2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

MIATZAK 19, ASTEARTEA

Egunero, 10:00etan, lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:


MATEMATIKA:

Gaur ere, atzo bezala, errepasoarekin jarraituko dugu. Horregatik, egin zuen koadernoetan hemen beheko buruketak eta ariketak:

1. Zatikiekin buruketak:
24 ikasleko gela batean, bi heren neskak dira, eta gainontzekoak mutilak. Zenbat neska eta zenbat mutil daude?
Ikastola bateko ikasleen laurden bat kotxez  joaten da ikastolara, beste laurden bat bizikletaz edo patinetez, eta gainontzekoa oinez. Kalkulatu autoz eta bizikletaz edo patinetez joaten diren ikasleen kopurua datua hau soilik izanda: oinez doazen ikasleen kopurua 60 da.
Tximeletara joaten diren 6 haurretatik bik“Cojón de Mamut“ erosten dute. Larunbatean, bataz beste, 120 haur pasatzen badira bertatik, zenbatek erosiko dute goxoki hori? 
Ikastola bateko Lehen Hezkuntzan 100 ikasle daude eta 2/8 xakean aritzen dira, 1/2 eskola kirolean, eta gainontzekoaren erdi bat mendizaletasunean eta beste erdiak ez du ezertan parte-hartzen. Kalkulatu ekintza bakoitzean parte hartzen duten ikasleen kopurua. 
2. Egin eragiketa hauek koadernoan:

5 x 12 =              6 x 7 =              7 x 8 =            24 : 6 =              16 – 9 = 

61 + 17 =            41 + 68 =             6 x 4 =            51 – 24 =               6 x 3 =

12 : 3 =             25 – 8 =             12 – 7 =             12 + 29 =              15 + 18 =

20 : 4 =             21 + 8 =             16 : 4 =              9 x 7 =                23 – 16 =




   6325                        9546                        8657                        4327
+                              -                           x                             x
   3723                        4587                           47                           58




76.984 : 5 =                            891 : 23 =                              654 : 32 =


TXANELA + EUSKARA:

Ezertan hasi aurretik, atzoko etxeko lanak zuzenduko ditugu, Lan Koadernoko 39.orrialdekoak, hain zuzen ere.

Gaiko lehen atal honekin amaitzeko, liburua irekiko dugu 13. orrialdean. 

Kleok esaten duena irakurtzen hasiko gara eta ondoan dituen irudiak begiratzen eta ulertzen saiatuko gara.

Ondoren, klipean dagoen testua irakurri eta jarraian dauden 2 ziklogramak egingo ditugu koadernoan. Lehenengoari MUNDUKO URAREN BANAKETA: GAZIA/GEZA izenburua jarriko diogu eta bigarrenari UR GEZAREN BANAKETA.

Lehenengo atala amaitu dugunez, gaiarekin lotuta izango dugun jolasaren berri emango dizuegu. Bai, bai, gaiarekin lotutako jolas bat izango dugu! eta altxorra lortu nahi badugu, galderak ondo erantzun beharko ditugu.

Globalizatua atalean aurkituko duzue jolasa. Jo bertara, irakurri SARRERA eta EGIN BEHARREKOA atalak eta HASI jolasten. Zorte on!!!

LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean Malen Erdabidek proposatutako abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

INGELESA:

Today we are going to complete and sing the song on page 108-109. The name of the song is "The Computer Game".

You can listen to the song in Eleanintz or use the CD you have at home, both are okey!

(108-109. orrialdeetan hasi genuen ariketa amaituko dugu. Eleanintz -en zein CD-an entzun dezakezue abestia.)

Follow these instructions for doing the activity:

  1. Listen the song once but don't write anything, just listen.
  2. Take the pencil and write the missing words. Remember you have to use the words yo have there, don't invent them. 
  3. Listen to the song the times you need. 
  4. When you have filled the song listen again to check the answers. 
(Ariketa egiteko ondorengo pausoak jarraitu: 1. Entzun abestia behin ezer idatzi gabe. 2. Entzun abestia beharrezkoa duzun aldi guztietan, hutsuneak bete arte. Erabili bertako hitzak, ez asmatu. 3. Amaitutakoan entzun abestia berriz erantzunak zuzentzeko)

Correct the song using the "Story book". You will find the song on page 17-18.

(Abestia zuzentzeko erabili "Story Book", 17-18. orrialdeetan duzue idatzita dena.)

ARTS & CRAFTS:

You have just started a new unit about water. Because of that, the first craft will be to build a ship. On Lengua Castellana book there are some instructions you can follow; but I think you should use your imagination and create your own one.

For that, I will show you some more examples. It is important to use recycled material (paper could be from magazines, newspaper…). Okay?

Don´t forget to send me a picture when you finish it! You have to write this: ARTS and CRAFTS: My ship - Number and name and surname.

(Ura lantzen zaudetenez itsasontzi bat egingo duzue. Hainbat adibide dituzue behekaldean, baina garrantzitsuena zuen irudimena erabiltzea eta birziklatutako materiala erabiltzea da. Amaitutakoan, bidali argazki bat.)





IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen dituzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Baina gaurkoan, irakurketa berezi bat izango dugu. Txanelako liburuko 14. eta 15. orrialdeak irakurriko ditugu, BIZIDUNEN EBOLUZIOAri buruzkoa.
Hau amaitzean, gustora bazaudete, segi zuen gustoko irakurketarekin!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina