2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

APIRILAK 29, ASTEAZKENA

Egunero, 10:00etan, lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

MATEMATIKA:

Hasteko, atzoko hiru buruketak zuzenduko ditu.
Zuzenketak amaitutakoan, pasa 134-135. orrialdeetara. Ikusten duzuen bezala zenbaki hamartarrekin batuketak eta kenketak egiten ikasiko dugu gaur. Gogoratu zenbaki hamartarrak koma duten zenbakiak direla.
134. orrialdeko ariketa egiten hasi aurretik, liburuan zuzenketa batzuk egin behar ditugu.

Hiru ardatz ikusiko dituzuen, bakoitza zenbaki pila batekin. Baina hiru ardatzek akats bat dute: beheko irudian ikusten duzuen bezala, borobil gorria dagoen lekuan zenbaki bat salto egin dute.

Horregatik, hutsune horretan jarri 1,1 zenbakia. Argazki honetan ageri den bezala:

Egin zuzenketa hori hiru ardatzetan.

Ondoren, pasa 135. orrialdera. Oraingoan zenbaki hamartar handiagoekin batuketak eta kenketak egiten ikasiko dugu. Horretarako, koadro urdinaren barruko azalpena irakurriko eta ulertuko dugu.
Komadun zenbakiekin batuketak eta kenketak egiteko bi arau izango ditugu kontutan:

a) Zenbakiak ondo lerrokatu: komak bata bestearen azpian kokatu. Begiratu argazkia:


b) Koma gabeko zenbaki bati, koma jarri eta nahi beste zero jarri ditzakegu.

Adibidez, 8 zenbakia eta 8,000000 zenbakia berdinak dira. Hori kenketetan oso baliagarria izan daiteke. Kenketetan, kentzaileak (beheko zenbakiak) kenkizunak (goiko zenbakiak) baino zifra gehiago baditu koma ostean, nahi ditugun zero guztiak jarri ditzakegu, argazkian bezala:



Hori guztia kontutan izanda, egin 135. orrialdeko 4 ariketak.

TXANELA + EUSKARA:

Musulmanen konkistaren inguruko laburpenarekin jarraituko duzue. Gaur, hirugarren atala kopiatu beharko duzue. Horretarako Globalizatua atalera joango zarete eta 3. puntuaren amaieran, koadro barruko testua bilatu. Hori koadernoan kopiatu. 

Behin kopiatzen amaitu ondoren, 4. atala irakurriko duzue (4. Musulamanak Iberiar Penintsulan). Testua irakurtzen amaitzen duzuenean, jarraian dagoen eta 4. atalari dagokion Kahoot-a egingo duzue.

LASAIUNEA:

Gaur, betiko legez, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

GAZTELANIA:

Comenzaremos corrigiendo los ejercicios de las páginas 18 y 19.
Hoy seguiremos trabajando con el cuaderno de actividades. Para ello, abridlo en las páginas 20-21.
En la página 20 debéis reescribir los dos textos que se os muestran. En los dos faltan 3 puntos y TODAS las mayúsculas. El ejercicio de abajo, el del dictado, no lo vamos a hacer.
En la página 21 tenéis que ordenar las palabras y completar las oraciones de la A a la F. Cuando hayáis acabado, nombrad a los tres personajes teniendo en cuenta la información que obtendréis completando las oraciones.
Repasad al terminar y enviad la foto. Para ello escribid "Lengua Castellana pág. 20 y 21 - Número, nombre y apellidos" en el asunto del email.

GORPUTZ HEZKUNTZA: 

Gaur, gelan egiten dugun bezala gorputz atalak mugitu eta luzaketak egin: enborra, besoak, hankak…alde batera eta bestera luzatuz.
Gero, abesti martxoso honekin hasiko gara mugitzen…eutsi goiari!

Ondoren, erlaxatu pixkat arnasa hartzen eta berriro luzaketa batzuk egiten.
Bukatzeko, saiatu “mimo” egin bitartez etxekoek asmatu beharko dituzten eguneroko ekintza batzuk antzezten: esatebaterako… esnatu, jaiki, garbitu, gosaldu, jantzi…ea nola adierazten dituzuen halako ekintza batzuk!
Ondo izan!


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina