2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

APIRILAK 23, OSTEGUNA

MATEMATIKA:

Lehenik eta behin atzoko lanak zuzenduko ditugu. Gogoratu zuzenketak boligrafoz egiten ditugula.
Amaitutakoan, pasa 132-133. orrialdeetara. Zatikiekin arituko gara gaur.
132. orrialdeko koadro laranja barruan dagoen marrazkia begiratu:


Ikusten duzuen bezala, 12 zenbakia makinan sartu ondoren, lau zatitan banatzen du. Hori zatiki moduan adieraziz gero /4 izango litzateke. Ondoren, bider hiru makinan sartu du. Hori zatiki batean 3/ adierazten da. Beraz, makina horrek 12ren 3/4 kalkulatzen du.
132. orrialdean planteatzen zaizkizuen ariketak egin hutsuneetan zenbakiak idatziz. Lehenengoa hemen egingo dugu denok batera:
Lehenik eta behin eragiketak egingo ditugu:
12 : 6 = 2 (zenbakia hutsunean idatzi)
2 x 3 = 6 (zenbaki hau idatzi)
Beraz, ariketari dagokion zatikia 12ren 3/6 da.
Horrela izan beharko duzue ariketa eginda.
133. orrialdean ariketa desberdinak dituzue baina ez ditugu denak egin behar. Beheko lau ariketak buruketak direla ikusiko duzue, baina gaur bakarra egingo dugu: lehenengoa. Gainontzeko hirurak astertean egingo ditugu.
Amaitutakoan errepasatu guztia.

TXANELA + EUSKARA:

Hasteko, atzo amaitutako taula osoa zuzenduko dugu. Horrela, gaiko atal horrekin amaituko dugu eta berri bat hasiko dugu: "Musulmanak Iberiar Penintsulan".
Historian zehar, herrialde, erreinu eta inperio askok lurralde desberdinak konkistatu dituzte. Adibidez, 2. gaian ikusi genuen bezala, Kolonek Amerika deskubritu zuenean Europarrek kontinentea konkistatu zuten.
Azpigai honetan musulmanen konkisten berri izango dugu. Horretarako informazio berri pila bat izango dugu Globalizatua atalean. Bertan azpigai desberdinak ikusiko dituzue; baina gu pixkanaka joango gara. Gaur momentuz, lehenengo zatia irakurri beharko duzue: 1. Nola hasi zen musulmanen konkista?
Beraz, bertara joan eta irakurri zati horretan duzuen informazioa.

LASAIUNEA:

Gaur, atzo bezala, sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean segi lanean.

INGELESEA:

You have watched your classmates videos (Magic tricks_student’s videos) and you have been practicing the magic trick (choose one from here: Magic tricks) during the Easter Week. Now is the moment to record yourselves again acting another trick.

You have to try to improve your performance, for that, you have to:
       -  Introduce yourselve.
       -  Follow the steps shown in the document (Magic tricks), speaking while you are doing the trick.
       -  Learn what you are going to say, don’t read it.
       -  Act as natural as you can.

You can also...
       -  Dress up like a magician.
       -  Play some music.
       -  Decorate the room.
       -  ...

If you can’t record the acting today, you can use the time to practice and record it during the weekend.

BE ORIGINAL AND GOOD LUCK!

When you finish, send the video. This is what you are going to write in "gaia" or "asunto": "English Magic trick - number, name and surnames".

NOTICE: the magic trick has to be one from this document Magic tricks

(Aste Santuko oporretan magia truko berri bat gertatzen aritu zarete. Truko berria ikasi eta zuen lagunen bideoak ikusi ondoren, grabaketa egiteko momentua iritsi da. Emanaldian ondoengoak egingo dituzu:
       -  Zure burua aurkeztu.
       -  Dokumentuan agertzen diren pausuak jarraitu (Magic tricks), trukoa egiten ari zaren bitartean hitz eginez.
       -  Esan beharrekoa buruz ikasi, ez irakurri.
       -  Ahalik eta naturalen aritu.
Hau ere egin dezakezu…
       -  Magoa izango bazina bezala jantzi.
       -  Musika gehitu.
       -  Gela apaindu.
       -  ...
Grabaketa gaur egitea ez bada posible, gaurko eguna dena prestatzeko erabili eta aste bukaeran grabatu. 

Amaitzean, bidali bideoa. Gaian edo "asunto"n hau idatzi beharko duzue: "English Magic trick - zuen zenbakia eta izen-abizenak".
KONTUAN IZAN: trukoa ondorengo dokumentuan agertzen dena izan behar da: Magic tricks)


XAKEA:

We are going to continue working with the checkmate. To review, watch the videos of the last to weeks (“Checkmate”a lantzen jarraituko dugu, errepasatzeko, ikusi aurreko bi asteetako bideoak):


After watching the videos, do the following excercices:

How can White checkmate in one move? (Zurien txanda da, nola egin dezakete “Checkmate” mugimendu batean?)




If you want to continue improving in chess, you can find different lessons in the following link (Gehiago ikasi nahi izanez gero, hemen aukera):


IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina