2020(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

MAIATZAK 12, ASTEATEA

Egunero, 10:00etan, lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:


TXANELA + EUSKARA:

Gaur, Txanelarekin hasiko gara, 10:00etan elkartzen garenerako pare bat lan eginda egon behar dira eta:
  1. Komikia arretaz irakurrita.
  2. 1. atalaren inguruko galderen erantzunak pentsatuta.
Gai berria hastera goaz, a ze ilusioa!!!! Izenburua URA, BIZITZAREN ITURRIA da eta hau da bere azala:

Azalean argi ikusten den moduan, uraren ingurukoak ikasiko ditugu. Gaia hasteko, betiko moduan, komikia irakurriko dugu. Horretarako Blinklearning-en sartu beharko gara eta 5. gaian sartuko gara. Komikia, 4. eta 5. orrialdeetan aurkituko dugu.

Komikia arretaz irakurri, ondoren, biltzen garenean, komikiaren inguruan hitz egingo dugulako eta guztion parte hartzea eskatuko dugulako.

5. gai hau, 5 ataletan banatuko dugu:

  1. Bizitzaren sorrera
  2. Uraren propietateak I
  3. Uraren propietateak II
  4. Uraren zikloa
  5. Uraren erabilera

1. Bizitzaren sorrera

Gaurkoan, 1. atalarekin hasiko gara. Horretarako, ondorengo galderen erantzunak pentsatu beharko ditugu, ondorengo bileran komentatu ahal izateko:
  1. Zientzialari guztiak ados al daudela uste al duzu Lurraren sorreraren teoriarekin?
  2. Nola uste duzu sortu zela Lurra? 
  3. Nolakoa zela uste duzu Lurra hasieran?
  4. Zer uste duzu gertatu zitzaiola lurrazalari milaka urteetan zehar?
  5. Lurrean zeuden sumendietako gasek, zer uste duzu sortu zutela?
  6. Lurra urez estalita gelditu zen, baina nola uste duzu gertatu zela hori?
Galdera hauen erantzunak pentsatuta izan beharko dituzu 10:00etarako. Ez dago erantzun zuzen edo okerrik, zuek pentsatzen duzuena baita.

Hemendik aurrerako lanak, 10:00etako bilera egin ondoren egin beharko ditugu.

Lan koadernoa zabalduko dugu 36. eta 37. orrialdeetan. Bertan eskatzen diguna zera da; liburuko 10. orrialdean dagoen BIZITZAREN SORRERA izenburua duen azalpen testuaren inguruan lanketa egitea.

Lehenik eta behin 36. orrialde hasieran dauden 3 puntuak irakurri eta erantzungo ditugu. 3. puntuan erantzun ahal izateko, Lan Koadernoko 13. orrialdera joko dugu.

Ondoren, laburpena egin ahal izateko, ideia nagusiak ateratzen hasiko gara. Orain arte egin ditugun laburpenetan, ideia nagusia, paragrafoaren hasieran aurkitu izan dugu eta esaldi bat izan da, baina hau ez da beti honela gertatzen. Begiratu 36. orrialdean dauden adibideak. Konturatu, ideia nagusia ateratzeko, paragrafoan agertzen diren hitz solteak aukeratu dituela eta ez esaldi oso bat.

Gaurko gure lana, irudi bakoitzaren azpian dagoen testutik, garrantzitsuak iruditzen zaizkigun hitzak kopiatzea izango da (ez esaldi osoak). 

ADI! Lan koadernoan akats bat dago. 5 paragrafo izan beharrean, 6 dira. Beraz, gehitu zuek 6. paragrafoa eta bertan idatzi azken irudiarekin lotutako testutik aukeratu dituzun hitzak. 

MATEMATIKA:

Atzoko zuzenketak egiten hasiko gara lehenengo. Horiek amaitutakoan, gaurko lanekin jarraitu dezakegu.

Gaur geometriarekin arituko gara. Horretarako, goaz lehenengo laukien sailkapena eta izanak errepasatzera. 

Gogoratu !!


  • Lau aldeak berdinak dituzten laukiak erronboak edo karratuak deitzen diegu. Angeluei erreparatuz gero, karratuek eta laukizuzenek lau angeluak zuzenak dituzte; horregatik lauki zuzenak dira (bi hitz, eta ez laukizuzenak). Erronboek ez.
  • Erronboek, karratuek, erronboideak eta laukizuzenek gainera, aldeak binaka berdinak dituzte.  Horiei guztiei, paralelogramoak deitzen diegu. Horien angeluak begiratuz gero, aurkako erpinak berdinak dituzte.
  • Baina badaude lauki batzuk, bi alde soilik paralelo dituztenak. Horiek, trapezioak dira.

Hori guztia kontutan izanda, 146-147. orrialdeak egingo ditugu.

  1. Lehenik eta behin, gorriz eskatzen zaizkizuen laukiak margotu behar dituzue. Lehenengoan lau aldeak berdinak dituzten irudiak margotu behar dituzue. Bigarrenean, aldeak binaka berdinak dituztenak. Eta hirugarrenean, bi alde bakarrik paraleloak dituztenak (hau da, trapezioak).
  2. Hurrengo ariketan erronbo bat, paralelogramo bat eta trapezio marraztu behar dituzue. Horretarako errepasatu aurretik esandako guztia. 
  3. Amaitzeko, egin +PLUS ariketa.

LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean Malen Erdabidek proposatutako abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.


INGELESA:

Hello! As you know today we are going to write a secret message! Are you ready? Do you have all the material and utensils?

If you don’t have all the utensils, don’t worry; in this video you have another trick and you will have no problem to do it!

If you have all the material, but however, you want to do it, go on!


It is in English, but it is easy to understand. You will have no problem to follow the steps. 

(Aurreko astean esan genuen bezala, gaur tinta ikustezinarekin mezu bat idatziko dugu. Material guztia ezin izan baduzue bildu, lasai; hemen duzue beste proposamen bat. BESTE PROPOSAMENA)

Let’s get ready!
  1. Go to the kitchen and clean up the table. Take the English book with you. (Sukaldera joan eta bertako mahaia txukundu.)
  2. Later, open the book on page 96 and look to the material you need. (Zabaldu liburua 96. orrialdean eta behar duzuen materiala bildu)
  3. Put them all on the table. (Jarri beharrezko material guztia mahai gainean.)





      4. Now go to page 97. Follow the first steps for WRITING THE SECRET MESSAGE. You have to write a message with at least 10 words, and in English of course!!
(Jarraitu mezu sekretua idazteko pausuak. Mezua idazterakoan izan hau kontutan: gutxienez 10 htzetako esaldi bat idatzi behar duzue eta noksi, ingelesez izan behar da.)



      5. When you have written the message, now follow these steps for READING THE MESSAGE.
(Orain, jarraitu mezua irakurtzeko pausuak.)


When you have finished, send a picture of the secret message to Larraitz and Amaia.
(Amaitutakoan bidali mezu sekretuaren argazki bat Larraitzi eta Amaiari.)

Good luck!!

ARTS & CRAFTS:

Remember today you have to finish the craft you started last week.

When you finish it, send it to Mireia by email.

(Gogoratu gaur joan zen asteko eskulana amaitu behar duzuela. Amaitutakoan bidali emailez Mireiari.)

IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen dituzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina