2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

APIRILAK 1, ASTEAZKENA

MATEMATIKA:

Atzoko lanak zuzenduko ditugu ezer baino lehen. Gogoratu zuzenketak zuek egin behar dituzuela (eta ez gurasoek, beraiek nahikoa dute dagoeneko), eta boligrafoz.
Zuzenketak eginda dituzuenean, pasa 118-119. orrialdeetara. Gaur simetriekin arituko gara lanean. Bertan esaten duen bezala, ispilua erabili dezakezue, baina zalantzak dituzuenean soilik.
Lehenengo ariketan, simetrikoak diren edo ez adieratzi behar duzue, bai edo ez idatzita.
Ondoren, 119. orrialdean bertan dauden formen irudi simetrikoa marraztu behar duzue.
Kontuz ariketa honetan! Kontutan izan behar duzue erdiko marratik zein distantziatara dagoen forma, eta hura errespetatu beharko duzue. Horregatik, posible da marrazki bat beste batera gehiegi hurbiltzea edo koadrodun eremutik irtetzea.
"+ plus!" ariketa ere egin.
Amaitutakoan errepasatu guztia.

TXANELA + EUSKARA:

Hasi atzoko lanak zuzentzen.
Gogoratzen duzuen bezala, orain arte adjetibo pila bat ikasi ditugu eta beraien esanahia indartzen ikasi dugu. Pixkanaka, bagoaz deskribapen aberats bat egiteko errekurtsoak ikasten.
Gaur, konparaketak egingo ditugu. Horretarako pasa 25. orrialdera. Bertan proposatzen dizuen ariketan, Anartzen deskribapena aberastu behar duzue konparazioak egiteko. Deskribapena berridatzi behar duzue, baina horretarako irakurri deskribapena eta ondoren erantzun bi galdera horiek.
Jarrraian, idatzi deskribapena konparaketak eginez.
Amaitzeko, pasa 26. orrialdera eta markatu deskribatzen zaituzten adjetiboak X batekin.

LASAIUNEA:

Gaur, betiko legez, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

GAZTELANIA:

Primero corregiremos los trabajos del lunes. Mirad bien qué palabras llevan tilde, cuáles se escriben con b, también aparece alguna v...
Una vez corregidos los trabajos, abrid el cuaderno de actividades en las páginas 12 y 13.
En las dos primeras actividades de la página 12 deberéis añadir más personajes y más adjetivos a la lista que os dan. En la siguiente actividad, debéis escribir cuatro frases utilizando las palabras que tenéis en el cuadro. Utilizad diferentes palabras en las cuatro frases, no repitáis ninguna ninguna de ellas.
En la página 13 debéis unir las partes de las frases de la izquierda con las partes de la derecha.
Después, ordenar las palabras y completar las oraciones. Al terminar leed esas frases, os serán muy útiles para dar vuestra opinión.
Repasadlo todo al terminar.

GORPUTZ HEZKUNTZA:


- Lehenengo zutik gorputz atalak mugitu eta ondoren luzaketa batzuk egin.

- Lurrean eserita hanka –puntak ikutu .Ondoren ukondoak lurrean apoiauta bizikletarena egin.

Etzanda erlaxatu pixkat eta… aupa!

Gaur saskibaloiko oinarrizko arauei buruzko informazioa bilatu eta idazketatxo bat egin topatu duzuenarekin. Animo!

Zalantzarik izanez gero Gorputz Hezkuntzako irakasleari, Nerea Urrutiari, idatzi: 


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina