2019(e)ko otsailaren 27(a), asteazkena

AGENDA 21 IRTEERA

Aurtengo Agenda 21-ean lantzen ari garen gaia energia da. Honekin lotuta, Bergarako kaleetan erabiltzen den energia kopurua kalkulatu behar izan dugu. Horretarako, kalera atera gara eta bertan aurkitu ditugun ibilgailu motordunak (kotxeak...), kaleko argiak (farolak...), dendak, tabernak...

2019(e)ko otsailaren 20(a), asteazkena

TAMARAREN AGUR EGUNA

Gure gelan azken asteetan praktiketan aritu den Tamararen azken eguna izan zen ostiralean. Pena handia hartu genuen bere azken eguna zelako. Asko lagundu digu eta oso ondo egon gara berarekin.

Eskerrik asko Tamara eta nahi duzunean bisitan etorri, hemen izango gara zure zain!

Ondorengo loturan eguneko argazki eta bideoak ikusteko aukera daukazue:



2019(e)ko urtarrilaren 15(a), asteartea

EMOZIOAK LANTZEN

Gaur Goi Mailako Heziketa Zikloetako lau ikasle; Bea, Leire, Iraide eta Izar etorri dira gelara emozioak lantzera. 45 minutuko saio atsegin eta dibertigarria izan dugu beraiekin. Eskerrik asko eta hurrengo batean ere etorri gure gelara laukote!

2018(e)ko abenduaren 10(a), astelehena

2018(e)ko irailaren 6(a), osteguna

KURTSO HASIERA

Hasi dugu 2018-2019 ikasturtea. Egun hauetan elkar ezagutzeko dinamikak egiten gabiltza. Gaurkoan, Mariaren Lagundia Ikastolak Espainian dituen ikastetxe guztietan, momentu berean, aurtengo leloarekin "Nirekin, Zurekin, Elkarrekin" lotutako ekintza batzuk egin ditugu.

Hemen, amaieran atera ditugun argazkiak:

3A gela

3B gela