2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

APIRILAK 30, OSTEGUNA

MUSIKA:

Hemen duzue gaurko eguneko aurkezpenaren bideoa:

Eta hemen "Mila gau eta bat gehiago" abestia:

TUTORITZA: 

Bihar, ostirala, jai denez ostiraleko saioak gaurko egunera pasa ditugu.
Begiratu zuen taldeari zein ordutan tokatzen zaion eta prest egon ordu horretarako. Era berean, pentsatu ea zalantzarik duzuen eta guri zerbait zehatza galdetu nahi diguzuen.
Gainontzeko denboran astean zehar atzeratutako lanak egiteko aprobetxatu.

LH4A

Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://meet.google.com/ght-npyg-hzg
  1. taldea (Mikel, Ander, Irene C. eta Malen E.): 10:00
  2. taldea (Aitor, Andoni, Nora eta Iraia): 10:30
  3. taldea (Ane, Maialen eta Gorka): 11:00
  4. taldea (Maddi, Julen, Irene S. eta Eki): 11:30
  5. taldea (Enaitz, Malen G., Uxue eta Irati): 12:00
Bukatzeko, gela guztia sartu ahalko da 12:30etan elkar agurtzeko.

LH 4B

Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://meet.google.com/kpo-jjda-qvs
Begiratu ondo, gaur azkenengo bi taldeek ordutegian aldaketa txiki bat dute eta. 
  1. taldea (Henar, Unai, Haizea eta Alejandro): 10:00
  2. taldea (Enara, Ainhoa, Gorka eta Oier): 10:30
  3. taldea (Aitor, Goiuri, Julen eta Ariane): 11:00
  4. taldea (Elene, Malen, Ander eta Noa): 11:30-11:55
  5. taldea (Aitana, Azhar, Paula eta Peru): 11:55-12:15
Beste egunetan, bukatzean, gela guztia sartzen gara 12:30ean; gaur, hori bera egin dezakezue baina ni ez naiz egongo (bilera bat daukat eta).

ASTEBUKAERARAKO LANAK: 

Aste bukaera luzea izango duzuenez, hiru egunetako asteburu honetan (eta gaur nahi baduzue ere), lan hauek egin:

- TXANELA:
1. Kahoot guztiak egin, orain arteko dena errepasatzeko.
2. "4. Musulmanak Iberiar Penintsulan" azpigaiko laburpena koadernoan kopiatu. Laburpena gogoratu 4. puntuaren amaieran koadro baten barruan dagoela.

- MATEMATIKA: 152. orrialdeko 1. eta 2. buruketak koadernoan egin. 

- KOLDO ELEIZALDE: Meet-eko tutoretzan esan dizuegun bezala, hiru egunetako asteburu honetan lehiaketan parte hartzera animatzen zaituztegu. Ipuinak berridatzi edo berriak asmatu, komikiak sortu, ipuinak kontatzen edo magia trikimailuak egiten bideoak grabatu... 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina