Kaixo koadrila!
Esan genizuen bezala, Aste Santurako gure blog-ean etxerako lan batzuk jarri dizkizuegu. Hauek dira lan horiek:
Matific: blog-eko Matematika atalean, Matific web orrialderako esteka duzue. Bertan jolas bidez azkeneko gai hau errepasatzeko aukera izango duzue.
Matematikako buruketak: Zuek sortu dituzuen buruketak dituzue blog-eko Matematika atalean. Bertan sartu eta buruketetan trebatu zuen ikaskideek sortu dituzten buruketak ebazten.
Ingeleseko hiztegia: Oporretan ingeleseko hiztegia errepasatzen jarraitu behar dugu. Sartu Ingeleseko atalean eta bertan gai honetako hiztegia errepasatzeko Quizzlet-a aurkituko duzue.
Ingeleseko "Magic tricks": Oporretatik bueltan beste magia trikimailu bat grabatu beharko duzue. Horregatik, Ingeleseko atalean hau ere aurkituko duzue: zuen ikaskideek grabatu dituzten trikimailuak eta PDF dokumentu bat trikimailu gehiagorekin. Oporretan zehar entsaiatu eta hartu ideiak besteenetatik, oporretatik bueltan grabatuko dugu beste bat.

Azkenik, ikusiko zenuten bezala, blog-ean orrialde berri bat daukagu: “Denbora pasatzeko proposamenak!” izenekoa. Bertan sartuz gero, ez aspertzeko, baliabide pila bat aurkituko dituzue. Probatu eta egin nahi dituzuen guztiak, bakarrik zein familian!
Besterik gabe, ondo-ondo pasa oporrak eta apirilaren 20an izango dugu elkarren berri. Bitartean atseden hartu eta disfrutatu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina