Globalizatua




Apirilak 4

Gai honetako froga Aste Santu ondoren egingo dugunez, hemen jartzen dizuegu errepasorako materiala. Lehenengo loturan, atmosferari, aireari eta arnas-aparatuari buruzko informazioa aurkituko duzue. Bideoa aldiz, atmosferaren kutsaduraren ingurukoa da. Bideoko guztia oso interesgarria den arren, 7:27tik aurrera dagoen errepasatu beharko duzue: 




Martxoak 28

Gizakiok nola arnasten dugun ikasi dugu egun hauetan. Aurkezpenak egin ditugu, kartelak sortu ditugu... Errepasatzeko, hemen bi jolas:




Eta hemen gelako artistak egindako kartelak:

3B







Martxoak 26

Hasi dugu 5. gaia. Amazoniako deforestazioaren inguruko bideo bat ikusi dugu eta atmosfera zer den eta ze gasez osatuta dagoen ere ikasi dugu. Errepasorako materiala ondorengo loturetan aurkituko duzue:





URTE ASKOAN, TXAPELA KASKOAN!



Otsailak 28

Gaian zehar, zentzumenak lantzen aritu gara. Baina, pentsatu al dugu 5 zentzumenetako bat galduz gero, nola aldatuko litzatekeen gure bizitza? Aspacekoak etorri zaizkigu eta egoera honetan dauden pertsonek (Gorka, Jon, Ainhoa eta Nerea) beraien egunerokoa nolakoa den azaldu diguten. Hona hemen argazkiak:


Otsailak 13

Praktiketan dugun Tamarari esker, loaren inguruko ikerketa txiki bat egin dugu eta ondo lo egiteko hainbat aholku ikasi ditugu. Aholkuak gogoratzeko, kartelak ere egin ditugu. Lan bikaina egin dugu!












Urtarrilak 21

Hasi dugu gai berria! Hona hemen, garunarekin lotutako jolasa:


5 zentzumenak lantzkeo, ondorengo Genilly-a erabiliko dugu:


EGIPTO, NILO IBAIAREN OPARIA!


Urtarrilak 30

Hemen dituzue ikusgai, gurasoei egin genien Txanelako 2. gaiaren inguruko aurkezpenak. Arazo teknikoak direla eta 3Akoen aurkezpenari ezin izan diogu sarrera eta amaiera gehitu, baina ikasleen lana ondo ikusten da:


Aurkezpena 3A


Aurkezpena 3B




Urtarrilak 7

Ikasitako guztia errepasatzeko, hemen Kahoot! jolasa. Ondo pasa!



Azaroak 16

Aste honetan, Nilo ibaian gertatzen diren uholdeen inguruko testua lantzen aritu gara. Baita, egiptoarren eguneroko bizitzari buruzkoa ere. Hona hemen, gai haukin lotutako jolasak:


Azaroak 8

Lehenengo gaia amaituta, bigarrenari heltzeko irrikaz gaude! Eta gaia hastearekin batera, Egipto munduan kokatu dugu. Hona hemen google maps-eko lotura, Egipto non dagoen ikusi ahal izateko:


Egiptoko eraikuntza, herri, oasi... garrantzitsuenak non kokatuta dauden ikasteko, ondorengo jolasa proba dezakezue:



GURE TXOKO KUTTUNA


Urriak 22


Ostiral honetan egingo dugun froga lantzeko, hemen Educaplay programarekin sortutako galdetegia. Galdera hauez gain, Euskal Herriko mapa mutu bat ere izango dute ikasleek frogan (hau lantzeko irailaren 26ko lotura daukazue). Guztia oso ondo dakite, baina errepasatu nahi izanez gero, hemen lotura:




Aurreko ostiralean 1. gaiarekin lotutako irteera egin genuen Bergarako kaleetan zehar. Ibilbidean, aurkitzen genituen zerbitzu ezberdinen zerrenda egin genuen: arropa-dendak, kultura, kirola...

Ondorengo loturetan egin genuen ibilbidea eta ibilbidean zehar ateratako argazkiak ikusteko aukera duzue:




Urriak 9

Zergatik galderak egoki erantzuten ere ikasi dugu, baita sinonimo eta antonimoak zer diren ere. Hemen ariketa batzuk etxean errepasatzeko:






Urriak 1

Aurreko astean, data idazten ikasteko ariketa bat egin genuen gelan. Aste honetan berriz, ideia nagusiaren arabera hainbat kontzeptu sailkatzeko ariketa bat. Hona hemen, errepasorako ariketa batzuk:




Irailak 28

Gelan Euskal abezea landu dugu. Ondorengo loturan, abezeari buruzko abestia entzuteko aukera izango duzue. Baita hitzak alfabetikoki ordenatzeko jolasa ere (jolasa erdaraz izan arren, abezea berdin lantzen da):

Euskal abezea_kanta

Alfabetikoki antolatu_jolasa 1

Alfabetikoki antolatu_jolasa 2


Irailak 26

Euskal Herriko mapa ere landu dugu, bere probintzia eta hiriburuak ikasiz. Hemen beheko jolasean, mapa mutua osatzeko aukera izango duzue.

Letra haundiz idatzita daudenak PROBINTZIAK dira eta lauki urdinetan kokatu behar dira. Letra txikiz idatzita daudenak berriz HIRIBURUAK dira eta puntuaren ondoan kokatu behar dira.

ANIMO!

Euskal Herriko mapa mutua_jolasa

Euska Herriko hiriburu eta probintziak errepasatzeko Kahoot bat ere sortu dugu. Hona hemen lotura:

Euskal Herriko probintzia eta hiriburuak_Kahoot


Irailak 19

Txanelako lehenengo gai honekin lotuta, planoak lantzen ari gara. Beheko loturan, Bergarako plano eta mapak ikusteko aukera izango duzue:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina