2020(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

MAIATZAK 11, ASTELEHENA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

MATEMATIKA:

Ostegunean bidalitako problemak zuzendu gabe baditugu, lehenengo zuzenketak egingo ditugu. Gogoratu boligrafoz egiten ditugula zuzenketak!

Zuzenketak egiten amaitzean, 142. eta 143. orraialdeetan zabalduko dugu liburua. Gaur, denborarekin lotutako eragiketak egingo ditugu.

142. orrialdean, goikaldean, 10.000 metroko lasterketan korrikalariek egin dituzten denborak jasotzen dira. Beheko taula guk bete behar dugu, lehenengo iritsi denak, beste guztiei atera dien denbora jarriz. 

Lehenengoa eginda dugu eta nola egin den ulertzeko azalpenak, ondoko lauki horian ditugu (irakurri arretaz, eta taula betetzen hasi aurretik, ondo ulertu azaltzen dena)

143. orrialdean, azaltzen diren denbora tarteetan, zenbat ordu eta minutu dauden adierazteko eskatzen digu. Hemen, lehenengoa egingo dugu:

Goizeko 8:15etik 12:00etara:
Aurreko orrialdean ikasi dugun moduan, azken orduari (12:00), lehenengo ordua (8:15) kendu beharko diogu. 00 minuturi, 15 minutu ezin dizkiogunez kendu, 12 orduetatik, 1, minutuetan jarriko dugu. Honela, kenketa egiteko moduan geldituko da:


Aurreko ariketa amaitzen dugunean, hareazko ordulariaren problema eta plus-a egingo ditugu.

153. orrialdeko 12. problema ere egingo dugu, 142. orrialdean egin dugunaren antz handia dauka (problema honetan ez da beharrezkoa "DATUAK" jartzea, bai ordean "ERAGIKETAK" eta "ERANTZUNA") 

EUSKARA + TXANELA:

Gaur, aste bukaeran ez baduzue egin, bakarkako lana egin beharko duzue. Gogoan izan, bakarkako lana denez, bakarrik eta liburu gabe erantzun behar dituzuela galderak.

4Akoak:


4Bkoak:


Bakarkako lana aste bukaeran egin baduzue, edo gaur egin arren, oraindik ere denbora izanez gero, Lan Koadernoa 30. orrialdean zabaldu.

30. orrialdean gurutzegrama osatu beharko dugu eta 31. orrialdean definizioak idatzi. Gogoratu aurreko gaian ere osatu behar izan genuela gurutzegrama bat eta zein garrantzitsua izan zen definizio egokiak egitea (definizioak gelakideek ulertzeko modukoak izan behako dira).

Beraz, gaian zehar ikasi ditugun 6 hitz aukeratu eta hauek definitu. Adibidez:

Meskita: Musulmanek otoitz egiteko duten tenplua da. (amaieran, gogoratu zer den jarri behar dela: tenplua, pertsona, lekua… eta da aditzarekin amaitu behar dela)

LASAIUNEA:

Gaurko lasaiunerako sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean prest egongo zarete lanean jarraitzeko.

GAZTELANIA:

Hoy haremos un repaso de las reglas de ortografía que hemos estudiado durante este curso. Para ello tendréis diferentes ejercicios para repasar el sonido "k", el sonido "z", el sonido "bl" y las tildes.
Para trabajar cada regla, tendréis un ejercicio.
Debéis acceder a los enlaces, completar el ejercicio y al final deberéis clicar en "Finish!!".  Así:

Cuando seleccionéis "Finish" os aparecerá otra pantalla donde deberéis seleccionar la opción de "Email my answer to my teaher".
Rellenad los datos que se os piden y al terminar pulsad en "Send":

Ahora, ¡a trabajar!

El sonido "k": 

Recordad que se escribe con "C" antes de a, o, u. Por ejemlo CAsa, COlor y CUbo.
Y se escribre con "QU" antes de e, i . Por ejemplo QUEso y máQUIna.
Aquí tenéis el ejercicio para repasar esta regla: 

El sonido "z": 

Se escribe con "Z" antes de a, o, u . Por ejemplo ZApatilla, Zoo y ZUmo.
Se escribe con "C" antes de las letras e, i .
Aquí el ejercicio para repasarlo: 

La "br" y la "bl": 

Se escriben con "B" las palabras que llevan la sílaba bla, ble, bli, blo y blu. Por ejemplo: haBLAr, caBLE, biBLIoteca, pueBLO y BLUsa. 
Se escriben con "B" las palabras que llevan la sílaba bra, bre, bri, bro y bru. Por ejemplo: BRAzo, nomBRE, fáBRIca, BRÓcoli y BRUja. 
Aquí tenéis el ejercicio: 

Las tildes: agudas, llanas y esdrújulas: 


Teniendo en cuenta esas reglas, haced este ejercicio: 

ERLIJIOA:

Gaur gaiari amaiera emateko, bi gauza egin ahal duzue:

  • Lehenengo, egun hauetan egin duzuen lana ordenatu pìxkat.
  • Ondoren,lanari argazkia etara eta neri korreoz bialdu mesedez. Nire helbidea: nurrutia@mlagundia.org.

Eskerrikasko aldez aurretik.

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Beroketa egiteko bideo hontako lehen 6 minutuak egiten has zaitezkete. Gogoratu 6 minutu nahikoa izango da berotzeko.

Ondoren, zutik eta eskuak gerian jarrita mugitu leunki: gerria,sorbaldak, burua…eskumuturrak, zeren eta ondoren itzulipurdi batzuk egingo bait dituzue.
Orain,zuen oheko koltxoia edo tapiz bat lurrean jarri eta “itzulipurdia” aurerantz eta baita etzanda jira-biraka koltxoia zeharkatu ere praktika dezakezue. Poliki eta burua ondo sartzen.
Bukatzeko , lurreann etzan eta pelota bat eginda kulunkatu suabe alde batera eta bestera; erlaxatu eta arnasa hartu koltxoian etzanda

IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina