2020(e)ko apirilaren 6(a), astelehena

ASTE SANTUKO OPORRAK

Kaixo koadrila!


Zer moduz hasi dituzue oporrak? Zer moduz pasa zenuten Erramu Zapatua? Irakasleok primeran!

Esan genizuen bezala, Aste Santurako gure blog-ean etxerako lan batzuk jarri dizkizuegu. Hauek dira lan horiek: 
Matific: blog-eko Matematika atalean, Matific web orrialderako esteka duzue. Bertan jolas bidez azkeneko gai hau errepasatzeko aukera izango duzue.
Matematikako buruketak: Zuek sortu dituzuen buruketak dituzue blog-eko Matematika atalean. Bertan sartu eta buruketetan trebatu zuen ikaskideek sortu dituzten buruketak ebazten.
Ingeleseko hiztegia: Oporretan ingeleseko hiztegia errepasatzen jarraitu behar dugu. Sartu Ingeleseko atalean eta bertan gai honetako hiztegia errepasatzeko Quizzlet-a aurkituko duzue.
Ingeleseko "Magic tricks": Oporretatik bueltan beste magia trikimailu bat grabatu beharko duzue. Horregatik, Ingeleseko atalean hau ere aurkituko duzue: zuen ikaskideek grabatu dituzten trikimailuak eta PDF dokumentu bat trikimailu gehiagorekin. Oporretan zehar entsaiatu eta hartu ideiak besteenetatik, oporretatik bueltan grabatuko dugu beste bat.
 
Azkenik, ikusiko zenuten bezala, blog-ean orrialde berri bat daukagu: Denbora pasatzeko proposamenak! izenekoa. Bertan sartuz gero, ez aspertzeko, baliabide pila bat aurkituko dituzue. Probatu eta egin nahi dituzuen guztiak, bakarrik zein familian!
Besterik gabe, ondo-ondo pasa oporrak eta apirilaren 20an izango dugu elkarren berri. Bitartean atseden hartu eta disfrutatu! 

EUTSI GOIARI ETA TAKE CARE!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina