2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

MARTXOAK 31, ASTEARTEA

MATEMATIKA:

Atzoko lanak zuzentzen hasiko gara gaur, 112. eta 113. orrialdeak hain zuzen ere.
Zuzenketak egin ondoren, 116. orrialdera joango zarete. Hemen agertzen den informazioa irakurri aurretik, ondorengo irudia begiratu eta ulertzen saiatu:




Orain, 116. orrialdean zein 117. orrialdean agertzen diren azalpen gutiak irakurri eta eskatutakoa egingo duzue.
Amaitzean, bidali bi orrialdeen argazki bat. Gaia edo asunto hau idatzi beharko duzue: "Matematika 116-117 - zuen izen-abizenak".

TXANELA + EUSKARA: 

Atzoko lan-koadernoko lanak zuzenduko ditugu lehenik.
Zuzenketak amaitu ondoren, zabaldu lan-koadernoa 23. eta 24. orrialdeetan. Gaur adjetiboen esanahia nola indartu dezakegun ikasiko dugu.
Horretarako, lehenik 23. orrialdeko ariketa horretan, aukeratu ematen dizuen esaldiaren baliokidea.
24. orrialdean adjetibo bat errepikatzen dugunean bere esanahia nola indartzen den ikasiko dugu. Gainera, bertan azaltzen dizuen bezala, bigarren hitzak -a hizkia du itsatsita. Era berean, bi hitzen artean gidoitxoa (-) jartzen dugu. Sortu ematen dizkizuen hitzekin esaldi bat. Bukaerako bi esaldietan, zuek asmatu bi hitz eta ondoren idatzi esaldiak.
Amaitutakoan errepasatu guztia.

LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean. 


INGELESA:

Today we are going to work with the song “Roll up! Roll up!”. First, read the song on page 78 and try to find the mistakes. Then, play the song and change the words that are not correct in the song (on page 78). There are 12 mistakes, so listen to the song as many times as you need until you find all of them.
(Abestia landuko dugu, irakurri 78. orrialdean idatzita dagoen abestia. CDan abestia entzun eta gaizki dauden hitzak zuzendu. 12 zuzenketa egin behar dituzue).
This is an example: All the fun of the classroom circus.
To finish with, practice the time for the activity you are going to do on Thursday.

ARTS & CRAFTS:

Hey guys. As you are working the topic of "One thousand and one night" you will make an Arabic palace. Remember that I told you to collect paper rolls, the more you have, the bigger the palace will be. You will have all Easter Holidays to finish it, but please don’t forget to send me a picture!
Have fun and enjoy making it!
(Jauregi arabiarra egingo duzue. Horretarako, komuneko paperaren tutuak biltzeko eskatu nizuen. Jakin Aste Santuetako opor guztiak dituzue egiteko, baina ez ahaztu amaitzean argazkia bidaltzen.)

This is the picture of the palace:



And this is the example of what you can do:



IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina