2020(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

MAIATZAK 8, OSTIRALA

MUSIKA: 

Beti bezala, hemen dituzue Aitzolen aurkezpena eta abestia: 

BERTSOLARITZA:

Aspaldian ez dugu bertsolaritzako saiorik izan, baina, hemendik aurrera, ostiralero, saio bat izango dugu. Mirarik emailez bidaltzen dizkigun ariketak, hemen jarriko ditugu eta bertsolaritza lantzen eta berarekin disfrutatzen jarraitzeko aukera izango dugu.

Aste honetarako, ikusi-makusi eta pistoleroa proposatzen dizkigu Mirarik. 

- Ikusi makusi: animali pila bat azaltzen diren irudi bat izango dugu eta aldiro kopla bat abestuko digute. Kopla bukatu ahal izateko animalia zein den asmatu beharko dugu eta beheko hutsuneetan idatzi. Ariketa amaitzean, zuzentzeko aukera izango dugu.


- Pistoleroa: errimatzeko azkartasuna lantzeko jolasa da. Hitz bat azalduko zaigu eta hitz horrekin errimatzen duena aukeratu beharko dugu.


TUTORETZA:

Oporren aurretik esan genizuen bezala, ostiraletan Meet bitartez elkartuko gara talde txikitan. Begiratu zuen taldeari zein ordutan tokatzen zaion eta prest egon ordu horretarako. Era berean, pentsatu ea zalantzarik duzuen eta guri zerbait zehatza galdetu nahi diguzuen.
Gainontzeko denboran astean zehar atzeratutako lanak egiteko eta Matematika errepasatzeko aprobetxatu.

LH4A

Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://meet.google.com/ght-npyg-hzg
  1. taldea (Mikel, Ander, Irene C. eta Malen E.): 10:00
  2. taldea (Aitor, Andoni, Nora eta Iraia): 10:30
  3. taldea (Ane, Maialen eta Gorka): 11:00
  4. taldea (Maddi, Julen, Irene S. eta Eki): 11:30
  5. taldea (Enaitz, Malen G., Uxue eta Irati): 12:00
Amaieran, 12:30etan ez gara elkartuko gaurtik aurrera, egunero elkartzen baikara.

LH 4B

Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://meet.google.com/kpo-jjda-qvs. Ikusiko duzue gaur ez dagoela aldaketarik, beti bezala egingo dugu; betiko ordutegiarekin.
  1. taldea (Henar, Unai, Haizea eta Alejandro): 10:00
  2. taldea (Enara, Ainhoa, Gorka eta Oier): 10:30
  3. taldea (Aitor, Goiuri, Julen eta Ariane): 11:00
  4. taldea (Elene, Malen, Ander eta Noa): 11:30
  5. taldea (Aitana, Azhar, Paula eta Peru): 12:00


Amaieran, 12:30etan ez gara elkartuko gaurtik aurrera, egunero elkartzen baikara. 

Astebururako lanak:

- TXANELA: Bakarkako lana egin beharko duzue. Gaurtik astelehenera arteko tartea izango duzue honetarako. Gogoan izan, bakarkako lana denez, bakarrik eta liburu gabe erantzun behar dituzuela galderak.

4Akoak:


4Bkoak:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina