2020(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

EKAIANK 5, OSTIRALA

MUSIKA: 

Hemen duzue gaurko Musika saiorako esteka:


BERTSOLARITZA:


BERTSO-KATEA

Oraingoan ikasle guztion artean bertso-katea izeneko jolasa egingo dugu. Horretarako gutako bakoitzak kopla txiki bat osatu beharko dugu. Katea eten ez dadin oso garrantzitsua da bakoitzak bere zatia betetzea bestela osatu gabe geldituko da eta.

Adibide bat ikusi nahi baduzu ondorengo estekan Goiena telebistak gure bailarako bertsolariekin egindako bertso-katea ikus dezakezu. Bertan entzuten diren bertsoak gureak baino luzeagoak dira beraz ez kezkatu oso ondo ezagutzen dugun doinu batekin egingo dugu eta gurea:


Bertso-katea sortzeko, gelan aukeratu genituen gaiak erabiliko ditugu: 4Aren kasuan "animaliak" eta 4Bren kasuan “Imajinatu ate magiko bat daukazula, edonora joan ahalko bazina nora bidaiatu nahiko zenuke?"

Beraz, astelehenerako, bakoitzari dagokizuen gaiarekin lotutako 5 erantzun idatzi beharko dituzue koadernoan.

TUTORETZA:

Gaur ere elkartuko gara. Errepasatu astean egindako lanak eta pentsatu ea zalantzarik duzuen eta guri zerbait zehatza galdetu nahi diguzuen.

Gainontzeko denboran aprobetxatu astean zehar atzeratutako lanak egiteko.

LH4A

Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://hangouts.google.com/
  1. taldea (Mikel, Ander, Irene C. eta Malen E.): 10:00
  2. taldea (Aitor, Andoni, Nora eta Iraia): 10:30
  3. taldea (Ane, Maialen eta Gorka): 11:00
  4. taldea (Maddi, Julen, Irene S. eta Eki): 11:30
  5. taldea (Enaitz, Malen G., Uxue eta Irati): 12:00
Gogoratu amaieran ez garela elkartuko.

LH 4B

Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://meet.google.com/kpo-jjda-qvs. Ikusiko duzue gaur ez dagoela aldaketarik, beti bezala egingo dugu; betiko ordutegiarekin.
  1. taldea (Henar, Unai, Haizea eta Alejandro): 10:00
  2. taldea (Enara, Ainhoa, Gorka eta Oier): 10:30
  3. taldea (Aitor, Goiuri, Julen eta Ariane): 11:00
  4. taldea (Elene, Malen, Ander eta Noa): 11:30
  5. taldea (Aitana, Azhar, Paula eta Peru): 12:00
Gogoratu amaieran ez garela elkartuko.

Astebururako lanak:


AGENDA 21

Gaur egun berezia daukagunez, keinu berezi bat egin nahi diogu ingurumenari. “NATURA ETXEAN!” izenpean jardueratxo bat egingo dugu aste bukaeran.

1. Lehendabizi, material berrerabiliekin eginiko lorontzi bat egingo dugu. Jarraian dauzkazue adibide batzuk.




2. Ondoren, lorontzi horretan haziak erein edota landare bat landatuko dugu.

3. Hemendik aurrera, maitasun guztiarekin zaindu beharko duzu zure landarea.

4. Ea zer gertatzen den!Nahi izanez gero, zure landarearen argazkiak bidal ditzakezu!

Lorontzia egindakoan, bidali argazkia guri: Lorontzia - Zenbakia - Izen abizenak.



Bukatzeko, bi abesti hauek entzun eta abestu ditzakegu:



Ingurumena zain dezagun!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina