2020(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

MAIATZAK 6, ASTEAZKENA

Egunero, 10:00etan, lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:


MATEMATIKA:

Betiko legez, atzoko Matematikako lanak zuzenduko ditugu lehenik eta behin.

Zuzenketak amaitutakoan, pasa 140. orrialdera. Ikusten duzuen bezala, gaur bolumenarekin arituko gara lanean. Baina hasi aurretik goaz "Gogoan izan" koadroan jartzen duena errepasatzera:
Bertan esaten duen bezala, unitate desberdinetan idatzita dauden kopuruak batu edo kendu nahi baditugu, ezer baino lehen, hau egin behar dugu: guztiak unitate berera pasa.
Hau da:
1,5 l + 5 dl batu nahi baditugu, guztia litrotan edo guztia dezilitrotan jarri beharko dugu.
1,5 l + 0,5 l   edota  15 dl + 5 dl.
Beste adibide bat:
2,5 l + 30 cl + 50 cl  dena litrotara, dezilitrotara edota zentrilitotara pasa beharko dugu, guk nahi duguna:
2,5 l + 0,3 l + 0,5 l =       edo      25 dl + 3 dl + 5 dl =       edo     250 cl + 30 cl + 50 cl =

Hori kontutan izanda, 140. orrialdeko ariketak egingo ditugu. Lehenengo bi ariketetan, marrazkian dauden botilen edukiera guztira kalkulatu beharko duzue. Egin ondorengo lau ariketak, bakoitzean eskatzen zaizuena ondo ulertuz.

Ez dugu 141. orrialdea egingo.

140. orrialdea amaitutakoan, egin 152. orrialdeko 5, 6 eta 7 buruketak. Amaitutakoan errepasatu.

TXANELA + EUSKARA:

Gaurko egunean, laugarren gaia amaitutzat emango dugu. Badakizue, gaia amaitzen dugun bakoitzean, guztia errepasatzen dugula eta ondoren azterketa egiten dugula. Egoera hau berezia denez, ez dugu azterketarik egingo. Hala ere, gai guztiaren inguruko galdera batzuk erantzun beharko dituzue (bakarkako lana izango da) ostiraletik astelehenera bitarteko epean.

Baina aurretik errepasatu egin beharko duzue, baina zer errepasatu behar da? orain, hartu zuen koadernoak eta errotulagailu bat. Koadernoetan "E" handi batekin markatu ondoren esaten zaizkizuen testu edo laburpenak:

  • Arabiar Penintsularen kokalekua: gaia hasi genuenean 12. orrialdeab kopiatu zenuten testua; eta ondoren, azpian 11. orrialdeko hiru testutxoak. 
  • Arabiarren bizimodua Erdi Aroan: lan-koadernoko 12. orrialdeko testutik, ideia nagusiak hartu ondoren koadernoan idatzi zenuten laburpena.
  • Musulmanak Iberira Penintsulan eta Euskal Herrian: azken egunetan, Globalizatua atalean irakurri eta bertatik koadernoan kopiatu dituzuen 5 testuak.

Horiek guztiak errepasatzeko, Kahoot-ak erabilgarriak izango zaizkizue. Hemen dituzue gai honekin lotutako Kahoot guztiak:
  1. Arabiar Penintsularen kokalekua
  2. Arabiarren bizimodua Erdi Aroan
  3. 1. Nola hasi zen musulmanen konkista?
  4. 2. Konkistarekin jarraituz: Gerra Santua edo Yihad-a
  5. 3. Iberiar Penintsularen konkista
  6. 4. Musulmanak Iberiar Penintsulan
  7. 5. Musulmanak Euskal Herrian
Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu egin beharko duzuen bakarkako lanean, erantzunak ez direla denak "Egia/Gezurra" edo "a. b, c" izango. Horregatik, errepasoa egiterakoan, ez mugatu Kahoot-ak behin eta berriz egitera.

Osteguneko 10:00etako saioa eta ostiraleko tutoretza aprobetxatu Larraitzi eta Amaiari zalantzak galdetzeko edo zerbait berriz azaltzeko.

LASAIUNEA: 

Gaur, betiko legez, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

GAZTELANIA:

Como dijimos el lunes, hoy continuaremos dibujando. Hoy conoceremos al "Capitán Canzoncillos" y a otros personajes que aparecen en el libro.
Para ello cogeremos el folio donde ya empezasteis a dibujar. Después, como nos ordenan en la página 21,  miraremos el tablón de documentos, el Documento 2 justamente. Por lo tanto, ahora pasad a la página 9. Allí encontraréis las instrucciones para dibujar al Capitán Calzoncillos.
Cuado hayáis terminado de dibujar al Capitán Calzoncillos, tenéis que imaginaros a estos personajes y dibujarlos:
   Doctor Pañal
   Retretes parlantes
   Profesor Pipicaca
   Pérfidos (desleales, infieles) tiparracos del espacio

Cuando terminéis colorearlos, repasadlos con bolígrafo y borrad las marcas de lápiz sobrantes. Que queden bien limpios.

Una vez terminados los dibujos, mandadnos una foto de todo el trabajo al e-mail, con este nombre: Lengua Castellana - Dibújos - Número y Nombre y Apellidos.

¡DISFRUTAD DIBUJANDO!

GORPUTZ HEZKUNTZA: 

Gaur zumba martxa honekin has zaitezkete mugirzen…..aupa!

Hurrengo ariketa hasi baino lehen zutik jarri eta gorputz atalak mugitu suabe: burua, gerria…

Gero, estera edo tapiz-a bat hartu eta jinasioan etzanda egiten ditugun luzaketak eta yoga posturak egin poliki …animalienak barne!

IRAKURKETA: 

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina