2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

APIRILAK 21, ASTEARTEA

Ezertan hasi aurretik OHAR bat: Oporretan abisatu genizuen gure ordutegian aldaketaren bat egingo genuela. Hemen duzue beraz, aste honetan dagoeneko martxan jarri dugun ordutegi berria.


MATEMATIKA:

Betiko bezala, saioa atzoko lanak zuzentzen hasiko gara.
Guztia zuzendu ondoren, pasa hurrengo orrialdeetara. 128-129.
128. orrialdean 13 pieza ikusiko dituzue, kolore eta forma desberdinetakoak. Horiek guztiak beheko hutsuneetan marraztu beharko dituzue, kontutan izanda ezartzen zaizkuzuen baldintzak. Adibidez, lehenego irudian, ezkerrean jarri behar duzuen pieza derrigorrez urdina izan behar da; eta eskuinekoa aldiz, gorria. Bete pixkanaka hutsune guztiak baldintza guztiak errespetatuz.
Adi! Hutsune batean ezin izango duzue piezarik jarri; beraz, goiko piezetako bat soberan dago.
Hurrengo orrialdean, 128. orrialdeko piezak kontutan izanda egin behar duzue.
Ez ahaztu beheko plusa!

TXANELA + EUSKARA:

Gaurko egunean eta bihar erlijio desberdinen inguruan arituko gara. Horretarako, testu desberdinak irakurri beharko dituzue. Testu horiek blog-eko Globalizatua atalean aurkituko dituzue.
Ariketa egiteko, ondorengo taula hau kopiatu zuen koadernoetan:


Taula kopiatu ondoren, irakurri arretaz islamaren eta kristautasunaren inguruko testuak (gainontzeko hiru testuak bihar landuko ditugu). Gogoratu irakurgaiak Globalizatua atalean daudela. Testuak irakurri ondoren, bete taula dagokion informazioarekin.
Amaitutakoan, errepasatu guztia. Bihar bukatuko dugu taula betetzen.

LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean Malen Erdabidek proposatutako abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

INGELESA:

Ariketa hau froga bat da, atzoko e-mailean zuen gurasoek jaso zituzten instrukzioak jarraituz egin beharko duzue. Beraz, bakarrik baldin bazaudete, ariketa hau ezin duzue egin.
 
During this two weeks you have been practicing the vocabulary of "Where is the magician?" book. Today is the day to show what you have learnt.
You have to open your books on page 80 and try to fill the gaps in the blog. When you have finished, check the answers and when you think you have finished the actividy, click "Finish!".
When you click here, you have to options:
   1. Check my answers.
   2. Email my answers to my teacher.
You are going to do the second one, you are going to send to us the answers. When you click there, you are going to see the following screen.
Fill the gaps and press "Send".
(Praktikatzen aritu zareten hiztegiarekin lotutako ariketa egingo duzue gaur. 80. orrialdean dauden irudiak eta definizioak kontuan izanda, blogean jarri dizuegun "criss-cross"a bete behar duzue. Amaitzen duzuenean, errepasatu eta ondo dagoela uste duzuenean "Finish!" klikatu. Ondoren, bigarren aukeran klikatu behar duzue "Email my answers to my teacher" eta bertan datuak bete eta zuen irakasleari bidali, goiko irudian agertzen den moduan)






ARTS & CRAFTS:

Hi guys!
As you continue working about Arabia and its culture, I thought that it might interest you this craft: the Arabic lamps.
Material:
   - Stencil (txantiloia) if you can´t print it, you can trace it from the screen or copy it (ezin bada inprimatu, kopiatu pantailatik)
   - Colored pencils
   - Glue
   - Scissors
Steps:
   1. Paint all the stencil with any color.
   2. Cut it.
   3. Paste a handle (eskutik zintzilikatzeko paper tira luzetxoa).

IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina