2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

APIRILAK 27, ASTELEHENA

Gaur 10:00etan lotura hauetan elkartuko gara nahi izanez gero:

MATEMATIKA: 

Joan zen astean esan genizuen bezala, gaur matematikako lanak bakarrik egin beharko dituzue. Aurreko gaiko errepasoa da, eta Larraitzek eta Amaiak zuek bakarrik zelan moldatzen zareten ikusi nahi dugu.
Horregatik garrantzitsua da lan hau zuek bakarrik egitea; eta amaitu eta gero argazkien bitartez ariketak eginda bidaltzea. Hau da e-maila bidaltzean gaia edo asunton jarri beharko duzuena: "Matematika bakarkako lana - zenbakia eta izen-abizenak".
Badakigu zuetako batzuk astebukaeran zehar egin dituzuela ariketa hauek; hortaz, asmatu zatitzailea bi zifretakoa duten hiru zatiketa. Horiek egin eta kalkulagailuarekin zuzendu.

EUSKARA + TXANELA:

Aurreko ostegunean hasi genuen gaiarekin lotuta, hau da musulmanen konkistarekin lotuta, koadernoan, laburpen bat idatziko duzue. Hori, atalez-atal egingo dugu. Gaur, lehenengo atala kopiatzen hasiko gara. Horretarako Globalizatua atalera joango zarete eta 1. puntuaren amaieran, lauki baten barruan sartuta dagoen testua, koadernoan kopiatuko duzue. 

Behin kopiatzen amaitu ondoren, 2. atala irakurriko duzue (2. Konkistarekin jarraituz: Gerra Santua eta Yihad-a). Testua irakurtzen amaitzen duzuenean, jarraian dagoen eta 2. atalari dagokion Kahoot-a egingo duzue.

LASAIUNEA:

Gaurko lasaiunerako sartu zuen logelan, argiak itzali, eta ohean etzan edo ertzean eseri. Prest zaudetenean abestia entzun eta lasai arnastu. Abestia amaitzen denean prest egongo zarete lanean jarraitzeko.


GAZTELANIA:

Seguiremos trabajando en el cuaderno de actividades. Para ello, abridlo en las páginas 18 y 19.
En la página 18, tenéis que completar las instrucciones para poder dibujar una cara de perfil. Las palabras que tenéis que utilizar, las tenéis al comienzo de la página.
En la siguiente página, tenéis que completar el poema y dibujar lo que se os indica. A la derecha del poema, tenéis algunos dibujos que os ayudarán a hacer el vuestro.
Repasad todo al terminar.

ERLIJIOA:

Kaixo denoi! Zer moduz?
Gaur, txosteneko 9.orrialdea irakurri.
Ondoren, “NIRE LEHIOA…zatiari buruzko laburpentxo bat egin eta idatzi zuen koadernoan edo orri batetan. Marrazkia ere egin dezakezue….
Ondo izan!

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Kaixo danoi! Ze moduz?
Gaur, hasteko, ea ikasten duzuen koreografia hau pausoz pauso.…animo!
Ondoren, bideo hau ikusi eta luzaketak egin ahal dituzue:
Bukatzeko, hartu pelota bat hartu eta pasea landu eseita, lasai etxeko norbaitekin….ondo segi!

IRAKURKETA:

Lan guztiak amaitzen duzuenean, irakurri 15-20 minutu gutxienez. Gustora bazaudete, segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina