2020(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

MAIATZAK 21, OSTEGUNA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

4B

MATEMATIKA:

Gaur errepasoarekin jarraituko dugu. Ariketa hauek egin gaur:

1. Solido geometrikoak: 151. orrialdeko kontzeptu mapa bete. Horretarako, bertan dituzue erabili behar dituzuen hitzak.
Hori egiten amaitutakoan, beheko definizioak osatu. Definizioak horrela amitu behar dute: … solido geometrikoa da. Liburuan bertan egin ariketa hauek biak. 

2. Edukierekin eragiketak eta batuketak:
1. buruketa: Oñatirako irteerarako irakasleek ura eramateko esan dizue. Bazkal orduan taldeka jarri zarete eta irakasleek esan dizue talde bakoitzean gutxienez 5 litro izan behar dituzuela. Zure taldean botila hauek dituzue: 0,5 l-ko botila bat, 350 ml-ko bi botila eta 1 l-ko hiru botila. Kalkulatu zure taldeak duen ur kopurua eta ea irakasleek esandakoa betetzen duzuen.
2. buruketa: Larraitzek eta Amaiak txokolate beroa eraman die ikasleei gaur. Gela batean 19 ikasle daude, eta bestean 20. Guztiek 20 zentilitrotako edalontzi bat dute. Zenbat txokolate litro eraman beharko dute Larraitzek eta Amaiak 4. mailara guztiek edalontzia goraino betetzeko?
3. buruketa: Irakasle gelarako ere txokolate beroa eraman nahi dute. Denentzat, nahikoa dute 4 litrorekin; baina ezin dute kalkulatu. Kalkulatzeko, ontzi hauek dituzte: 1,5 litroko pitxarrak, 75 zentilitroko botilak eta 250 mililitrotako edalontziak. Lagundu irakasleei 4 litro kalkulatzen, eta ahalik eta harriko gutxien izaten.
4. buruketa: Ostiralean Markelen urtebetetze eguneko ospakizuna duzue bere gelakoek. Bere gurasoek edateko hau erosi dute:
    • Limoizko Aquarius: bi litrotako 2 botila
    • Laranjazko Aquarius: bi litrotako botila bat
    • Mosto: 500 mililitrotako botila bat
    • Kas: 25 zentilitroko 3 ontzi limoizkoak, eta beste 3 laranjazkoak.
Zenbat edari dago guztira? Eman erantzuna nahi duzun unitatean.

TXANELA + EUSKARA:

Emotikonoekin atsotitzak azaltzen asmatu al zenuten atzo? Gogoratu, Amaia eta Larraitzi bidali behar dizkiozuela sortutakoak. 40. orrialdeko zuzenketak egiteaz ere ez ahaztu!!!

2. atalarekin hasi aurretik, hemen duzue 1. atalaren errepasoa egiteko oso fitxa baliagarria. Nahi baduzue egin, ea nola ateratzen den (ez daukazua Amaia edo Larraitzi bidali beharrik).


Gaur, gaiko 2. atalarekin ere hasiko gara lanean (2. Uraren propietateak I). Horretarako, izozkailuan atzo sartu genuen edalontzi, botila, lata... aterako dugu eta liburuko 17. orrialdean dauden galderak koadernoan kopiatu eta erantzungo ditugu.

1. saiakuntzako erantzunak, ura izozkailuan sartzean gertatzen zaionaren ingurukoak dira. 2. saiakuntzan, berriz, izozkailutik ateratzen dugunean.

Honela idaziko ditugu koadernoan:

1. SAIAKUNTZA (hau izenburua denez, letra larriz idatziko dugu)

1.1. Zer gertatu zaio urari?
1.2. Ura zer egoeratan dago orain?
1.3. Idatz ezazu naturan ura noiz eta non agertzen den egoera horretan:

2. SAIAKUNTZA

2.1. Zer gertatzen ari zaio izotzari?
2.2. Ura zer egoeratan dago orain?
2.3. Naturan, non egoten da ura egoera horretan?

Galderak erantzuten amaitzean, irakurri 17. orrialde amaieran dagoen testua "Zertarako erabiltzen dugu izotza gizakiok?"

Guk dakigula, Bergaran badago "elurzulo" bat, baina zuek ba al dakizue non aurkitzen den? Etxean galdetu, internetean begiratu... eta emaila idatzi Amaia edo Larraitzi (jakin edo ez jakin, bidali emaila). Emailean jarri Elurzuloa - zerrendako zenbakia eta izen-abizenak.

LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.


INGELESEA:

Today you are going to read the book, while you listen to it. So, go to Eleanitz (student-mlagundia / student), click in Primary 4th, 4. Inside the computer game and Student's material. 

Here in "Story book" you can read the story, while you are listening to it. It is important to read and to listen more than once, because, next week, on Tuesday, you will have to write some sentences from the book.

If you can't get to Eleanitz, you can take the book and just read it.

(Gaur, liburua irakurtzen duzuen bitartean, entzuteko aukera ere izango dugu. Eleanitz-en sartu, "Primary 4th" klikatu, 4. Inside the computer game eta "Student's material". Bertan "Story book" aukeratu eta liburua entzun eta irakurtzeko aukera izango dugu. Behin baino gehiagotan egin, datorren asteartean, ingelesez esaldi batzuk idatzi beharko dituzue eta. Ezin baduzu Eleanitz-en sartu, liburua hartu eta irakurri.) 

XAKEA:

Now that you have your books at home, it's time to update them!!! So for next Thursday, you'll have to have done all the pages until the 14th. You have two days, today and next Thursday. Let's start! (Liburuak etxean dituzue eta hauek eguneratu behar ditugu!!! Beraz, datorren ostegunerako, 14. orrialdera arteko ariketa guztiak eginda egon beharko dira. 2 egun dituzue, gaurkoa eta datorren ostegunekoa. Has gaitezen!)

If you want to continue learning and practicing, go to chess.com (Ikasten eta praktikatzen jarraitu nahi baduzue, joan chess.com-era).


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina