2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

MARTXOAK 13

GAURKO ETXERAKO LANAK

Irakasleak bilduta gaude momentu honetan. Egunean zehar informazio gehiago emango dizuegu. 
Momentuz... 

- Matematika:

Bi zifretako zatiketak egiten jarraituko dugu. Gaur hori egingo dugu Matematikako koadernoan.
Hasteko beroketa bezala: Amaren telefono zenbakia zati 6 egin; eta aitaren telefono zenbakia zati 7 egin. 
Hori amaitutakoan, egin zatiketa hauek: 

123:10=                349:23=              567:12=              879:15=           

Ondoren zuzentzeko badakizue zer egin: Biderkatu zatitzailea zatidurarekin; eta ondoren, batu hondarra. Zatikizunaren zenbaki berdina irtetzen bazaizue, ondo dago! Bestela, errepasatu eta ea non duzuen akatsa. 

- Eskulanak:

Ondorengo bideoan klikatu eta 6:37 - 7:31 bitartera dagoen eskulana egin. Ikusten duzuen bezala, bi orrirekin nahikoa duzue. Koloretako orriak ez badituzue berdin dio, koloreztatu zuria eta listo!

- Lasaiunea:

Gaurko egunean ere lasaiunea egingo dugu jarraian dagoen bideoarekin. Horretarako, prestatu ariketa ondo egiteko: sartu zuen logelan, argiak itzali eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudete orain bideoak ematen dizkizun azalpenak jarraitzeko.


- Irakurketa:

Lasaiunea amaitzen duzuenean irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

Lan hauek egin eta gainontzeko denbora disfrutatu! Gogoan izan prebenitzeko gomendioak.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina