2020(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

MAIATZAK 4, ASTELEHENA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

MATEMATIKA:


Hasteko, aste bukaerako 2 buruketak zuzenduko ditugu.

Ondoren, liburuko 136. orrialdera joango gara eta bertan agertzen diren 5 ariketak eta plusa egingo ditugu. Etxeorratzekin (rascacioelos) lotutako ariketak dira.

Hemen, adibide bezala, lehenengoa egingo dugu. Ondorengo pausuak jarraitu beharko dituzue ariketa guztietan:

1. Probleman datuak azpimarratuko ditugu:
- Solairu batetik bestera 35 maila daude.
- 12 solairu igotzen ditugu.

2. Behar den eragiketa egingo dugu:
35 x 12 = 420

3. Erantzuna idatziko dugu:
420 maila igotzen ditugu 12 solairu igotzean.


136. orrialdea amaitu eta errepasatu ondoren, 152. orrialdeko 3. eta 4. problemak egingo dituzue.

EUSKARA + TXANELA:

Musulmanen konkistaren inguruko laburpenarekin jarraituko duzue. Gaur, laugarren atala kopiatu beharko duzue. Horretarako Globalizatua atalera joango zarete eta 4. puntuaren amaierako koadroa kopiatu.

Behin kopiatzen amaitu ondoren, 5. eta azken atala irakurriko duzue (5. Musulamanak Euskal Herrian). Testua irakurtzen amaitzen duzuenean, jarraian dagoen Kahoot-a egin. Hori egin ondoren, egin gainontzeko Kahoot-ak.

LASAIUNEA:

Gaurko lasaiunerako sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean prest egongo zarete lanean jarraitzeko.

GAZTELANIA:

Hoy dejaremos de lado el cuaderno de actividades y volveremos a trabajar en el libro. Para ello abridlo en la página 20. Como dice el título, hoy haremos un taller de dibujo.

Coged un folio (a poder ser blanco) y seguid las instrucciones del libro para hacer distintos dibujos.

Entre la clase de hoy y la del miércoles, vamos a realizar diferentes dibujos. Hoy haremos las ilustraciones que nos proponen en la página 20. Tenéis que intentar hacer lo mejor posible siguiendo las instrucciones y mirando a los dibujos que aparecen en esta página.

Guardad el folio para la clase del miércoles, ya que seguiremos con los dibujos de la página 21.

Tened en cuenta que el miércoles nos tendréis que enviar la foto de las ilustraciones que hayas realizado.

¡A DISFRUTAR DIBUJANDO!

ERLIJIOA:

Gaur txosteneko 10.orrialdea irakurri eta gero kopiatu koadernoan zuek aukeratutako 2 lerroko zati bat. Ondoren, parábolari buruz marrazkia egin irakuketan agertzen diren irudiekin: hazia-perla-altxorra; edo hazia.zuhaitza…


GORPUTZ HEZKUNTZA:

Goazen gaur saio hontako lehenengo 6 minutuak egitera, saio osoa luzea da eta.

Gero, ondoko bideo honetatik aukeratu 3 edo 4 ariketa eta etxeko norbaiten laguntzaz zirkuito bat egin.,.. animo!

Bukatzeko, arnasa hartu eta gorputza solte utzi beheruntz.

IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina