2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

MAIATZAK 13, ASTEAZKENA

Egunero, 10:00etan, lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:


MATEMATIKA: 

Atzoko lanak zuzendu gaurko lanak egiten hasi aurretik.

Ondoren, zabaldu liburua 144-145. orrialdeetan. Marrazkietan ikusten duzuen bezala, biribilguneak ezagutuko ditugu gaur.

Biribilguneetan ezin gara nahi dugun aldetik sartu, arau bat jarraitu behar dugu beti: eskumatik sartu eta eskumatik irten. Adibidez, gu autoan bagoaz eta bat-batean Bergarako “palmerara” iristen bagara, biribilgunearen eskumara joan behar dugu beti. Berdin da zein bide hartuko dugun ondoren, gertuago edo urrunago egon; beti eskumarantz joango gara.
Auto horiek ez badute arau hau errespetatzen, istripuak gertatuko lirateke.

Biribilgune batzuk lau irteera dituzte, liburuan azaltzen diren bezala. Baina badaude beste batzuk, hemen behekoak bezala, hiru eta bost irteera dituztela. Gehiagokoak ere badaude.

Batzuetan (hiri handietan edo autopista irteeretan adibidez), biribilgune batetik irtendakoan, beste biribilgune batekin egiten dugu topo. Hurrengoan ere, “beti eskumatik” araua jarraitu behar dugu. Horrelako kasuak aurkezten dizkigute liburuan.

Lehenengoa guztiok batera egingo dugu.

1. Biribilgunean, eskumara biratu behar duzue. Hau da, zatozten norabidetik, eskumara biratzeko behar duzue. Honela:

2. Bigarren biribilgunera iritsi zarete orain. Hemen gure ezkerrera joan behar dugu. Baina gogoratu, beti eskumara. Beraz, biribilgune oso zeharkatu beharko dugu ezkerrera joan ahal izateko. Honela:


Hori izango da egingo dugun ibilbidea. Egin berdina hurrengo hiru ariketetan. 

145. orrialdean berriz, aurkakoa egin behar duzue. Puntu batetik bestera joateko ibilbidea egiteko beharrezko mugimenduak idatzi behar dituzue. Ondoren, ibilbide hori irudian marraztu. Ariketa hau liburuan bertan egin dezakezue.

Hori amaitutakoan, pasa 153. orrialdera eta egin 13. buruketa. Buruketa koadernoan egin. Kasu honetan ez duzuen DATUAK, ERAGIKETAK eta ERANTZUNA atalak berezi behar; zuzenean egin.


TXANELA + EUSKARA: 

Ezertan hasi aurretik, atzoko zuzenketak egingo ditugu. Gaurko lana egin ahal izateko, behar-beharrezkoa da atzoko ariketaren zuzenketa eginda izatea.

Gaur, 37. orrialdean falta zaizkigun ariketak egingo ditugu. Lehenengo ariketan, aurreko lanean azpimarratu genituen hitzekin esaldiak osatu beharko ditugu. Paragrafoko ideia nagusia osatu ahal izateko.

1. eta 2. paragrafoetako lana liburuan bertan eginda dago (36. orrialdeko lauki larrosan dagoena). Gure lana, aurreko adibideak jarraituz, 3. paragrafotik 6. paragrafora ditugun hitzekin zentzudun esaldiak osatzea izango da eta hauek liburuan idaztea. Ondorengo irudian ikusten duzue non idatzi behar dituzuen esaldiak (37. orrialdean)

37. orrialdean, beheko aldean, dauden azken bi ariketak ere egin beharko dituzue.

LASAIUNEA:

Gaur, betiko legez, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.


GAZTELANIA: 

Vamos a empezar un nuevo tema ¡qué ilusión! El título es: ¡AL AGUA, PATOS!

Entraremos en Blinklearning y observaremos la portada de este nuevo tema. ¿Está bastante claro cuál es el tema que vamos a trabajar verdad? ¡Eso es, el AGUA!

Iremos a la página 4 del libro. Leeremos la canción "Al agua pato" y buscaremos la misma canción en Internet y cantaremos la canción. Si conocéis alguna otra canción divertida que tenga que ver con el agua, lo buscaréis en Internet y mañana en la reunión de las 10:00 lo compartiréis con vuestrXs compañerXs.

Ahora, abriremos el Cuaderno de Actividades en las páginas 22 y 23. En estas dos páginas trabajaremos los diminutivos. Los diminutivos son palabras que indican un tamaño pequeño y se forman añadiendo un sufijo al final de la palabra. Por ejemplo, el diminutivo de barco, es barquito. Le hemos puesto el sufijo -ito al final de la palabra para crear el diminutivo.

Para realizar esta actividad, os conviene repasar el sonido "k" y el sonido "g suave".

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Hasteko, gaur, bideo hontako lehen 12 minutuak egiten hasiko gara.

Bertan lehenengo beroketa eta ondoren errepaso gisa eguzkiaren agurra azalduta dago.


Orain,ahal izanez gero, egin dituzuen mugimenduekin argazki edo bideo motz bat neri korreoz bidaltzea eskatuko nizueke. Eskerrikasko aldez aurretik!


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina