2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

APIRILAK 20, ASTELEHENA

Kaixo berriz kuadrilla! Zer moduz pasa dituzue oporrak? Guk Egipton primeran...!
Ziur gaude energiak indarberrituta dituzuela eta azken txanpa honetarako prest zaudetela.

MATEMATIKA: 

Aste Santuko oporrak hasi aurretik, 4. gaia amaitu genuen eta horregatik, azterketa egingo dugu. Azterketa ostiralean bidaliko dizuegu eta astelehen eguerdirako eginda eta guri bidalita egon beharko da. Aztekertaren informazio gehiago aste honetanzehar izango duzue, baita zuen gurasoek ere.
Oporretan Matific erabili duzue errepasatzeko, segi erabilitzen nahi izanez gero; eta aste honetan liburua ere erabili praktikatzen jarraitzeko. Zer eta nola errepasatu behar duzuen blog-eko Matematika atalalean duzue idatzita. Aste honetan zehar, errepasatu zuen kabuz.
Bitartean, aste honetan poliki-poliki gai berriarekin hasiko gara. Beraz, zabaldu liburua 126-127. orrialdeetan.
Hasteko, begiratu arretaz 126. orrialdeko grafikoak. Ondoren, pasa 127. orrialdera. Bete bertan dagoen taula eta erantzun galderei.
Amaitzeko, egin 127. orrialde bukaerako grafikoa neska eta mutilen emaitzak batuz.
Errepasatu guztia amaitzean.

TXANELA + EUSKARA:

Aspaldiko partez, Txanelako liburua hartuko dugu gaur, 18. orrialdea hain zuzen ere. Irakurri arretaz 18. orrialdeko islamaren eta beste erlijio batzuen inguruko testua. Testua behin baino gehiagotan irakurri behar duzue.
Bertan idatzitakoa ondo ulertu ondoren, egin klik hurrengo estekan (bakoitzak dagokion gelan) eta erantzun testuaren inguruko galderak.
Galdetegia bidali aurretik, errepasatu zure erantzunak.
Galderak asteazkenerako erantzunda egon behar dira.

LASAIUNEA:

Gaurko lasaiunerako sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean prest egongo zarete lanean jarraitzeko.
 

GAZTELANIA:

Para empezar abriremos el libro de Lengua Castellana en la página 18. En ella, se nos plantean una serie de preguntas sobre la información que nos puede mostrar un texto y también una ilustración o fotografía. No tenéis que escribir la respuesta de las preguntas, responderlas oralmente.
Cuando hayáis terminado la página 18 coged el cuaderno de actividades y abridlo en la página 14 y 15.
En la página 14 tenéis dos textos, cada uno con una ilustración. Leed los textos y observad las ilustraciones y a continuación haced el ejercicio de abajo.
En la página 15 debéis seleccionar la frase que mejor representa cada foto.
Cuando terminéis respasadlo todo.

ERLIJIOA: 

Gaur, txosteneko 8.orrialdea irakurri eta gaiari errepasoa egiteko 2 atal daude:
Lehenengo testua irakurri eta pixkat pentsatu ondoren titulu bat jarri iezaiozue egunkarietan tituluak agertzen diren antzera. Hortarako testuaren ideia naagusiak atera beharko dituzue……ea, saiatu …animo!
Gero, “Zer ikasi dut” atalean, 1,2,eta 3 ariketak egin orrian bertan, zeren eta lekua badago erantzuteko. Ondo izan!

GORPUTZ HEZKUNTZA: 

Mugitzen hasteko, dantza egin...! BIDEOA
“Zabaldu-itxi…” faula osoa 4 aldiz gelan egiten dugun bezala.
Ahal izanez gero, baloi bat edo pelota bat hartu eta toki egoki baten “botea” landu eskuma eta ezkerrakin.
Zigi-zagan botea lantzeko, lurrean, konoen ordez, etxean topatutako objektu batzuk ilaran eta batetik bestera 4-5 pausotara jarri eta zirkuito bat montatu ahal duzue… Animo!

Oharra: Joan ateratzen etxean dituzuen sokak, uztaiak, pilota, gLoboak, edota muñeko bigunak…eta txoko edo kaxa jakin baten sartu, hórrela saio batetan ez badaukazue proposatzen den materiala, beste bat hartu eta landu ahal duzue sokasaltoa, paseak...

IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina