2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

APIRILAK 2, OSTEGUNA

MATEMATIKA:

Gaur Matematikako gaiarekin amaituko dugu, zeinen ondo ezta? Baina hasteko, lehenik, atzoko lanak zuzenduko ditugu.
Zuzenketak amaitutakoan, zabaldu 123. orrialdea. "+Plus" ariketak egingo ditugu koadernoan.
Lehenego ariketan 10 adibide idatzi gutxienez.
Bigarren ariketa egiteko, nahi izanez gero marrazkiak egin laguntzeko.
Amaitzeko, aukeratu bostetik hamarrerako buruketako bat (122-123. orrialdeetan) eta asmatu horrelako bat. Asmatu ondoren, koadernoan buruketa ebatzi; hau da, buruketa egin.
Buruketa sortueta ebatzi ondoren, bidali guri argazki bat emailez. Emailaren gaian hau idatzi beharko duzue: "Matematika Asmatutako buruketa - zuen izen-abizenak".

TXANELA + EUSKARA:

Lehenik eta behin, atzoko ariketak zuzenduko ditugu.
Gaur, deskribapenekin amaituko dugu. Horretarako hartu lan-koadernoa eta zabaldu 26. orrialdean. Irakurri arretaz kontrol-zerrenda ezer idazten hasi aurretik. Bertan, deskribapen bikain  eta aberats bat idazteko kontutan izan behar dituzuen alderdiak azaltzen dira.
Horiek ondo ulertutakoan, pasa hurrengo orrialdera eta idatzi 19. orrialdean idatzi zenuten pertsonai berdinaren deskribapena. Deskribapen hura idatzi zenutenetik asko ikasi duzue eta ziur gaude oso desberdinak izango direla.
Beraz, berridatzi pertsonai berdinaren deskribapena orain arte ikasitako guztiarekin. 
Amaitutakoan bidali emailez 19. eta 27. orrialdeetako bi deskribapenen argazkiak. Emailaren gaia edo asunto hau idatzi beharko duzue oraingoan: "Eukara Deskribapenak - zuen izen-abizenak"

LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

INGELESA:

First of all we are going to correct the song. Let's see how many mistakes you  have spotted.
After correcting the mistakes, listen to the song twice and try to learn it.
Now, go to page number 79 and do the activities. As you see in some of them you have to draw the clock hands and in other you have to write down the time. If you have any problem you can go to page 42.
When you finish the activity, listen to and dance both of the songs we have learned ("Roll up! Roll up!" and "Singing in the show").
(79. orrialdeko ariketa egin, marraztu orratzak edo idatzi ordua. Laguntza behar baduzue, joan 42. orrialdera. Amaitutakoan abestu orain arte ikasi ditugun bi kantak "Roll up! Roll up!" eta "Singing in the show".)

XAKEA:

We are going to continue learning about the checkmate. Today, you are going to learn the fastest possible checkmate that takes ONLY TWO MOVES. Like last week, in the following link you have the chance to see a video about it and then practice. To practice, click on “Start Challenges” (Lehenengo bideoa ikusi eta ondoren, praktikatzeko, eskumakaldean larajaz dagoen botoia klikatu).


Now, do the following exercises. You are white. Can you checkmate your opponent in one move? If the answer is yes, which is the movement? Write the date, yes or no and the notations on your notebook. (Zurien txanda da. Xake-mate egiteko aukerarik ba al duzu mugimendu batean? Baiezkoa bada, zein da mugimendu hori? Idatzi zuen koadernoan data, bai edo ez eta “notations”a beharrezkoa bada)


If you want to continue improving in chess, you can find different lessons in the following link (gehiago ikasi nahi izanez gero, hemen aukera):

IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina