2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

MARTXOAK 16, ASTELEHENA

MATEMATIKA:

  • 4A: 100. orrialdean egindakoa errepasatu eta ondoren, 122. orrialdeko 5. eta 6. buruketak egin. Buruketak amaitutakoan saiatu mota horretako beste bi buruketa sortzen. Amaitzeko, hartu 4. buruketa eta buruketak egiten duen bezala, kalkulatu eguneko zenbat ordu pasatzen duzuen ikastolan, lo eta telebista ikusten. Adierazi hori guztia orduetan eta zatikien bitartez.
  • 4B: 100. orrialdean urazen (letxugen) inguruko 4 buruketa dituzue. Ondo irakurri eta egin eskatzen zaizuena. Amaitutakoan, 122. orrialdeko 5. eta 6. buruketak egin. Azkenik, hartu 4. buruketa eta buruketak egiten duen bezala, kalkulatu eguneko zenbat ordu pasatzen duzuen ikastolan, lo eta telebista ikusten. Adierazi hori guztia orduetan eta zatikien bitartez.


TXANELA + EUSKARA:

Txanelako liburuko 4. eta 5. orrialdeko komikia irakurri.
Komikia ondo ulertu ondoren, 10. orrialdeko mapa arretaz begiratu. Mapa aurrean duzuela, hausnartu galdera hauen inguruan: Non dago Euskal Herria? Eta Arabia? Arabia herrialde bat dela esango al zenuten? Zergatik?
Jarraian, 11. orrialdeko Arabiar Penintsularen inguruko testua irakurri eta ondo ulertu (maparen inguruan dauden hiru testu laburrak).

LASAIUNEA:

Gaurko lasaiunerako sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean prest egongo zarete lanean jarraitzeko.



GAZTELANIA:

Observad los documentos que encontraréis en las páginas 8, 9, 10 y 11. ¿Sabéis que tipo de textos son el Documento 2, 3, 4 y 5?
Para ello leed los 4 y escribid en el cuaderno el tipo de texto que es cada uno.
Al terminar esa tarea, id a la página 12 y responded a las preguntas de los dos primeros ejercicios en el CUADERNO. Es decir: Ejercicio 1 “Lee el texto completo del Documento 4 y responded las tres preguntas”; y el ejercicio 2 “Aixa sucia y el sultán es un versión de un cuento clásico muy popular. ¿Cuál es?”

ERLIJIOA:

Gaur galdera hauei erantzungo diegu KOADERNOAN, “txostenak” alde batera utzirik:
  • Zein da Pazkoa Eguneko definizioa? Informazioa bilatu.
  • Zein garaitan ospatzen da?
  •  Zein egunetan ospatzen da?
  • Aurten, zein da Pazkoa Eguneko data? Egutegi baten begiratu ahal duzue.


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina