2020(e)ko apirilaren 4(a), larunbata

ZUEK SORTUTAKO BURUKETAK 2.0


Matematikako lanen artean, buruketa bat sortu behar zenuten. Ondoren, zuek eta zuen ikaskideek sortutako buruketak ikus ditzakezue.

Buruketek zenbakirik ez dutenez, egilearen izena idatzi ondoren jakiteko zein buruketa den.

Irene C. (LH 4A): Bergarak 3 ikastola ditu. Horietako bakoitzean 64 gela daude. Zenbat gela daude guztira?

Paula (LH 4B): Autobus batean 15 eserleku ilara daude eta ilara bakoitzean 4 eserleku. Zenbat eserleku daude guztira?

Aitor (LH 4A): Normalean dinosaurio gailetak 6ko paketetan etortzen dira. Zenbat kaxa beharko dira 150 pakete biltzeko?

Ale (LH 4B): Ospitale batera koronabirusak jota 804 gaixo heldu dira. Gela bakoitzean 14 gaixo onartzen dira. Zenbat gela beharko dira gaixo horiek sartzeko?

Malen E. (LH 4A): Bi baso ditugu. Batean 3 litro sartzen dira eta bestean 5 litro. Zer egin dezakeg 2 l lortzeko?

Oier (LH 4B): Udalekutako taldeetan 12 ume daude. Guztira 16 talde badaude, zenbat ume egongo dira guztira?

Gorka (LH 4A): Pelikula bat ikustera pertsona asko joan dira. Ilara bakoitzean 13 pertsona sarten dira eta 19 ilara daude, gainera eserleku denak beteta daude. Zenbat pertsona daude zineman?

Unai (LH 4B): Lego kaxa handi batean 1363 pieza sartzen dira. Zenbat lego pieza egongo dira 31 kaxetan?

Malen G. (LH 4A): Lorategi batean 25 ilara daude. Ilara bakoitzean 30 lora daude. Zenbat lore daude guztira?

Henar (LH 4B): Jolas parke batean noria handi-handi bat dago. Noriak, bidai bakoitzean 32 bidaiari sartzen dira eta ilaran 135 pertsona daude itxoiten. Zenbat bidai egin beharko ditu noriak bidaiari guztiak sartzeko?

Julen (LH 4A): Zinean pelikula bat dago. 2 gela daude zinea ikusteko. 45 eserleku daude gela bakoitzean, zenbat eserleku daude guztira?

Ander (LH 4B): Hotel batean 268 logela daude. 152 logeletan 3 ohe daude; eta gainontzekoetan 2. Zenbat ohe daude guztira hotel horretan?

Ander (LH 4A): Zinema batek 15 areto ditu. Horretako bakoitzean 49 aulki daude. Zenbat aulki daude guztira?

Malen (LH 4B): Ikastola batean 720 ikasle daude. Zenbat ikasgela beharko dira ikasle horiek denak sartzeko gela bakoitzean 21 ikasle sartzen badira?

Ane (LH 4A): Kamioi batek 24 kaxa ditu. Horietako kaxa bakoitzean 19 sagar daude. Zenbat sagar daude kamioi guzitan?

Noa (LH 4B): Futbol txapelketa batean 25 talde daude. Talde bakoitzak 15 kamiseta behar ditu. Zenbat kamiseta beharko ditugu banatzeko?

Iraia (LH 4A): Normalean kafe kaxak 15 unitateko paketeetan etortzen dira. Zenbat pakete beharko dira 200 kaxa biltzeko?

Peru (LH 4B): 7 litrotako eta 1,5 litrotako ontziak ditugu. Bi ontzi horiek erabiliz, nola lortuko genituzke 4 litro?

Irati (LH 4A): Zinema batean 20 gela daude. Gela bakoitzean 50 aulki daude. Zenbat aulki daude guztira?

Gorka (LH 4B): Eskola batean 700 gela daude eta gela bakoitzean 25 mahai daude. Zenbat mahai egongo dira guztira eskola horretan?

Maialen (LH 4A): Jogurrak 8ko unitateko paketeetan saltzen dira. Zenbat pakete behar dira 223 jogur biltzeko?

Aitor (LH 4B): Hiru lagun frutak erostera joan dira: batek 75 fruta erosi ditu, beste batek 40; eta azkenak, 85. Kaxa bakoitzean 12 fruta sartu behar ditugu; beraz, zenbat kaxa osatu ditzakegu?

Eki (LH 4A): Japoneko eraikin batean 1.000 gela daude eta gela bakoitzean 1.000 portatil daude. Zenbat portatil daude guztira?

Ainhoa (LH 4B): Hotel batean 500 logela daude. 280 logelatan 4 ohe daude eta gainontzekoetan 2 ohe. Zenbat ohe daude guztira hotelean? 

Mikel (LH 4A): Normalean esne kaxak 6 unitateko paketetan etortzen dira. Zenbat pakete beharko dira 318 kaxa biltzeko?

Elene (LH 4B): Aterpetxe batean 173 gela daude eta gela bakoitzean 15 ohe. Zenbat pertsonek egin dezakete bertan lo? 

Julen (LH 4B): 45 mandarina eta 42 sagar ditugu gelakideon artean banatzeko. Gela 20 lagun bagara, zenbat fruta tokatuko zaio bakoitzari? Eta zenbat fruta geldituko dira soberan? 

Enara (LH 4B): Jogurtak 18 ontziko paketetan saltzen dira. Zenbat pakete egin beharko ditugu 545 ontzirekin? Eta zenbat geldituko dira soberan? 

Ariane (LH 4B): Donostiako autobus geltokian 33 autobus daude. Autobus bakoitzak 44 eserleku baditu, zenbat eserleku daude guztira? 

Haizea (LH 4B): Dantza txapelketa batean 16 dantza taldek eman dute izena. Gainera, talde bakoitzean 20 dantzari daude. Zenbat dantzarik hartuko dute parte txapelketa horretan? 

Aitana (LH 4B): Etxe batean 23 gela daude eta gela bakoitzean 15 koadro. Zenbat koadro daude etxe osoan?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina