2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

MAIATZAK 25, ASTELEHENA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

4B

Gaur ere Mireia eta Nereakin egingo duzue Meet-a. Hau da ordutegia eta sartzeko beharko duzuen esteka:

4A: 11:15-11:30
4B: 11:30-11:45


MATEMATIKA:

Joan zen astean errepasoa egin genuen; eta beraz, 5. gaia amaitutzat emango dugu. Gaur 6. gaiarekin hasiko gara.

Zabaldu 156. eta 157. orrialdeak. Gaur pizzak egingo ditugu! Ummm...!

156. orrialdean eskema begiratu ondo eta ulertu. Ikusten duzuen bezala 8 pizza desberdin ditugu osai hauek konbinatuz: gazta asko (bai/ez), txanpinoiak  (bai/ez) eta urdaiazpikoa. Beheko zerrendan joan idazten hizki bakoitzaern ondoan zein osagai dituzten. Errespetatu ordena.

157. orrialdean eskema zuek bete behar duzue. Ondoren, jarri bakoitzari Atik H hizkiak eta behean idatzi bakoitzaren osagaiak (156. orrialdean egin duzuen bezala).

Errepasatu dena bukatutakoan.


EUSKARA + TXANELA:

Ezertan hasi aurretik, 1. eta 2. saiakuntzarekin lotutako zuzenketak egingo ditugu. Zer moduz joan ziren? Ondo ezta?

Bergaran aurkitzen den “elurzulo”ari buruz ere galdetu genizuen aurreko astean. Batzuk gerturatu zineten. Hemen bada erantzuna:




Orain, "elurzuloa" non dagoen badakizuenez, bisitatzeko aukera izango duzue. Bertara joaten bazarete, atera argazki bat eta bidaliguzu.

Gaur, urarekin jolasean jarraituko dugu eta 3. saiakuntza egingo dugu. Hau egin ahal izateko pertsona nagusi baten laguntza beharko duzue.

Liburua 18. orrialdean zabalduko dugu eta "3. saiakuntza"n jartzen duena irakurri, egin eta galderak koadernoan idatzi eta erantzungo ditugu. 

3. SAIAKUNTZA

3.1. Zerbait ateratzen al da lapikotik?
3.2. Zer da?
3.3. Naturan agertzen al da urik egoera horretan? Non?
3.4. Lapikoaren gainean estalki (tapa) hotza jartzen baduzu, zer gertatzen da?
3.5. Zer azaltzen da estalkian (tapa)?
3.6. Zergatik gertatzen da hori?


LASAIUNEA:

Gaurko lasaiunerako sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean prest egongo zarete lanean jarraitzeko.

GAZTELANIA:

Hoy vamos a hacer un ejercicio de compresión lectora. Para ello deberéis coger el libro de Lengua Castellana y abridlo en las páginas 14 y 15. Aseguraos que tenéis el libro de la 5ª unidad, el que se llama ¡Al agua patos!.

Leed detenidamente un par de veces el texto de "10 piratas". Una vez leído deberéis de contestar a este formulario individualmente. 

Es un ejercicio individual, por lo tanto deberéis de hacerlo solXs. (Bakarkako lana da; beraz, bakarrik eta laguntzarik gabe egin beharko duzue)

LH 4A: 

Parte 1_4A 
Parte 2_4A

LH 4B:

Parte 1_4B 
Parte 2_4B
Al terminar de responder las preguntas, podéis abrir el Cuaderno de Actividades en la página 25 y hacer el laberinto que tenéis abajo. 


ERLIJIOA:

Kaixo denoi!

Gaur,ondoko lan hau egin ahal duzue:
  • Lehenengo orrialdea irakurri.
  • Bigarren orrialdeko 3. eta 5.ariketak.



GORPUTZ HEZKUNTZA:

Gaur, zirkuito hontako ahal dituzuen ariketak egiten hasiko gara. 


Bukatzerakoan “mimo” saio bat kirolei buruzko adierazpenak egiten.


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina