2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

MAIATZAK 18, ASTELEHENA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

4B

Gainera, gaur Mireia eta Nereakin egingo duzue Meet-a. Hau da ordutegia eta sartzeko beharko duzuen esteka:

4A:    11:15-11:30
4B:    11:30-11:45


MATEMATIKA:

Joan zen astelehenean Matematikako 5. gaia amaitu genuen. Horregatik, gaurko eta hurrengo egunak gai honetan ikasitakoa errepasatzeko aprobetxatuko dugu.

Hurrengo egunetan, blog-ean ariketak jarriko dizkizuegu eta zuek koadernoan egin beharko duzue.

Goaz errepasoarekin hastera!

1. Datuak bildu eta grafikoa sortu: 
LH 4. mailako ikasleek moldeko ogiarekin esperimentu bat egin zenuten. Esperimentuaren emaitza ikusi aurretik, bakoitzak bere iritzia eman zenuten. Iritzi horiek guztiak taula batean bildu ditugu. Ondorengo datuekin grafiko bat egin behar duzue, eta bertan gelak bereiztu gabe erantzun guztiak adierazi. Ikusiko duzuen bezala, taulan datu batzuk falta dira; baina gainontzekoarekin arazo gabe kalkulatu ditzakezue. Beraz, lehenik taula osatu eta ondoren grafikoa egin.


Grafiko hau adibide bat da, horrelako antzerakoa egin dezakezue:


2. Zenbaki hamartarrekin eragiketak:
Kalkulatu, papera eta arkatza erabiliz:                                          Adierazi falta dena:


Errepasatu guztia amaitzerakoan.

EUSKARA + TXANELA:

Lehenik eta behin, joan den osteguneko lanen zuzenketa egin gabe baditugu, zuzenketak egingo ditugu.

Lan koadernoan jarraituko dugu lanean, oraingo honetan, 39. orrialdea egin beharko dugu:

1. ariketa: hau egiteko hiztegia erabiltzeko eskatzen digu. Guztiok definizio bera izateko, Harluxet hiztegia erabiliko dugu:


2. ariketa: hemen, bi galdera erantzun beharko ditugu. Galderok erantzuteko, aurreko astean, matematikan, solido geometrikoen inguruan ikasitakoak (148. eta 150. orrialdea) asko lagunduko digu.

3. ariketa: hau egiteko, Harluxet hiztegian aurkitutako definizioak ondo irakurri beharko ditugu, bertan aurkituko dugu eta erantzuna. 

4. ariketa: ariketa honetan, hiztegian aurkitu ditugun hiru hitzak: hidrosfera, litosfera eta atmosfera, irudian kokatu beharko ditugu. 

5. ariketa: ariketa honetarako laguntza ona hiztegia izan daiteke, ea zenbat hitz aurkitzen dituzuen Hidro- hasten direnak.

LASAIUNEA:

Gaurko lasaiunerako sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean prest egongo zarete lanean jarraitzeko.

GAZTELANIA:

Hoy, vamos a repasar los géneros textuales y los tipos de textos, ¿los recordáis?

En la siguiente imagen, tenéis la tabla que tenemos en clase, para repasar. Los géneros textuales son 5 (descriptivo, narrativo, expositivo, argumentativo e instructivo), en cambio, tipos de textos hay un montón (instrucciones, definiciones, cuentos, anuncios, poemas, canciones, noticias, ....)




Abriremos el libro en la página 8 y leeremos todos los textos que aparecen en el tablón de documentos. Dibujaremos un cuadro, como el que vemos aquí abajo, en el cuaderno y pondremos, de qué género textual es cada documento y el tipo de texto.

Tenéis el primer ejemplo hecho:


Al terminar, repasaremos la tabla y cuando creamos que está bien, enviaremos una fotografía a Amaia y Larraitz.

ERLIJIOA:

Gaur 6. gaiarekin hasteko irakurri lehenengo 2 orrialde hauek eta

Ondoren kartela edo marrazki bat egin dezakezue.





GORPUTZ HEZKUNTZA:

Gaur, beroketa egiteko, lekuz aldatu gabe, trostan suabe hasi, eta aldiko lurra ikutu eta goraka saltoa! (6 aldiz)

Gero, batean eskuma eta bestean ezkerrera alboratuz “bolo” esaten duguna ere egin dezakezue beste 6 aldiz.

“Albora” ere besoak goruntz altxatuz etxean espazio edo leku aproposa izan ezkero. 4 pauso alde batera eta 4 pauso bestera.

Jarraian, 10 aldiz gora eta behera oin puntak ikutzera eta gero bukatu 6 flexio egiten.

Ondoren,hartu puxika bat eta saiatu etxeko punta batetik bestera ,airean eramaten. Ariketa hau bai eskuz, bai oinaz egin dezakezue. Gero, binaka,puxikari tokeak ematen, paseka jarraitu ahal duzue.

Orain, “mimo” egiten lanbideak adierzten saiatu eta ea begira daudenak asmatzen duten…


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina