2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

MARTXOAK 27, OSTIRALA

MUSIKA:

Gaur Aitzolek saio polit-plit bat prestatu dizue. Hasteko lasaiunerako prestatuko gara; eta horretarako abesti hau entzungo dugu:

Jarraian, egin klik hurrengo estekan eta beraren azalpenak arretaz entzun eta ikusi.

Orain, liburuan jarraituko dugu. Zabaldu 22. orrialdea eta gorputz erritmoa egin. Ondoren, 23. orrialdeko isiluneak ezagutu, eta txirulaz abestia jo eta abestu. Ondoren, erritmogramak txaloka interpretatu.
Bukatzeko, "1001 gau" abestia ikasi eta dantzatu.

TXANELA + EUSKARA:

Lehenik, zuzendu 15. eta 16. orrialdeak. Ikusi duzuen bezala, 16. orrialdeko azken ariketan erantzunak desberdinak izan daitezke.
Zuzenketak amaitutakoan, salto txiki bat emango dugu lan-koadernoan eta 19. orrialdera pasatuko gara. Bertan, pertsonai baten deskribapena egiteko eskatzen dizuete.
Deskribapena egiten hasi aurretik, ondo irakurri bertan idatzita dagoena, argibide horiek deskribapena ondo egiten lagunduko dizuete eta.

LASAIUNEA:

Ostirala denez gaur bisualizazioa egitea tokatzen zaigu. Gazteleraz dago eta 9 minutu inguru irauten du, beraz, lasai hartu eta disfrutatu zuen gorputzaz!


GAZTELANIA:

Comenzaremos por corregir el ejercicio del cuaderno de actividades de la página 9. Como veis, se os indica sobre qué debéis escribir en cada apartado. Si la respuesta a la pregunta es SÍ, está bien; en cambio, si la respuesta es NO, deberéis de corregirlo porque no estará bien.
Una vez hechas las correcciones, coged el libro de Lengua Castellana y abridlo en la página 14 y 15. Leed el texto dos veces y después responded las preguntas que encontraréis en el siguiente enlace. Para contestar las preguntas necesitaréis tiempo y tener el texto de la página 14 y 15 delante.
Entrad en el cuestionario de vuestro aula (4A o 4B).



TUTORETZA:

Gela bakoitzeko eko-ordezkariak orain dela denbora apur bat aurten Bergaran, Eskola Agenda 21arekin lotuta landu beharreko materiala ekarri zigun.
Gelan ez genuen tarterik hartu hau lantzeko, baina udaletxera gure proposamen eta konpromisoak bidali behar direnez, etxean landu beharko duzue gaia.
Gogorarazten dizuet, aurtengo gaia "NEKAZAL KULTURA" dela.


Gaian sartzeko, udaletxetik bertatik bidali ziguten aurkezpeneko atal batzuk irakurriko dituzue. Irakurri bakarrik ez, bertan agertzen diren galderak erantzungo dituzu (ahoz, idatzi gabe).









Aurkezpena irakurri eta bertan agertzen diren galderen erantzunak pentsatu ondoren (ez dituzue aurkezpeneko galderak idatziz erantzun behar), udaletxean aurkeztuko ditugun proposamenak eta gutako bakoitzak, gaiaren inguruan hartuko ditugun konpromiso pertsonalak idatziko ditugu. 

Jakin badakigu, Bergarako hainbat baserritarrek beraiek ekoiztutako produktuak saltzen dituztela merkatuetan, denda txikietan... baina ez da batere erraza, kanpotik ekarritako produktu asko daudelako dendetan. 
  1. Zer egin dezake udaletxeak Bergarako baserritarrak duten egoera hobetzeko? Beraien produktuak errazago saltzeko, baserriak mantentzeko...
  2. Eta zer egin dezakezu zuk baserritarren egoera hobetzeko?

Azken bi galdera hauek koadernoan kopiatu eta erantzun egingo dituzue. Amaitutakoan, argazkia bidali e-mailez.


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen dituzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Asteburuan ere, irakurri egunero 20 minutuz gutxienez.


ASTEBURUKO ETXERAKO LANAK:

Aste bukaera honetarako ez dizuegu lan gehiago bidaliko, atzeratuta dituzuen lanak egiteko denbora utziko dizuegu. Gaurko zuzenketekin batera, gurasoei, guk jaso ez ditugun zuen lanak zeintzuk diren esango diegu (gertatu daiteke bidali izana, baina guk, horrenbeste e-mailen artean ez ditugu irakurri) eta hauek bidaltzeko aukera izango duzue aste bukaeran. 
Disfrutatu aste bukaeraz, etxe barruan pasa behar dugun arren. Zaindu eta ANIMOOOO!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina