2020(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

MAIATZAK 28, OSTEGUNA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

4B

MATEMATIKA:

Atzoko buruketak zuzentzen amaitzen duzuenean, zabaldu zuen liburuak 160. orrialdean.

160. orrialde goian dagoen koadro horia irakurri. Ikusten duzuen bezala, zenbaki erromatarrez eta gure zenbaki arabiarrez gain, beste zenbaki sistema batzuk ere izan dira historian zehar.

Babiloniarren sistema ulertu ondoren egin beheko 2 ariketak.

Amaitutakoan pasa 161. orrialdera eta egin bertako 3 ariketak:
3. ariketa: Jarduera hau egiteko, hitzen aspian zenbakia zifraz idaztea lagungarria izango zaizue. 
4. ariketa: Ariketa errazago egiteko, ardatz osoko zenbakiak idatzi, eta ondoren borobildu eta azpimarratu ariketak esaten dizkizun zenbakiak. 
5. ariketa:  Buruz edo papera eta arkatza erabiliz egin, ez erabili kalkulagailua. 
+PLUS: Zenbaki bat baino gehiago izan daitezke, idatzi guztiak.  

EUSKARA + TXANELA:

Atzo egin zenuten esperimentuarekin lotuta osatu zenuten taula zuzenduko dugu lanean jarraitu aurretik.

Orain, beste ikasle batzuek egindako esperimentua ikusiko dugu. Arreta jarri erabiltzen dituzten hitzetan (gazteleraz izan arren, arretaz entzun), ondorengo ariketa egiteko baliagarri izango zaigu eta.


Bideoa ikusi ondoren, liburuko 19. orrialdean dagoen testua irakurri eta ulertuko dugu. Testuan irakurri duguna hobeto ulertzeko, beste ikasle batzuk ikusiko ditugu zuek etxean egin duzuen esperimentua egiten eta urak izan dituen aldaketen inguruan hitz egiten. Arretaz ikusi ondorengo bideoa ere:


Disolbatzailea, solutua eta disoluzioa zer den ikasi dugu aurreko bideoei esker. Orain, zuek atzo egindako esperimentua kontuan izanda, ondorengo taula koadernoan kopiatu eta bete egingo dugu (lehenengoa adibide modura eginda dago):

Taula osatzerakoan GOGORATU: solutuak, uretan disolbatu (desagertu) egin behar dira, bestela ez dira solutuak eta ez da disoluziorik sortuko!

DISOLBATZAILEA + SOLUTUA = DISOLUZIOA (hau izenburua izango da)


3. atala, "URAREN PROPIETATEAK II" amaitu dugu esperimentu honekin, beraz, Globalizatura joan eta 3. ataleko galderak erantzuteko momentua iritsi da. Ea lortzen duzuen 3. zenbakia, zorte on!

LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.


INGELESEA:

Today we are going play with riddles. Play the following games and enjoy!! (Gaur, asmakisunekin jolastuko dugu. Saiatu ondorengo jolasekin eta ondo pasa!!)


Now, practice the vocabulary in Quizlet. Next Thursday you will have to do a little activity and you will have to write some words from the vocabulary. You can find this Quizlet in the English site too. (Orain, hiztegia praktikatu Quizlet-en. Datorren ostegunean ariketa bat egin beharko duzue eta. Quizlet-a English atalean ere aurkituko duzue.)



ENJOY PLAYING AND LEARNING!!!

XAKEA:

As we said last week, you have to complete the book until page 14. So, do the activities you have left.
Next week we will work in new topics.

(Joan zen astean esan bezala, liburuko 14. orrialdera arteko orrialde guztiak egin behar dituzue. Beraz, egin oraindik egin bage dituzuen ariketak.)

IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina