2020(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala

MAIATZAK 29, OSTIRALA

AGENDA 21: 

Ekintza berezi batekin hasiko dugu aste honetan ostirala. Datorren ostiralean, Ingurumenaren Mundu eguna da eta honekin lotuta, Agenda 21etik ariketa bat proposatzen digute. 

Ondoren agertzen diren galderen inguruan apur bat pentsatu ondoren, bideo edo audio bat, marrazki bat, kartel bat, gutun bat... bidaltzea eskatzen dizuegu. GAUR BERTAN bidali beharko diguzue egindako lana emailez ondorengo izenburuarekin: "2020ko ekainaren 5a: eta orain, zer? - zenbakia izen abizenak"


Zein onura ekarri dizkio konfinamenduak ingurumenari?



Ze kutsadura mota murriztu da? Zergatik?



Zein motatako zaborra sortzen ari gara orain?



Zer gertatzen da sortzen dugun zaborrarekin?



MUSIKA: 

Hemen duzue gaurko Musika saiorako esteka:


Bestetik, oraindik ez badiozue bidali Aitzoli berak eskatutakoa, aprobetxatu gaurko eguna hori gertatu, grabatu eta bidali berari amujika@mlagundia.org helbidera.


BERTSOLARITZA:

MAITE DITUGUNEI 

Sorpresa ederra emango diogu estimatzen dugun horri kopla txiki bat eskainita. Zer esango ote du jasotzean?

Adibide moduan Maddalen Arzallus Antiak eta Miren Amuriza Plazak beraien amei eskainitako sorta ikus dezakezue hemen klikatuz. Ea gustatzen zaizuen: 

1. Lehenik, hauta dezagun nori eskaini. Aukera asko ditugu! gurasoak, neba-arrebak, aitona- amonak, osaba-izebak, lehengusu-lehengusinak, lagunak, bizilagunak... 

2. Kopla bat egin dezakegu. Lagungarri bazaigu, fitxa hau (sakatu) erabili genezake. 

3. Fitxan bukaera desberdin ugari ikusiko dituzu. Hautatu gehien gustatzen zaizuna. (Aurrez pentsatu duzun pertsona horrekin gogoratu). 

4. Doinua ere beharko du gure koplak ezta? Aukeratu bertsolaritzako ikasturtean zehar ikasi dugun doinuetatik gogokoen duzuna eta abestu zure bukaera doinu horrekin aproposa den ikusteko. Sartzen al da neurrian? 

Erantzuna BAI bada segi 5. pausura. Erantzuna ezezkoa bada lasai, beste doinu bat hartu. Doinurik bururatzen ez bazaizu hemen sakatu eta aukeratu egokia den doinuren bat. 

5. Gure bukaerarekin batera 3 oin (errimatzen duten hitz) izango ditugu. Kopla bat egin behar dugunez 3 oin horietatik bat aukeratu eta kopla osatuko dugu aukeratu dugun doinua erabilita. Adibidez: 



6. Nola helaraziko diogu kopla bere jabeari? Aukera baduzu aurrez-aurre abestu diezaiokegu. Grabatu eta mugikorretik bidaliko diogu bestela? Edo marrazki polit batekin, idatziz bidaltzea nahiago? Postontzian ere utzia diezaiokegu edo... izan originalak eta ea sopresa txiki bat hartzen duen! 

Nahi beste kopla egin ditzakezu fitxa erabilita edo gabe. Nik zuzentzea nahiko bazenu bidali mesedez m.sagarzazu@bertsozale.eus helbidera. Lasai isilpean gordeko dut zure sekretua eta. Baina mesedez, zure lanarekin batera ez ahaztu zure izen abizenak, ikastetxea eta gela aipatzeaz.


TUTORETZA:

Gaur ere, Meet bitartez elkartuko gara. Errepasatu astean egindako lanak eta pentsatu ea zalantzarik duzuen eta guri zerbait zehatza galdetu nahi diguzuen.

Gainontzeko denboran aprobetxatu astean zehar atzeratutako lanak egiteko.

LH4A

Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://hangouts.google.com/
  1. taldea (Mikel, Ander, Irene C. eta Malen E.): 10:00
  2. taldea (Aitor, Andoni, Nora eta Iraia): 10:30
  3. taldea (Ane, Maialen eta Gorka): 11:00
  4. taldea (Maddi, Julen, Irene S. eta Eki): 11:30
  5. taldea (Enaitz, Malen G., Uxue eta Irati): 12:00
Gogoratu amaieran ez garela elkartuko.

LH 4B

Guztiok ondorengo loturan sartuko zarete: https://meet.google.com/kpo-jjda-qvs. Ikusiko duzue gaur ez dagoela aldaketarik, beti bezala egingo dugu; betiko ordutegiarekin.
  1. taldea (Henar, Unai, Haizea eta Alejandro): 10:00
  2. taldea (Enara, Ainhoa, Gorka eta Oier): 10:30
  3. taldea (Aitor, Goiuri, Julen eta Ariane): 11:00
  4. taldea (Elene, Malen, Ander eta Noa): 11:30
  5. taldea (Aitana, Azhar, Paula eta Peru): 12:00
Gogoratu amaieran ez garela elkartuko.


Astebururako lanak:

  • Ingelesa: orain bost egun jarraian jai duzuenez, errepasatu ingeleseko hiztegia. Horretarako, Blogeko Ingeleseko atalean eta hemen aurkituko duzue Quizlet-a. Ordenagailua erabili nahi ez baduzue, Story Book-aren amaieran duzue hiztegia. Gogoratu, hitzak nola idazten diren ere ikasi behar duzuela.

  • Lengua Castellana: durante estos días, al preparar algún plato, podéis aprovechar para grabaros hablando sobre la receta. Recordad las tres partes que tiene que tener: título, ingredientes y pasos a seguir. Disfrutad y ¡que aproveche!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina