2020(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

MAIATZAK 5, ASTEARTEA

Egunero, 10:00etan, lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:


MATEMATIKA:

138. eta 139. orrialdeko kalkuluak egingo dituzue gaur, 138. orrialdeko karratu horietan azaltzen zaizuen estrategiak erabiliz.


Gogoratu estretegiak:
  • Batuketan, bati emandakoa besteari kendu behar zaio:
          86 + 95 81 + 100 = 181

          95 + 5 = 100 (+ 5)
          86 - 5 = 81 (- 5)
  • Kenketan, bi zenbakiei kopuru berbera batu edo kendu behar zaie:
          84 - 48 86 - 50 = 36

          48 + 2 = 50 (+ 2)
          84 + 2 = 86 (+ 2)
  • Bider 10 egitean, eskuinean 0 bat ipini behar zaio; bider 100 egitean, berriz, bi:
          8 x 10 = 80
         12 x 100 = 1.200
  • Zati 10 egitean, 0 bat kendu behar zaio:
          80 : 10 = 8

TXANELA + EUSKARA:

Musulmanen konkistaren inguruko laburpenarekin jarraituko duzue. Gaur, bosgarren atala kopiatzea dagokizue. Horretarako Globalizatua atalera joango zarete eta 5. puntuaren amaieran, lauki baten barruan sartuta dagoen testua, koadernoan kopiatuko duzue.

Laburpena idazten amaitu duzue.

Orain, arabiar hitzkuntza apur bat ikasiko duzue. Lehenik eta behin, Txanelategiko "Arabiar hiztegi txikia" zabalduko duzue eta bertan, egunero erabiltzen ditugun hainbat hitz arabieraz nola esaten eta idazten diren ikusiko duzue. Egin koadernoan, gehien gustatu edo arraroenak iruditu zaizkizun 10 hitzen zerrenda bat. Idatzi hitza gazteleraz, arabiarrez nola esaten den eta nola idazten den.

Ondoren, sartu Txanelategiko "Zure izena arabieraz" loturan eta idatzi, koadernoan, zure izena eta bi abizenak arabieraz. Gogoratu arabiarrek eskumatik ezkerrera idazten dutela, eta ez gure bezala ezkerretik eskumara. 

LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean Malen Erdabidek proposatutako abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.


INGELESA:

Today we are going to start a new unit: "Inside the Computer Game". As we do every new unit, we will start listening and reading the new story.
We did not take the "Story book" home, but we can listen and read the new story on the internet. For that, read carefully these steps:
(Gaur, gai berriarekin hasiko gara. Beti bezala, ipuina irakurtzen eta entzuten hasiko gara; baina ez genuenez ipuin berria etxera eraman, internetetik irakurriko dugu. Horretarako, poliki-poliki pauso hauek jarraitu)

1. Enter in Eleanitz webside (Eleanitz-eko web orrialdean sartu)
2. Log in clicking here (Saioa hasiko dugu hemen kilk eginez) :

Username (erabiltzailea): student-mlagundia
Password (pasahitza): student
*Every student has the same username and password, so don't change it. (Ikasle guztiek erabiltzaile eta pasahitz berdina duzue; beraz, ez aldatu)

3. Look at the column on the left and select Primary 4th. Later select unit 4 "Inside the Computer Game" (Ezkerreko zutabean, maila desberdinak azaltzen dira; klik egin 4. mailan eta horren barruan 4. gaia: "Inside the Computer Game").

4. Go to "Student's material". At the bottom, you can find the "Story book". Press "Start" (Bertan aukera desberdinak dituzue; zuek "Student's material"-en sartu. Bertan bi irudi agertzen zaizkizue: "Activity book" eta "Story book". Activity book etxean duzuena da; beraz, hor ez sartu. Behealdean dagoen "Story book"-ean sartu. "Start" sakatu.)


5. Listen and read the story little by little. Choose different options of the story, let's see what happens! (Hasi ipuina irakurtzen eta entzuten. Orrialde batzutan istorioan zer gertatuko den aukeratu beharko duzue, ea zein aukera hautatzen duzuen eta zer gertatzen den...!)

While you read the story you may find some new words you don't understand. You can search the meaning in this dictionary. (Irakurtzen duzuenean, hitz baten esanahia ulertzen ez baduzue, hiztegi hau erabili dezakezue.)

When you finish reading the story, go to page number 92 from the "Activity book". It has no number and in white. In there, try to write 4 sentences in English using these words (Ipuina irakurtzen amaitu ondoren joan 92. orrialdera. Orri zuri bat da, ez du zenbakirik. Bertan idatzi ingelesez lau esaldi hitz hauek erabiliz):

LEFT     RIGHT     ROPE     TROLL     WIZARD      CHEST      KEY      TO LOCK     TO LAUGH

You dont´t have to use all of them; 4 is enough (Ez dituzue hitz guztiak erabili behar, 4 hitzekin nahiko).

ARTS & CRAFTS:

We continue with “One thousand and one night” project so we are going to work about night. YOU HAVE TWO ART-CRAFT HOURS TO DO IT, 5TH AND 12TH. (Gaur eta hurrengo asteko eguna dituzue eskulana egiteko, nire gomendioa: bideoa, irakurri eta marrazkia marraztu eta hurrengo astean marrazkia bete). Please send me a photo when you finish!!

Oharra: mesedez, maiatzaren 18rako hasi plastikozko materiala biltzen (tapoiak, botilak, jogurt poteak... )

The famous painter Van Gogh painted “the starry night” a very famous paint. 
  • Analysis of the “Starry night”
            - composition: whirling clouds, shining stars, and a bright crescent moon.
      - color: use of white and yellow creates a spiral effect and draws attention to the sky. Vertical lines such as the cypress tree and church tower softly break up the composition without retracting from the powerful night sky.

  • Taking into account that information, create your own starry night.
  • It´s up to you the material, but respect the colour mix and the main structure. Here you have some examples:


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen dituzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina