2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

APIRILAK 22, ASTEAZKENA

MATEMATIKA: 

Lehenik eta behin, atzoko lanak zuzenduko ditugu. Zuzenketak amaitutakoan 130-131. orrialdeetan agertzen diren ariketak egingo ditugu (guztiak, baita +plus!-a ere). Gaurkoan, zenbaki-sistema landuko dugu.

130. orrialdean egin beharreko ariketan, borobil berde eta hori barruan dauden zenbakiak, hasierako zenbakitik, amaierarako zenbakira, zenbat pauso eman behar diren adierazten du. Hemen, lehenengo ariketaren adibidea jarriko dizuegu:

Lehenengo ariketan, borobilean, 2 zenbakia agertzen da. Honek, bi pauso eman behar direla adierazi nahi du, hau da, hasierako zenbakitik (3.615) amaierako zenbakira (7.315) iristeko, bi pauso eman behar direla. 

3.615 - ME ----- 6.315 (Hau 1. pausua izango litzateke, milako zifra ehunekoarekin aldatzea)
6.315 + 1.000 = 7.315 (Hau 2. pausua izango litzateke, gehiketa)

131. orrialdeko +plus!-ean, kontuan izan, "zein da idatzi daitekeen zenbatkirik handiena" esaten duenean, kontuan izan, behean ageri den eragiketa kenketa bat dela, eta ahalik eta emaitzarik handieran lortu behar duzuela. 

TXANELA + EUSKARA: 

Gogoratzen duzue atzo esandakoa? Atzo, munduko bi erlijioren inguruan irakurri genuen: islama eta kristautasuna. Gaur, taula amaituko dugu. Horretarako, pasa Globalizatua atalera eta segi judaismoari, budismoari eta hinduismoari buruz irakurtzen.
Hala ere, aurretik atzo egindakoa zuzenduko dugu. Begiratu bi hauen zuzenketak, agian hurrengo hirurak egiten lagunduko dizue. Ondoren, hurrengo hiru testuak irakurri eta taula bete, guztia osatu arte.
Amaitutakoan errepasatu: lehenengo erantzunak eta ondoren ortografia.
Bihar zuzenduko dugu beste guztia.

LASAIUNEA: 

Gaur, betiko legez, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

GAZTELANIA: 

Hoy seguiremos trabajando en el cuaderno de actividades. Para ello, abridlo en las páginas 16 y 17.
En la página 16 debéis ordenar y seleccionar las palabras del cuadro de arriba en las siguientes noticias. No es fácil, por lo tanto deberéis hacer más de un intento para que todas las palabras os encajen y que las tres noticias tengan sentido.
Al terminar, pasad a la siguiente página y completad los dos ejercicios utilizando las palabras que os dan en cada uno.
Repasad todo al terminar.

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Gaur, martxa honekin hasi ahal duzue mugitzen: BIDEOA
Gero, abdominalak binaka etxeko norbaitekin egin ahal duzue jinasioan egiten duzuen bezala:
Lehenengo, zuek etzanda belaunak flexionauta eta zuen bikotekidea belauniko zuen aurrean belaunetatik hobatzen. 6 aldiz suabe…ahal duzuena.
Gero… aldaketa!
Bakoitzak 3 aldiz, bale?...animo!
Azkenik, erlaxatu etzanda 60 segundu barrutik zenbatuz.

IRAKURKETA: 

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina