2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

MAIATZAK 14, OSTEGUNA

Egunero, 10:00etan, lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:


MATEMATIKA:

Hasteko, hartu boligrafoa eta atzoko lanak zuzendu.

Zuzenketak amaitutakoan zabaldu liburua 148. orrialdean. Gaur solido geometrikoak zeintzuk diren ezagutuko ditugu. Horiek zeintzuk eta nolakoak diren 148. orrialdean eta 150. orrialdean azaltzen dira liburan. Horrek irakurri beharko dituzue.

Hiru solido geometriko talde desberdin arkutzen ditugu: piramideak, prismak eta gorputz biribilak.
  • Piramideak: hauen oinarria poligono bat (hiruki bat, lauki bat, pentagono bat, hexagono bat...) da eta bertatik irtetzen diren ertz guztiak erpin (punta) berdinean elkartzen dira. Irudi hauek ikusten hobe irudikatuko dituzue: 

  • Prismak: hauek bi oin dituzte, elkarrekin paraleloak. Piramideen bezala, oin horiek forma desberdina izan dezakete, hirukia, laukia, pentagonoa...  Gainera, elkarrekin lotzen dituzten ertzak ere elkarrekin paraleloak dira. Ikusi irudi hauek hobe ulertzeko:
  • Gorputz biribilak: hauen artean, beste hiru mota desberdin ditugu:
- Konoak: piramideen antzerakoak, baina oina zirkularra dute. 
- Zilindroak: oinarri zirkularra duten prismak dira.
- Esferak: pilotak edo kanikak bezalako gorputzak dira.

Argazki honetan hiru motak ikus dezakezue: 

Solido geometrikoak zeintzuk eta nolakoak diren ulertu ondoren,egin 148. orrialdean eskatzen zaizuen ariketa. gutxienez 5 eraikin edo objektu marraztu.

Hori amaitutakoan, pasa 149. orrialdera eta egin kuboen 3 ariketak. ADI! 2 eta 3 ariketak egiteko koloreak kontutan hartu!

TXANELA + EUSKARA:

Uraren sorreraren inguruko testua idatzi zenuten atzo eta gaur zuzenketak egin beharko ditugu. Kontuan izan, beharbada, esaldia, berdin-berdin idatzita egon ez arren, oraindik ere zentzua badu, ondo egon daitekeela. Beraz, denbora hartu ondo zuzentzeko.

Gaur, 1. atalarekin lanean jarraituko dugu. Horretarako Blinklearning-era joango gara eta 11. orrialdean dauden testuak irakurriko ditugu (Euskal Herria poliki-poliki uretatik atera zen). 

Hasteko lehenengo testua irakurriko dugu (lasai eta ondo ulertuz) eta ondoren, irakurri dugunarekin lotuta dagoen ondorengo bideoa ikusiko dugu:


Bideoa ikusi ondoren, bigarren testua irakurriko dugu. Bertan Euskal Herria ur azpitik nola atera zen azaltzen da. Irakurtzeaz gain, behean dauden irudiak ere behatuko ditugu.

4 irudiak begiratuta, zein garaitan uste duzu atera zela Bergara ur azpitik? (Galdera honen erantzuna bidali irakasleari emailez)

Orain, joan 12. orrialdera. Goiko aldean dagoen testua irakurri eta osatu koadernoan ziklograma eta ondoko hutsuneak bete. Ziklograma koadernoan marrazteko erabili konpaza edo borobila den etxean duzuen zerbait (edalontzi bat, adibidez). Borobila banatzerakoan kontuan izan testuan agertzen diren %koak. 

Amaitzeko, aztertu 12. orrialde amaieran dagoen kontzeptu-mapa, eta egin lan koadernoko 38. orrialdea (ez egin kasurik amaierako triangeluko ariketari). Gogoratu, kontzeptu-mapetan, alde batetik, kontzeptuak (maiuskulaz) eta bestetik, lotura esaldi edo galderak (minuskulaz) agertzen direla. 

LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

INGELESEA:

We are going to start working with the song "The computer game".

Open the book on pages 108 and 109. Like in "bertsolaritza" we are going to find words that rhyme. We are going to make pairs. On page 108 we have to examples:
- spiders / find us
- troll / gold

Follow the example, and make pairs with the words on both pages.

Now, listen to the song in Eleanitz (username: student-mlagundia and password: student), because next day you will have to fill the gaps.

("The compuer game" abestia lantzen hasiko gara. 108. eta 109. orrialdeetan zabalduko dugu liburua. Bertsolaritzan egin izan dugu bezala, errima duten hitzak bikoteka lotu beharko ditugu. 108. orrialdean bi adibide dituzue. Adibidea jarraituz, egin bikoteak bi orrialdeetan dauden hitzekin. Ondoren, entzun abestia Eleanitz-en sartuta -username: student-mlagundia and password: student-)

XAKEA:

Today you are going to have time to play chess in chess.com. Try to play against a friend from your class. (Gaur chess.com-en jolasteko denbora izango duzue. Saiatu gelako lagun baten aurka jolasten).

IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina