Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:
Gaurko lanez gain, extra txiki bat bidaltzen dizuegu. Ostiralean, konektatzen garenean mahai jolas antzerako bat jolastuko dugu. Jolas horretan mimika, marraztu eta abar egin beharko duzue. Horretarako gaur koadernoan hauen bi adibide idatzi beharko dituzue:
- 2 animalia
- 2 abesti
- 2 film
- 2 lanbide
Gogoratu jolas hau ondo pasatzeko dela, eta denok parte hartzeko. Beraz, adibideak pentsatzen dituzuenean hartu kontutan guztiok ezagutu behar ditugula.
Jolasa ostiralean azalduko dizuegu.
MATEMATIKA:
Gaur Matematikako errepasoarekin amaituko dugu! Baina aurretik, atzoko lanak zuzendu...
Orain, pasa 188. orrialdera eta egin bertako ariketa guztiak. Horiek amaitutakoan, pasa 189. orrialdera eta egin 5. eta 6. buruketak.
Hori guztia amaitutakoan eta errepasatutakoan... Aurtengo ikasturteko Matematikarekin amaituko duzue!
(Hala ere, liburuko orrialde batzuk egin gabe geratu dira, eta txostena ere baduzue; beraz, udan Matematika errepasatu nahi baduzue badakizue materiala non duzuen!!)
TXANELA + EUSKARA:
Ur gutxiago gastatzeko gure konpromesuen inguruan hitz egingo dugu Hangouts-ean. Ea zenbat ideia ditugun guztion artean!
Gaiarekin eta aurtengoz Txanelarekin amaitzeko, Genialy-ra joan eta azken zenbakia lortzen saiatu. Ea zein den altxorra...!
Gaiarekin eta aurtengoz Txanelarekin amaitzeko, Genialy-ra joan eta azken zenbakia lortzen saiatu. Ea zein den altxorra...!
INGELESA:
Today is our last English lesson and we are going to sing and dance!!
Open your books on page 138-139 and look at the song. You will have to complete the song using the words you have on the left. As you see you don´t have to use all of them.
How are you going to complete the song? Follow these steps:

- Read the song and the words on the left.
- Listen to the song from the CD or in Eleanintz. Don't write anything at the first.
- Now, listen to the song the times you need in order to fill all the gaps.
- Correct the song with the "Story book", you have the song on page 18.
(Gaur Ingeleseko azken saioa izango da. Liburuko 138-139. orrialdeetan dagoen abestia osatuko dugu, ezkerrean dauden hitzak erabiliz. Pauso hauek jarraitu ariketa egiteko: 1. Irakurri abestia eta ezkerreko hitzak. 2. Entzun abestia behin, baina ez idatzi ezer ez. 3. Abestia behar beste aldiz entzun, hutsune denak bete arte. 4. "Story book"-eko 18. orrialdea zabaldu eta abestia zuzendu.)
When you have finished the activity, you can listen to all the songs you have learned this year. What's your favourite? Hummm... What a difficult question...!
Enjoy the songs and sing loud!
LASAIUNEA:
Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean Malen Erdabidek proposatutako abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.
CHESS:
Today you are going to have time to play chess in chess.com. Try to play against a friend from your class. (Gaur chess.com-en jolasteko denbora izango duzue. Saiatu gelako lagun baten aurka jolasten).

IRAKURKETA:
Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!
Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina