2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

APIRILAK 3, OSTIRALA

MUSIKA:

Saioaren aurkezpen bideoa: https://www.loom.com/share/484bd69a2df74103b51d0fcd87123977
Lasaiunea: https://www.youtube.com/watch?v=5yRgiXh2fP4&feature=youtu.be
26.or:
Orriaren behe aldean agertzen diren jarraibideak eginez ikasi abestia ahoz eta txirulaz.
27.or
Haizezko istrumentuak bi familiatan banatzen dira. Haize egurrezkoak eta haize metalezkoak. Eta banaketa hau egiteko istrumentuaren enbokadura edo bokilaren materiala hartzen da kontuan.
Bideoan entzungo duzu entzunaldia eta bete hutsuneak agertzen diren istrumentuen izena idatziz eta entzunaldian entzuten den ordenaren zenbakia jarriz. (Entzunaldian agertzen diren istrumentuen izenak hauek dira: Txirula, tronpeta, tuba, oboea eta saxofoia.
1001 gau abestia ikasi eta dantzatu.
Lotura honetan 5.minututik aurrera abestia dago.
https://www.loom.com/share/4bbab961c2124eae9fb8536ce2568874
Eskerrik asko eta laister arte.


TUTORETZA:

Gaurtik hasita, eta atzoko zirkularrean azaldu bezala, ostiraletako antolaketa aldatu dugu. Hemendik aurrera, ostiraletan, Musika eta Tutoretza saioa izango dugu.
Musikan, Aitzolek bidalitako lanak egiten jarraituko duzue. Tutoretza elkar ikusteko, lanen inguruan hitz egiteko, nola sentitzen garen azaltzeko... erabiliko dugu.
Talde kooperatibo bakoitzak ordu zehatz bat izango. Behin taldekakoak amaituta, azken orduan, guztiok batera konektatuko gara.
Tutorearekin hitz egiten ez zaudeten bitartean, atzeratuta dituzuen lanak egiteko aprobetxatu dezakezue.

LH4A
Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://meet.google.com/ght-npyg-hzg
  1. taldea (Mikel, Ander, Irene C. eta Malen E.): 10:00
  2. taldea (Aitor, Andoni, Nora eta Iraia): 10:30
  3. taldea (Ane, Maialen eta Gorka): 11:00
  4. taldea (Maddi, Julen, Irene S. eta Eki): 11:30
  5. taldea (Enaitz, Malen G., Uxue eta Irati): 12:00
Bukatzeko, gela guztia sartu ahalko da 12:30etan elkar agurtzeko.

LH 4B
Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://meet.google.com/kpo-jjda-qvs
  1. taldea (Henar, Unai, Haizea eta Alejandro): 10:00
  2. taldea (Enara, Ainhoa, Gorka eta Oier): 10:30
  3. taldea (Aitor, Goiuri, Julen eta Ariane): 11:00
  4. taldea (Elene, Malen, Ander eta Noa): 11:30
  5. taldea (Aitana, Azhar, Paula eta Peru): 12:00
Bukatzeko, gela guztia sartu ahalko da 12:30etan elkar agurtzeko.


Eta horrela bukatuko dugu gaurko eguna! Dakizuen bezala, gaur oporrak hartzen ditugu eta bi astetan zehar atseden hartzeko denbora izango duzue.
Gogoratu bihar Erramu Zapatua dela eta txorimalo lehiaketa oraindik martxan dagoela. Gure proposamena: biharko etxean txorimalo bat egitea eta etxean taloak egitea.
Hemen taloa egiteko errezeta:

Osagaiak:

  • Arto-irina (350 g)
  • Ur beroa (250 ml)
  • Gatza
  • Txistorra, hirugiharra... Zuek nahi duzuena.

Pausoak:

  1. Irina ontzi batean jarri behar dugu eta gatz pixkat bota.
  2. Bitartean, ontzi batean ura berotuko dugu eta apurka-apurka gehitu. Ongi-ongi nahasi irina, ur beroa eta gatza, masa egin arte.
  3. Eskuetan ibili masa trinko eta homogeneo bat lortu arte, eskuetan itsasten ez den arte.
  4. Egindako masa trapu baten gainean egoten utziko dugu ordu erdiz, gutxi gorabehera.
  5. Ondoren, masa eskuen artean hartu eta landu, bolatxo bat eginez.
  6. Mahai gainean ongi hedatuko dugu, norberak nahi duen forma emanez.
  7. Azkenik, plantxa berotu eta opila bi aldetatik erreko dugu. Taloa doblatu eta barnean nahi duguna sartu.
Bideo hau baliagarria izango zaizue pausoak jarraitzeko. Begiratu badaezpada.

TALOA, NOLA EGIN?


Oporretan zehar etxeko lantxo batzuk izango dituzue; beraz, adi blog-era, hemen argitaratuko ditugu eta.

ONDO-ONDO PASA OPORRAK!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina