2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

MARTXOAK 25, ASTEAZKENA

MATEMATIKA:

Emailean zuen gurasoek jasotako dokumentuarekin zuzendu boligrafoz 108-109. orrialdeak.
Zuzenketak amaitutakoan, egin 110 eta 111. orrialdeak engingo ditugu.
110. orrialdean bolumena neurtzeko erabiltzen den tresna bat erakuste digute: graduatutako ontzia. Bertan ikusten dugun bezala, neurtzen ditugun kantitateak normalean cl-tan neurtzen ditu.
Behatu ondo 110. orrialdeko graduatutako ontziak, bakoitzak neurri bateko kantitatea du barruan. Idatzi litrotan bakoitzak duen kantitatea.
Amaitzerakoan, pasa 111. orrialdera eta egin bertako ariketak. Lagungarria egingo zaizue aurretik "Gogoan izan" koadroa begiratzea aurretik ikasitakoa bergogoratzeko.
Guztia egin ondoren, errepasatu guzti-guztia.

TXANELA + EUSKARA:

Gaurko euskarako ordua atzoko testua zuzentzen hasiko dugu. Horretarako hartu zuen gurasoek emailean jasotako testua eta konparatu zuek lan koadernoan duzuenarekin. Egin zuzenketak lan-koadernoan. Oso desberdinak al dira zuek idatzitakoak eta zuzendutakoa? Akats asko badituzue errepasatu berriz 13. orrialdeko galderak eta ikusi zergatik aukeratu duzuen ideia bat edo bestea.
Zuzenketa horiek egin ondoren, bidali lan-koadernoko testuaren argazkia zuzenketa eta guzti.
Amaitzeko, guztiok koadernoan kopiatuko dugu lan-koadernoko testua txukun-txukun. Kopiatzen amaitutakoan, aurreko testuekin egin genuen bezala, azpimarragailu batekin testua inguratuko dugu.

LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.


GAZTELANIA:

Comenzaremos por corregir el ejercicio de la página 8 del cuaderno de actividades. Es posible que nosotras hayamos utilizado otras palabras; pero si las ideas principales coinciden el ejercicio estará bien.
Una vez corregidos los ejercicios, cogeremos el libro de Lengua Castellana y leeremos los dos textos de la página 13 que están dentro de los cuadrados blancos. Como veis tratan sobre el el cuento de "Ceniciento". Sí, habéis leído bien: Ceniciento.
Cuando terminéis de leer los dos cuadros coged el cuaderno de actividades y abridlo en la página 9. Haced el ejercicio teniendo en cuenta cómo completasteis los cuadros de la página anterior. Recordad que debéis escribir vuestras hipótesis, es decir, lo que creéis que sucederá. 
Al terminar, mandadnos una foto del ejercicio completado. Por ello, es importante que lo hagáis con buena letra y limpio.

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Oraingo honetan “Eguzkiari agurra” izeneko gorputz-mugimendua ikasiko duzue. Bideoa luzea da, zuek 6-8 minutuz egiten baduzue nahikoa izango da.

Ondoren, pilota edo sakutxoren bat hartu eta jaurtiketak eta harrerak landu etxeko norbaitekin paseka jolastuz. Ariketa hau egin ahal duzue 3 modutan: eserita, belauniko eta zutik.

IRAKURKETA:

Gaur, beti bezala, guztia amaituta duzuenean, hartu liburua eta jarraitu irakutzen 15-20 minutuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina