2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

EKAINAK 19, OSTIRALA

TUTORETZA:

Gaur egun berezia izango da; zeren eta...


OPORRAK HARTZEN DITUZUE!!


Horregatik, ostiralero bezala talde txikitan elkartuko gara; eta ondoren, atzo prestatzen hasi ginen jolasa jolastuko dugu. Gainera, bitartean, denok batera hamaiketakoa jango dugu. Horregatik, gaur aldaketak egin ditugu taldekako bileretan. Beraz, adi ea zuei zein ordu tokatzen zaizuen!

LH4A

Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://hangouts.google.com/
  1. taldea (Mikel, Ander, Irene C. eta Malen E.): 10:00
  2. taldea (Aitor, Andoni, Nora eta Iraia): 10:15
  3. taldea (Ane, Maialen eta Gorka): 10:30
  4. taldea (Maddi, Julen, Irene S. eta Eki): 10:45
  5. taldea (Enaitz, Malen G., Uxue eta Irati): 11:00
ADI! 11:30ean denok konektatuko gara berriz. Ordurako, izan gertu zuen hamaiketakoa eta jolasteko gogoa!
Hamaiketakoa nahi duzuena izan daiteke: fruta, fruitu lehorrak, bokadiloa, pastela, gailetak... Zuen esku!

LH 4B

Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://hangouts.google.com/
  1. taldea (Henar, Unai, Haizea eta Alejandro): 10:00
  2. taldea (Enara, Ainhoa, Gorka eta Oier): 10:15
  3. taldea (Aitor, Goiuri, Julen eta Ariane): 10:30
  4. taldea (Elene, Malen, Ander eta Noa): 10:45
  5. taldea (Aitana, Azhar, Paula eta Peru): 11:00
ADI! 11:30ean denok konektatuko gara berriz. Ordurako, izan gertu zuen hamaiketakoa eta jolasteko gogoa!
Hamaiketakoa nahi duzuena izan daiteke: fruta, fruitu lehorrak, bokadiloa, pastela, gailetak... Zuen esku!



2020(e)ko ekainaren 18(a), osteguna

EKAINAK 18, OSTEGUNA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:


Gaurko lanez gain, extra txiki bat bidaltzen dizuegu. Ostiralean, konektatzen garenean mahai jolas antzerako bat jolastuko dugu. Jolas horretan mimika, marraztu eta abar egin beharko duzue. Horretarako gaur koadernoan hauen bi adibide idatzi beharko dituzue: 

  • 2 animalia
  • 2 abesti 
  • 2 film
  • 2 lanbide

Gogoratu jolas hau ondo pasatzeko dela, eta denok parte hartzeko. Beraz, adibideak pentsatzen dituzuenean hartu kontutan guztiok ezagutu behar ditugula. 

Jolasa ostiralean azalduko dizuegu. 

MATEMATIKA: 

Gaur Matematikako errepasoarekin amaituko dugu! Baina aurretik, atzoko lanak zuzendu...

Orain, pasa 188. orrialdera eta egin bertako ariketa guztiak. Horiek amaitutakoan, pasa 189. orrialdera eta egin 5. eta 6. buruketak. 

Hori guztia amaitutakoan eta errepasatutakoan... Aurtengo ikasturteko Matematikarekin amaituko duzue!

(Hala ere, liburuko orrialde batzuk egin gabe geratu dira, eta txostena ere baduzue; beraz, udan Matematika errepasatu nahi baduzue badakizue materiala non duzuen!!)


TXANELA + EUSKARA:

Ur gutxiago gastatzeko gure konpromesuen inguruan hitz egingo dugu Hangouts-ean. Ea zenbat ideia ditugun guztion artean!

Gaiarekin eta aurtengoz Txanelarekin amaitzeko, Genialy-ra joan eta azken zenbakia lortzen saiatu. Ea zein den altxorra...!


INGELESA: 

Today is our last English lesson and we are going to sing and dance!!

Open your books on page 138-139 and look at the song. You will have to complete the song using the words you have on the left. As you see you don´t have to use all of them.

How are you going to complete the song? Follow these steps:
  1. Read the song and the words on the left.
  2. Listen to the song from the CD or in Eleanintz. Don't write anything at the first. 
  3. Now, listen to the song the times you need in order to fill all the gaps. 
  4. Correct the song with the "Story book", you have the song on page 18.
(Gaur Ingeleseko azken saioa izango da. Liburuko 138-139. orrialdeetan dagoen abestia osatuko dugu, ezkerrean dauden hitzak erabiliz. Pauso hauek jarraitu ariketa egiteko: 1. Irakurri abestia eta ezkerreko hitzak. 2. Entzun abestia behin, baina ez idatzi ezer ez. 3. Abestia behar beste aldiz entzun, hutsune denak bete arte. 4. "Story book"-eko 18. orrialdea zabaldu eta abestia zuzendu.)


When you have finished the activity, you can listen to all the songs you have learned this year. What's your favourite? Hummm... What a difficult question...!

Enjoy the songs and sing loud!


LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean Malen Erdabidek proposatutako abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

CHESS:

Today you are going to have time to play chess in chess.com. Try to play against a friend from your class. (Gaur chess.com-en jolasteko denbora izango duzue. Saiatu gelako lagun baten aurka jolasten).



IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!



2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

EKAINAK 17, ASTEAZKENA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

4B


MATEMATIKA: 

Betikolez, lanean hasi aurreik atzoko lanak zuzendu.

Aurreko egunetan bezala, gaur ere errepasoarekin jarraituko dugu. Beraz, zabaldu zuen liburuak 187. orrialdean. Bertako 1, 2, 3, 5, 6 eta 7. ariketak egin. Adi! 5. ariketa kalkulagailua erabili gabe egin, koadernoan; eta 4. ariketa EZ duzue egin behar.

Errepasatu guztia bukatzen duzuenean.

TXANELA + EUSKARA: 

Orain zuen txanda da!

Azken gai honetan, ura zein garrantzitsua den ikasi dugu, gizaki, animalia zein landareentzat. 

Gizakiok, ur geza soilik edan dezakegu. Arazoa ondorengoa da: lur planetaren %75 dago urez estalita, baina %6 solik da geza (beraz ur asko dago edan eta erabili ezin duguna).

Ondoren ageri diren uraren inguruko datuak irakurriko ditugu:

BA AL ZENEKIEN…
  • Munduan 7 mila milioi pertsona bizi gara, baina uraren %0,007 soilik da edangarria.
  • Munduan 780 milioi pertsonak ez daukatela ur edangarririk, eta gehiengoa herrialde txiroetan bizi dira.
  • Pertsona batek jan gabe hilabete oso bat biziraun dezake; baina ur gabe, nekez astebete baino gehiago.
  • Egarria igartzen dugunean, gure gorputzak deshidratazioaren aurrean erantzun bat eratzen duelako da. Momentu horretan, gorputzean dugun uraren %1a galdu dugula esaten digu garunak. Hala ere, ur asko edateak hiperhidratazioa ere eragin dezake.

ARIKETA

Hortaz, argi dago ura ez dela guztiz agortezina, guk erabiltzen duguna behintzat. Horregatik, etxekoekin biltzea proposatzen dizuegu, eta bertan ura gure egunerokotasunean nola murriztu dezakegun eztabaidatzea.

Ondorengo galdera hauek erabili ditzazkezue horretarako; hala ere, galdera hauek laguntza gisa eskaintzen dizkizuegu soilik:
  • Ura erabiltzen duzuen bakoitzean, ahalik eta gehien aurrezten saiatzen al zarete? 
  • Dutxatu edo bainatu egiten zarete? Aldea egongo da bata edo bestea egitean? Zenbatekoa? 
  • Etxean ura aurrezteko zein praktika on egiten dituzue? Eta txar edo hobetu daitezkeenak? 
  • ... 

Hauek dira, besteak beste, guk proposatzen dizkiezuegun praktika on batzuk. Klikatu bideoan eta ea zer hobetu dezakezuen zuen etxeetan! 

Idatzi koadernoan etxean hobetu ditzakezuela iruditzen zaizkizuen 4 gauza.




LASAIUNEA:

Gaur, betiko legez, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

GAZTELANIA: 

Hoy vamos a hacer un gran salto en el cuaderno de actividades y lo abriremos en la página 48 y 49. Haced los ejercicios de las dos páginas. 
  • En el ejercicio con el número 3 deberéis de completar el cuadro con 4 ejemplos en cada uno de los casos. 
  • En el cuarto completad el texto teniendo en cuenta las reglas de ortografía del ejercicio anterior. 
  • En el quinto ejercicio deberéis de colocar las tildes en las palabras subrayadas. 
  • En el último colocad las tildes que se os indican en cada enunciado. 
Repasadlo todo al terminar. 

Como hoy será la última clase de Lengua Castellana, deberéis de corregir los ejercicios hoy mismo, cuando vuestrXs madres y padres reciban las correcciones. 


GORPUTZ HEZKUNTZA:

Gaur, beroketa egiteko, lekuz aldatu gabe, trostan suabe hasi, eta aldiko lurra ikutu eta goraka saltoa! (6 aldiz)

Gero, batean eskuma eta bestean ezkerrerantz alboratuz “bolo” esaten duguna ere egin dezakezue beste 6 aldiz.

“Albora” ere besoak goruntz altxatuz etxean espazio edo leku aproposa izan ezkero.

4 pauso alde batera eta 4 pauso bestera.

Jarraian, 10 aldiz gora eta behera oin puntak ikutzera. Ondoren, lurrean etzanda hankak altxatu eta bizikletarena egin 10 jira-birako 3 segida.

Ondoren, “herri-kirolak” gogora ekarrita,zuek aukeratutako 2 jolas praktikatu ahal dituzue:
  • Lokotsak: jarri pasiloaan makiltxxo edo egurrezko margoak ilaran eta 3 pausotara bata bestearengandik aldenduta. Halako 2 ilara egin zeren eta etxekoekin jolasteko bait da.
  • Saku-lasterketa egin nahi izanez gero, sakuen ordez, oinak soka batez lotuta…
  • Sokatira; soka lodi bat eduki ezkero…
Bukaeran, eseri lurrean lasai, eta etxeko norbaitekin binaka paseka jarraitu ahal duzue 5 minutuz pelota bat bata besteari “arrasean” bidaltzen…ondo izan!


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen dituzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi zuen irakurketarekin!


2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

EKAINAK 16, ASTEARTEA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:


MATEMATIKA:

Gaur ere errepasoarekin jarraituko dugu, baina lehenengo atzoko lanak zuzendu.

Zuzenketak amaitutakoan, pasa 185. orrialdera eta egin 9, 10, 11, 12 eta 13. ariketak. Amaitzen dituzuenean, errepasatu.

Gaurkoz Matematikarekin amaitzeko egin 182. orrialdeko 8. buruketa koadernoan.

TXANELA + EUSKARA:

Atzo esan genuen, gizakiok, egunean, batazbeste 190 litro erabiltzen ditugula egunean. Baina liburuko datuen arabera, Euskal Herrian oraindik gehiago erabiltzen ditugu. Badakizue zenbat? Zabaldu liburua 31. orrialdean eta bertan aurkituko dugu erantzuna.

31. orrialdean gaudela, lehenengo triangelu berdean jartzen duena irakurriko dugu eta ondoan ageri den irudia aztertuko dugu (Euskal Herrian erabiltzen dugun ur kopurua eta Indiakoa alderatzen duena)

Orain, irakurri eta EGIN KOADERNOAN 31. orrialde amaieran agertzen den ariketa. Taldeka egiteko esaten duen arren, bakarka egin beharko dugu. 

Amaitzeko, uraren kutsaduraren inguruko bideo bat ikusiko dugu:


LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean Malen Erdabidek proposatutako abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

INGELESA: 

How did you like the new story? Did you expect that to happened? Would you like to meet a real pirate? 

Now, it's time to learn new vocabulary!

Today you will do the "Criss-cross" on page 132-133. Open your books on those pages and do it little by little. You will need the dictionary you have at the end of the "Story Book". 

Was it very difficult? Sure it wasn't!

(132-133. orrialdetako "Criss-cross"-a egingo duzue gaur. Horretarako, "Story Book" amaieran dagoen hiztegia erabili dezakezue. )

ARTS & CRAFTS:

Let's give another usage to our daily material.

Watch this presentation and try to do it!!


After watching the presentation, think about what you want to do. When you know it, find the object and creat it! Remember to send a picture to Mireia to this adress: miturrospe@mlagundia.org. 

Write this: Art with daily material - Number and name-surname.


(Ikusi aurkezpena lehenengo. Ondoren pentsatu zer nahi duzuen egin, bilatu objektua eta sortu. Gogoratu amaitutakoan Mireiari argazkia bidaltzen.)

IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

EKAINAK 15, ASTELEHENA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

4B

Gaur ere Mireia eta Nereakin azken Meet bat egingo duzue. Aurreko astelehenetan bezala, hau da ordutegia eta sartzeko beharko duzuen esteka:

4A: 11:15-11:30
4B: 11:30-11:45


MATEMATIKA:

Azkenengo astean gaudenez, aste honetako Matematikako saioak errepasoa egiteko baliatuko ditugu. Beraz, zoazte liburuko 184. orrialdera.

184. orrialdean 8 ariketa dituzue, egin guztiak 5.a kenduta. Hau da, egin 1, 2, 3, 4, 6, 7 eta 8. ariketak. Guztia liburuan egin behar duzue.

Amaitutakoan errepasatu.


EUSKARA + TXANELA:

Azken atal honetan aurrera jarraitzeko, ariketa bat egingo dugu. Egin koadernoan jarraian ageri den taularen antzerako bat eta idatzi:
  • Ura erabiliz egiten dituzun 4 lan.
  • Urik gabe egiten dituzun 4 lan.



Behin taula osatu dugunean, eguneroko bizitzan erabiltzen dugun ur kopuruaren inguruko informazioa irakurriko dugu. 

Ba al dakizue zenbat ur erabiltzen dugun, batazbeste, egunero pertsona bakoitzak? Irakurri beheko irudian agertzen den informazioa, harrituta geldituko zara!

Jarraian dagoen ziklograman, etxebizitza batean erabiltzen den ura, zertan erabiltzen dugun agertzen da (ehunekotan). Zertan erabiltzen dugu ur gehien?

Aurreko informazio bera, bideo bidez aurkituko dugu jarraian:


Etxeko uraren erabilera aztertu ondoren gaiarekin amaitzeko test bat egingo dugu, zenbat ikasi dugun jakiteko. Klikatu HEMEN eta ekin lanari!

LASAIUNEA:

Gaurko lasaiunerako sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean prest egongo zarete lanean jarraitzeko.

GAZTELANIA:

Hoy vamos a aprender unos juegos nuevos de agua, ¿preparadXs para mojarnos?

Abrid el libro en la página 22. Leed los 5 juegos que se os explican en la parte de abajo. Una vez hayáis leído los cinco textos, en el cuaderno, clasificad los juegos en estos grupos: "Juegos en el agua", "Juegos con el agua" y "Otros juegos".

Después pasad a la página 23. En los cuadros naranjas tenéis seis títulos o nombres posibles para los juegos. En el cuaderno, escribid el número de cada uno y al lado el nombre que habéis decidido. 

¿Qué os han parecido los juegos? ¿Conocíais alguno de ellos? ¡A ver si tenemos suerte este verano y podemos probarlos en familia o con lXs amigXs!

ERLIJIOA:

Gaur, azken eguna denez, etxekoei edo lagun bati, eskutitz, olerki edo bertso bat idatzi ahal diozue, baita marrazki batez apaindu ere.

Eta honekin batera oporraldi on bat opa dizuet. Ondo ibili oporretan!


GORPUTZ HEZKUNTZA:

Gaur,Eguzkiaren agurra-ren errepasoa egiten has zaitezkete…ea noraino gogoratzen duzueen!

Ondoren, “zirkuito” antzeko bat antolatu ahal duzue 4 ariketa jarraian egiteko; hau da, lehenengo,hartu tapiza edo koltxoneta, bertan etzan eta punta batetik bestera jira-biraka zeharkatu koltxonetatik irten gabe; ondoren, zutitu eta etxeko horma bat ikutzera joan; gero lurrean dagoen soka baten gainetik pasau punta batetik bestera eta azkenik , koltxonetara bueltatu eta itzulipurdia (txiribuelta) aurreruntz egin ahal duzue laguntzaz , burua ondo sartzen eta poliki …Gero, berriro hastera! 4-6 aldiz egin dezakezue zirkuito hau.

Poliki egin eta zuen guraso edo zaintzailearen laguntzaz edo begiadapean egiten baduzue hobe.

Bukatzerakoan, eserita edo etzanda, posura eroso bat hartu eta erlaxtu pixkat ezagunak dituzun yoga posturak egiten; esatebaterako:kandela. Katua, sugea, tximeleta…


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

2020(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

EKAINAK 12, OSTIRALA

MUSIKA: 

Hemen duzue gaurko Musika saiorako esteka:


BERTSOLARITZA:

Mirarik kontatu zigun moduan, ikasturte amaiera bertsolariren bat etorr behar zen guri bertso saio bat eskaintzera. Gauden egoera honetan ez da posible izan gelan egitea, baina lasai! Mirarik eta bere lankideek onlineko bertso saio bat prestatzen ibili dira Bertsozale Elkartetik.  

Hemengo loturan ikusi ahalko duzue saioa: 


Saioa ikusi ondoren, emailez erantzun galdera honi Larraitzi eta Amaiari: Zeintzuk dira gai-jartzaileak bertsolariei jartzen dizkien gaiak? Esan gutxienez (gai gehiago entzuten badituzue, idatzi baita), lehenengoa zein den.

Zuen erantzuna bidaltzerakoan hau idatzi: Bertso saioa - Zuen zenbakia eta izan-abizenak. 

TUTORETZA:

Gaur ere elkartuko gara. Errepasatu astean egindako lanak eta pentsatu ea zalantzarik duzuen eta guri zerbait zehatza galdetu nahi diguzuen.

Gainontzeko denboran aprobetxatu astean zehar atzeratutako lanak egiteko.

LH4A

Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://hangouts.google.com/
  1. taldea (Mikel, Ander, Irene C. eta Malen E.): 10:00
  2. taldea (Aitor, Andoni, Nora eta Iraia): 10:30
  3. taldea (Ane, Maialen eta Gorka): 11:00
  4. taldea (Maddi, Julen, Irene S. eta Eki): 11:30
  5. taldea (Enaitz, Malen G., Uxue eta Irati): 12:00

LH 4B

Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://hangouts.google.com/
  1. taldea (Henar, Unai, Haizea eta Alejandro): 10:00
  2. taldea (Enara, Ainhoa, Gorka eta Oier): 10:30
  3. taldea (Aitor, Goiuri, Julen eta Ariane): 11:00
  4. taldea (Elene, Malen, Ander eta Noa): 11:30
  5. taldea (Aitana, Azhar, Paula eta Peru): 12:00
ADI! Gaur 12:30etan guztiok elkartuko gara, bertso-kate osrik nola geratuko den ikusteko. Beraz, ahal duzuenak behintzat, konektatu. 

Astebururako lanak:

Asteburu honetan zehar, zuen bertso-kateko zatia entsaiatu eta grabatu beharko duzue. Grabaketa egiteko alderdi hauek izan kontutan: 
  1. Grabaketa hasten duzuenean hau egin behar duzue: Tokatutako lehen puntua (bi lerro) abestu. Ondoren, kataiko hurrengo pertsonari puntua bota horrelako zerbait esanda: "orain, nik Larraitzi (zerrendako hurrengoaren izena) puntua botako diot". Amaitzeko, bigarren puntua abestu. 
  2. Bertsoa abesterakoan zaindu zuen entonazioa, ahozkera, doinua ondo jarraitzea... Grabatu ondoren ikusi bideoa, ea ondo ulertzen eta ikusten den.
  3. Etxetik kanpo, espazio desberdinetan grabatu. Bergaran leku oso politak daude: jauregiak, parkeak, mendi tontorrak... Zuen esku non grabatu!
  4. Nahi izanez gero, arropa bereziren bat jantzi dezakezue. Adibidez, bertsoan abestuko duzuen animaliarekin edo tokiarekin zerikusia duen arropa edo objeturen bat jantzi dezakezue.
  5. Horizontalean grabatu behar duzue. Ikusi iruidiak nola grabatu behar den ondo ulertzeko: 

2020(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

EKAINAK 11, OSTEGUNA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:


Gaur, garrantzitsua da bideodeian sartzea; gaur ere, asteartean bezala, aldaketa txiki batzuk egin ditugulako. Bideodeia pixka bat luzatuko da berriz, bertsolaritza egiten ibiliko garelako.

TXANELA + EUSKARA:

Atzo egin genuen aurkezpenekin, 4. atala ere amaitu dugu. Beraz, Genially-ra joan eta 4. zenbakia eskuratzeko aukera duzue. ANIMO!

5. atala ere hasiko dugu gaur, "Uraren erabilera" hain zuzen ere.

Argi dago, gizakiok, animaliek eta landareek behar-beharrezkoa dugula ura bizi ahal izateko. Ondorengo loturan dagoen informazioa irakurriko dugu hori hobeto ulertzeko. Ondorengo linkean zabaltzen zaizuen blogean beheruntz joan eta irakurri "Ura Gizakietan", "Ura animalietan" eta "Ura landareetan" atalak. Gaiaren laburpena ikustea ere oso interesgarria da:


Aurrekoa irakurri ondoren, atal bakoitzean harriagarriena iruditu zaizuen datu bat koadernoan idatzi.

Ura gizakietan: esaldi edo datu interesgarri bat.
Ura animalietan: esaldi edo datu interesgarri bat.
Ura landareetan: esaldi edo datu interesgarri bat.

GAZTELANIA: 

Hoy trabajaremos con el libro de Lengua Castellana y el cuaderno de actividades; por lo tanto, coged los dos. 

Abrid el libro de Lengua Castellana en la página 10, donde encontraréis el Documento 3. Leed y releed el texto. Después, abrid el cuaderno de actividades en la página 29 y haced los tres ejercicios que encontraréis en ella. 

Al terminar, podéis hacer los ejercicios de la página 28. Como veréis, son canciones y poemas para jugar. Seguro que alguno os suena... ¡Y a mochXs de vuestrXs padres y madres seguro que también!

¡A ver si conseguís descifrar los poemas y las canciones!


LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean Malen Erdabidek proposatutako abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.


CHESS:

Today you are going to have time to play chess in chess.com. Try to play against a friend from your class. (Gaur chess.com-en jolasteko denbora izango duzue. Saiatu gelako lagun baten aurka jolasten).


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!