dituzue zuek sortutako bertso-kateak. Lan bikaina egin duzue oraingoan ere, ZORIONAK!

4A



4B




Atal berri honetan, bertso-katea osatu ahal izateko informazio erabilgarria idatziko dugu. 


Bertso-katerako bakoitzak kopla txiki bat osatu beharko dugu. Katea eten ez dadin oso garrantzitsua da bakoitzak bere zatia betetzea bestela osatu gabe geldituko da.


Adibide bat ikusi nahi baduzu ondorengo estekan Goiena telebistak gure bailarako bertsolariekin egindako bertso-katea ikus dezakezu.


Goazen beraz, pausoz pauso egitekoak errepasatzera.
  • Ikasle bakoitzak lau lerroko kopla bat osatu beharko duzue, gaiarekin lotuta. Lau lerro = bi puntu. Puntu bat esaldi bat da; eta zuen koplak bi puntu izango ditu. 
  • Gure bi doinuak neurri bat ezartzen digute. Bi kasuetan hau da neurria: 1. eta 3. lerroek 7 silaba izango dituzte, eta 2. eta 4. lerroek aldiz, 6 silaba.
  • Bertsoaren lehen puntuan (1. eta 2. esaldietan) bertso modura galdera egin behar duzue. Bigarren puntuan (3. eta 4. esaldian) berriz,  hautatutako animalia(4A)/lekua (4B) aipatu.
  • Gogoratu, puntu bakoitzaren amaieran errimatzen duten hitzak idatzi behar dituzuela. Hitz horiei oinak deitzen diegu. Gainera, oinak bilatzeko tresna sekretu bat bidali digu Mirarik: hiztegi errimatu bat da. Bertan nahi duzun oina idatzi eta errima bera duten hitz pila bat aterako zaizkizu.


Gela bakoitzak gai bat du; beraz, hemendik aurrera zuen taldeko informazioa soilik irakurri behar duzue.

Irrikitan gaude zuen lanak ikusteko!


LH 4A

1. Gure gaia animaliak izango da, beraz egiten ditugun galderak edo ematen ditugun erantzunak animaliei buruz izango dira. Baina originalak izaten ere saiatuko gara ezta?
2. Gure doinua "Ama begira zazu" izango da. Doinua gogoratzen ez baduzu lasai. Esteka honetan sakatu eta bertan entzun ahal izango duzu.

3. GOGORATU ! Koplak bi puntu ditu (4 lerro), esaldi bakoitzak izan behar dituen silaba kopurua du (7-6) eta puntu bakoitzaren amaierako hitzek errima dute (oina).

4. Zerrenda honetan jarraituko dugun hurrenkera eta bakoitzak zein animalia aukeratu duen ikus dezakezue: 
  1. Aitor: kikirioa.
  2. Ander: lehoia.
  3. Andoni: izurdea.
  4. Ane: marrazoa.
  5. Eki: zebra.
  6. Enaitz: otsoa.
  7. Gorka: pinguinoa.
  8. Iraia: leopardoa.
  9. Irati: kangrejoa.
  10. Irene C.: dalmata txakurra.
  11. Irene S.: jirafa.
  12. Julen: arratoia.
  13. Maialen: dordoka.
  14. Malen E.: inurria.
  15. Malen G.: globo arraina.
  16. Mikel: ilargi-arraina.
  17. Nora: koala.
  18. Uxue: loroa.

LH 4B

1. Gure gaia hau da: “Imajinatu ate magiko bat daukazula, edonora joan ahalko bazina nora bidaiatu nahiko zenuke?”; beraz, egiten ditugun galderak edo ematen ditugun erantzunak joan nahiko genuke lekuei buruz izango dira. Baina originalak izaten ere saiatuko gara ezta?

2. Gure doinua "Ikusi nuenean" izango da. Doinua gogoratzen ez baduzu lasai. Esteka honetan sakatu eta bertan entzun ahal izango duzu.

3. Gure katea bertso honekin hasi dezakegu:
Ate magiko hori              7 silaba
eduki ezkero                    6 silaba
bidaiatuko nuke               7 silaba
ia egunero.                       6 silaba 
Begiratu ondo: koplak bi puntu ditu (4 lerro), esaldi bakoitzak izan behar dituen silaba kopuurua du eta puntu bakoitzaren amaierako hitzek errima dute (oina -ero da).


4. Zerrenda honetan jarraituko dugun hurrenkera eta bakoitzak zein leku aukeratu duen ikus dezakezue: 
  1. Paula: Finlandia
  2. Julen: Australia
  3. Haizea: Las Vegas
  4. Ainhoa: Hogwarts Magia Eskola
  5. Enara: Los Angeles
  6. Elene: Txokolate mundua
  7. Malen: Maldiva uharteak
  8. Unai: Chiclana, Cadiz
  9. Aitor: Hego Poloa 
  10. Aitana: Urano
  11. Azhar:Pakistan
  12. Noa: Galizia
  13. Alejandro: Portugal
  14. Goiuri: Hawaii
  15. Gorka: Dinosaurioen garaira
  16. Ander: Anoeta
  17. Peru: Hildakoen Basamortura
  18. Henar: Castuera

5. Ondorengo dokumentuan bakoitzaren bertsoa eta bakoitzak esan eta abestu behar duena ikus dezakezue: 
(Gogoratu! Puntua hurrengoari botatzen diozuenean, esaten duzuen hori, moldatu dezakezuela)

1 iruzkin:

  1. Kaixo 4.maila!
    Ze lan polita egin duzuen. Ikaragarri gustatu zait zuen bertso-katea. Bistan dago zeozer ikasi duzuela ezta? Ikasturte hasieran imajinatzen al zenuten honetako gai izango zinetenik? Jarraitu zuen bertsoen bidez ingurukoak gozarazten oso gustura entzuten zaituztegu eta. Besarkada estu bana.

    Mirari

    ErantzunEzabatu