2020(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

MAIATZAK 15, OSTIRALA

MUSIKA:

Hemen duzue gaurko saioaren aurkezpena:


Eta betiko bezala, Mila gau eta bat gehiago abestia:



BERTSOLARITZA: 

Aste honten emozioei jarriko diegu arreta. Dagoeneko denbora luzea daramagu egoera berezi honetan eta ziur zer pentsatua eman digula. Nola gaude? Nola sentitzen gara? Egunero umore edo gogo berdina al daukagu gauzak egiteko? Seguruenik ez, ezta? Hori dela eta gure barrura begiratuta egingo dugu gaur bertsotan.
Ezer baino lehen “Ama begira zazu” doinua ikasiko dugu: 

Ondoren, hemen klikatu eta jarraitu bideoak emango dizkizun hurratsak. Aukeratu zein emozio daukazu gaur eta erantzun Anderrek jarriko dizun puntua (bertsoaren hasiera) “Ama begira zazu” doinua erabiliz. Bertan zuen zatia osatzeko baliko dizueten oin batzuk dituzue. Esan nahi duzuna adierazteko egokiena iruditzen zaizuna aukeratu eta osatu kopla. Bat baino gehiago egin ditzakezu nahi izanez gero.

Egindako lanak Mirarikin, Larraitzekin edota Amaiarekin partekatu idatziz, audioz edota bideoz.
Mirariren helbidea hau da: m.sagarzazu@bertsozale.eus
Mezuaren gaian hau idatzi: Bertsolaritza Mariaren Lagundia LH4 - Zerrendako zenbakia eta izen-abizenak.

Bertsotan jarraitzeko gogoz bazaudete atxikita daukazun emotikonoen ariketa egin dezakezue. Estekan klik eginez abestu dezakezue eta ondoren kopla bakoitzari emotikono bat jarri beharko diozue. Emotikonoak orri zuri edo koadernoan bertan marraztu ditzakezue. 
Animatu lan hau ere guri bidaltzera!

EGUN BEREZIA GAUR... 

Gaur oso egun berezia da gure ikastolan. Badakizue zein egun den?


Hori da! Gaur Lestonnac-eko Santa Juanaren eguna da. Horregatik, gaur, Musika eta Bertsolaritza amaitutakoan, tutoretza izan beharrean, programaketa berezi bat izango dugu:

Hasteko, Santa Juanaren bizitza azaltzen duen bideoa ikusiko dugu:


Ondoren, bisualizazio bat egingo dugu. Marina Pintosen Argia izeneko bisualizazioa da. Hau egin ahal izateko, leku lasai batera joango gara:


Jarraian, lasaitasun osoz, mandala bat egingo dugu. Jarraian dagoen bideoan (4. minututik aurrera) mandalak egiteko ideiak aurkituko ditugu. Gustokoen duguna aukeratu eta antzerako mandala marraztu eta margotuko dugu:



Amaitzeko, Ene Kantak-en eskerrak emateko abestia entzungo dugu. Santa Juanak egindako lan ona eskertzeko eta hilabete berezi hauetan gu zaintzen dabiltzan guztiei gure esker ona adierazteko:


Ondo pasatu! Eta gora Santa Juana!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina