2020(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

MAIATZAK 20, ASTEAZKENA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

4B

MATEMATIKA: 

Gaur errepasoarekin jarraituko dugu. Gaur beste bi ariketa desberdin egingo ditugu.

1. Argazkian ikusten duzuen bezala, aireportuko hegazkinen irteera ordutegia dugu. Goizeko 09:15ak dira eta munduko 11 hiriburu desberdinetara joateko hegazkinen irteera orduak ikus ditzakegu beraien aldamenean.
Kalkulatu zenbat ordu eta zenbat minutu itxoin beharko duten bidaiariek 11 hiriburu horietara joateko goizeko 9:15ak badira.




2. Hurrengo argazkietan eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun objektuak ageri dira, baina ondo behatuz gero solido geometriko desberdinak identifikatuko dituzue. Begiratu ondo, ea bakoitzean zein solido geometriko azaltzen den. Liburuko 150. orrialdean dituzue solido geometrikoak: piramidea, prisma, konoa, zilindroa eta esfera):
(Ariketa hau koadernoan egiteko, jarri irudi bakoitzari zenbaki bat)




TXANELA + EUSKARA: 

Atzo munduko uraren zein kopuru den gazia, zein geza, zein erabilgarria... ikasi zenuten, harrigarria ezta? Beraz, esan genezake, ura bizitzaren iturri izateaz gain, zaindu beharreko altxorra ere badela!

Gaur esaera zaharrekin arituko gara jolasean? Badakizue zer diren esaera zaharrak edo atsotitzak? Ezagutzen al duzue baten bat euskaraz? Eta gaztelaniaz edo ingelesez? Ziur etxekoek baietz!

Zabaldu lan-koadernoa 40. orrialdean. Bertan ura aipatzen duten 9 atsotitz dituzue. Irakurri eta saiatu beraien esanahia asmatzen. Aukeratu horietako bi eta bigarren ariketan idatzi beraien esanahia.

Hori egin ondoren, esteka hau zabaldu, egin klik "Ireki jarduera"-n eta egin bertako ariketa. Ikusten duzuen bezala, esaera zahar batzuk urarekin zerikusia dute, beste batzuk ez. Irakurri esaerak eta ondoren lotu bakoitza emotikonoekin. Ea ariketa gustokoa duzuen!


Ariketa hori amaitutakoan, saiatu zuek hori bera egiten, lan-koadernoko esaera zaharrekin edo zuek dakizuen beste batzuekin. Bidali emailez Larraitzi eta Amaiari. Gaia hau jarri: Atsotitzak - zerrendako zenbakia eta izen-abizenak.

Ondoren zuen lagunekin partekatuko ditugu, ea besteek zuena asmatzen duten!


ADI!!! Urez betetako edalontzi, botila, lata... bat sartu izozkailuan, biharko ariketa bat egiteko beharrezkoa izango dugu eta. Zer egingo ote dugu.....


LASAIUNEA:

Gaur, betiko legez, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

GAZTELANIA: 

Hoy vamos a hacer fichas online para repasar los diminutivos que trabajamos la semana pasada y aprender los aumentativos. Vamos a utilizar la plataforma liveworksheets, que ya conocéis, por lo que tendréis que enviar las fichas al terminar (aarrayago@mlagundia.org o lberraondo@mlagundia.org):

  1. Diminutivos y aumentativos I
  2. Diminutivos y aumentativos II
  3. Diminutivos y aumentativos III


Las siguientes fichas son opcionales, por si queréis seguir trabajando con los diminutivos y aumentativos. Pero estas NO SE LOS TENEMOS QUE ENVIAR A NADIE, SÓLO CORREGIRLAS:

Utilizaremos la primera opción, la de "Comprobar mis respuestas".

  1. Diminutivos y aumentativos IV
  2. Diminutivos y aumentativos V
  3. Diminutivos

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Gaur,puntería jolas zirkuitoa antolatu ahal duzue hainbat objektuekin:

1.Txokoa: yogurt pote bat eta aluminio-paperezko pelotatxo bat.

2.Txokoa: Boloak edo plastikozko ur-botilak eta pelota bat arrasean bidaltzeko.

3.Txokoa: Pelota bat eta diana bezala kartoi zati baten erdialdean zirkulu koloretsu bat marraztu, margotu eta paretan apoiatuta jarri ahal duzue.

Txoko bakoitzean 5-6 minutu aritu ondoren errotatzen joan.

Ondoren , 3-4 lagun elkartzen bazarete “belak”izeneko jolasean jarraitu ahal duzue hitzak eta baloi bidalketak egiten.

Jolas hau egiteko jokalari kopuru aldetik egon daitezkeen egoera ezberdinak kontutan izanda, zuek jolas-moldaerak egin ditzakezue.


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina